Transgenikoak eskutik eskura

Euro mordoa
Euro mordoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azkoitian egin zaharra ez den Oteiza pilotalekuetako errebote-plaza euroz ordaindua izango da, noski. Europako Banku Zentralak erditzen dituen euroz, alegia. Txanponak ez, banaka-banaka zenbatzen ez ziren arituko, jakina, billeteak dantzatuko ziren hara eta hona.

Diru-papera egiteko kotoia (Gossypium hirsutum) erabiltzen da. Kotoi-zuntza omen da billete santu horiek sortzeko egokiena. Bestengure EBZ horretan, auskalo zenbat patrikari begiratzen dioten, baina kontuak zuritzeko garaian azaltzen dutenaren arabera, merke-zurrean ibili gabe, kotoi gehiena Ameriketako Estatu Batuetatik ekartzen dutela badakigu. The Times egunkarian duela gutxi salaketa bat egin dute bi ikertzailek, Klaus Ammannek eta Oliver Rautengergek. Lehena suitzarra izaki, diru kontuetan kasu egin beharko diogu. Xinple askoa da salaketa: transgenikoentzat munduko legedi zorrotzenetakoa duen Europar Batasunak, bere bostehun milioi herritarrek eskuetan gehien erabiltzen duten gaia transgenikoz egiten du. AEBetan egiten den kotoiaren puska handiena transgenikoa da, %80. Eta gaitz erditik urruti, transgenikoa denaren eta ez denaren uztak nahasian lantzen dira.

Kotoi transgeniko gehientsuenek Bt deritzan genea dute txertatua. Bt hau intsektuen harrak eta beldarrak hiltzeko erabiltzen den Bacillus thuringiensis bakteriotik dator. Zortena zulatzen dion zomorro bat du kotoiak izurrite nagusi eta Bt genea izateak hura atzeratzen du; agidanean toxikoak diren sendabideak urrituz, lurraren kutsadura gutxituz eta eskulan eta tresneria gastuak murriztuz.

Asko uste gabe, makina bat gene arrotz txertatua duen bestelako kotoia ere erosten da bazterretan, eskutik eskura, eskuz esku darabilgun transgeniko honekin.

Irakurri gehiago: Transgenikoak Gizartea Elikadura
ASTEKARIA
2009ko irailaren 6a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Estitxu Eizagirre  |  Gorka Bereziartua Mitxelena
#2
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#4
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
Azoka
Transgenikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.