Irakurleak galdezka: Kiwia

  • Aupa Jakoba. Bizpahiru urtez ez ditugu kiwiak  inausi, eta ondorioz sekulako adarje nahasia sortu zaigu eta sare horren gainean sortu dira fruituak. Beraz, bilduko baditugu adar horiek moztu egin beharko ditugu. Arriskurik izango al du orain mozteak? Esker aunitz eta izan ongi.                     
    Nekane Auzmendi (Donostia).

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaixo Nekane. Landareak mozteko urte sasoi okerrena da oraingo hau. Orain egiten diren zauriak negu osoan hor izango dira itxi gabe. Askoz egokiagoa da udaberria aldera izerdi berria datorrenean inaustea, orduan zauriak egin berritan konturatzerako itxi eta sendatuko ditu landareak. Kiwia biltzeko adar batzuk moztu beste aukerarik ez baduzu, egin ezazu, baina esandakoa kontuan izanda, hau da, behar-beharrezkoak direnak besterik ez moztu eta inausketa txukuna, landareak bere oneratuko dituena izerdi berriaren bor-borrerako utzi. Zeu ere bor-bor izango zara orduan eta kiwiak ahazteko arrisku ederra aurtengoan ere...


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!