Kanpokoaren indarra

Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan kanpokoak esateak beti balore bikoitza du.

Aurrekontuen urteroko kudeaketaren ohiko garaietan, PP eta PSE-EE duela aste batzuk iritsi ziren akordiora. Ondoren Madrilen gauzatu zen jeltzale eta sozialisten arteko akordioa eta joan den astean PSE, EAJ eta Hamaikabat-en artekoa, egunerokotasunean sosak bideratzeko oinarrizko bake instituzionalaren aldeko adostasuna. Eta garrantzitsuenetakoa lotu ondoren, eragile bakoitza politika egitera abiatuko da. Pragmatismoaren politikatik diskurtsoaren politikara.

Ez dira plano berean jokatzen lehen paragrafoko gatazkaren kudeaketa eta bigarreneko eguneroko sosena, baina etengabe gurutzatzen dira eta elkar baldintzatzen dute. Lehenengo plano horretan, harrigarria da ikustea legez kanpoko ezker abertzaleak duen ahalmena, lurperatuta dirudienean behin eta berriz burua atera eta hemen nago esaka, errealismo zentzua eta barrura begirako oreka gaitzak mantentzeko duen abilezia erakutsiz. Bigarrenean EAJren malgutasuna azaleratzen da indarrez, Donostiako manifestazioan abertzaletasunari keinua luzatzeaz batera, “ETAren estrategiari men” egiteaz akusatzen duenari eskua luzatzen dio Madrilen. Eta esku ematea norabide bikoa denez, ez da txantxetakoa ikustea nola PSOEk ez duen arazorik Donostian ETAren eskutik doanarekin akordioa erdiesteko. Politikaren mirariak.

BRIAN CURRINEK mezu ugari utzi ditu bere bisitan, nagusiki ENAMen barne eztabaida eta prozesuaz, bere esanetan, izaera berritzailea duena eta lagundu eta sostengatu beharko litzatekeena. Horrek du garrantzia eta aktualitatea egun. Baina iraganera begira ere aritu da eta azken bake prozesuaren izaeraz joan den igandean Noticias Taldeko elkarrizketa batean esandakoak harritu nau ni, bai prozesuen izaeraz dioenagatik eta bai egiten duen salaketa gogorragatik: “Nire esperientziatik begiratuta, bake prozesu batek aurrera egin dezan irekia izan behar du, gardena, hautesleria inplikatu behar du, kontsultak izan behar dira”. Eta zorrotzagoa ere bada: “Prozesua maila guztietan zapaldua izan zen”. Bere atzamarrak tinko begiratzen du PSOEren gobernura. Euskal Herrian ez zen halakorik bizi izan.

Zapateroren gobernuari luzatutako akusazioak ez dira harritzekoak, elkarrizketa prozesuaz egin zen kudeaketa makur eta saboteatzaileaz asko hitz eta idatzi zen bere garaian. Eta ondoren, ETAk Barajaseko T-4koarekin, saboteatzaileei egindako oparia. Jakina, arrazoi gehiago ere badira azken negoziazio saioaren porrotean, baina izango da horietaz berriz jarduteko denborarik, batez ere ENAMen “prozesu demokratikoaren” eztabaida arrakastaz gauzatzen bada.

ERRESUMA ZAHARREAN ere salda bitxia ari da egosten eltzean. UPNren eta PPren banaketa eman zen lehenik. UPNren baitan Miguel Sanz Gobernuko lehendakaria eta Yolanda Barcina alderdiko lehendakariaren arteko lehia inoiz baino indartsuago azaleratu da. PSNk gustura jarraitzen du UPNren lokarritik. Eta NaBaiko alderdiak ez dira ados jartzen koalizioaren barne diagnostikoaz: Aralarrentzat NaBai-ren noraeza agerikoa eta larria den bitartean, EAk ez du halakorik ikusten eta normala jotzen du alderdien arteko desberdintasunak izatea.

Horrez gain, publikoki ez da oraindik atera baina ikusi beharko da nola eragin diezaiokeen hauteskundeetan balizko polo soberanista batek NaBairi. Aukera zenbait bada dagoeneko: legez kanpoko ezker abertzalea NaBain integratu, beste zerbait berria sortu NaBai eta Batasunaren oinordekoen artean, azken hauek bakarrik joan… Bai, egia da urruti daudela kontu horiek, baina Nafarroako Aralarrek egin berri duen konferentzia politikoan hasi da jada NABai-ren tripakien dantza. Egituraketa politikoaren eztabaidaz gain, alderdien lidergo borrokarako ateak zabalik dira berriz ere, batez ere EA eta Aralarren artean.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brian Currin
2018-10-09 | ARGIA
Brian Currinen harremanetarako taldea desegin da, Euskal Herrian egin beharreko lana amaitutzat emanda

Brian Currinek gidatutako Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) iragarri du bere lana bukatu duela, agindu zitzaion lanaren parte handi bat bete dela ulertuta. Naiz-ek aurreratu duenez, hurrengo astean baloratuko dute Euskal Herriko gatazka armatuaren amaiera lortzeko... [+]


2015-03-10 | Igor Agirre
"Ez da armagabetzerik izango Espainiako Gobernuaren konpromisorik gabe"

Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kidea elkarrizketatu du Diagonal hamabostekariak. Lokarriren agur ekitaldian izan da Currin eta azaldu du Espainiako Gobernuak presoen gaia ez eztabaidatzeak "bake prozesua luzatzea" dakarrela.


Bake prozesuari sastrakak kendu nahi dizkio Currinek Euskal Herrira egingo duen bisitan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) urri bukaeran edo azaro hasieran iritsiko da alderdi eta eragile sozialekin hitz egiteko. Hauteskundeen ostean bakerako oztoporik ez egotea nahi dute.


2014-03-03 | Mikel Asurmendi
Brian Currin Baionako Bakerako Foroan: "Prozesua bide onean doa"

Brian Currin mintzo: “Prozesua bide onean doa. EPPK-k eta iheslariek marko legala onartu dute. Politikoak engaiatu dira, gehienak, ez denak. EAJ eta Urkullu lehendakaria, lehen aldiz. Estatuak ez, orainokoan. NHTko ordezkariak poliziak galdekatuak izan ginen atzo... [+]


2013-05-20 | Jon Torner Zabala
Currin: "ETA ez da indarkeriara itzuliko, baina zatiketak izan litezke"

Brian Currin abokatu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) kidea elkarrizketatu du Público egunkariak. ETAren barruan gerta litekeen zatiketari dagokionez, argi utzi du berak ez duela halakorik aurreikustera eraman gaitzakeen inolako informaziorik. "Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude