Adierazpenak


2009ko ekainaren 7an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sareinak blogeko (http://eibar.org/blogak/sareinak) kideek Gaur8 aldizkarian, literatur kritikaz: "Literaturaren normalizazioa ez da idaztearekin bakarrik etortzen. Teorizatuz eta ikertuz ere etortzen da, eta batez ere, irakurriz. Arazoa ez da kritikarena, ez dela irakurtzen baizik (...) Blogaren bigarren urteurrenean zerbait baloratu banuen, azkenean emakumeak idazle izatea lortu dugula izan zen; emakumeaz hitz egiten, idazten, kritika egiten, gozatzen, barre egiten... eta espazio bat sortzen ari gara".

 

Anuntxi Arana Euskal Mitologiaz. Jentilak eta Kristauak liburuaren egileak Euskonews & Median: "Badabil hemen iritzi bat, dogma bat kasik, Euskal mitologiako pertsonaiak kristianismoak egin dituela gaizto; alegia, lehen onak zirela eta Elizak deabrutu dituela. Hori ez dela oso sinesgarria erakutsi nahi izan dut, izaki horien naturan dela aldi berean onak eta txarrak izatea, edo noiz-nola. Eta hainbesterako indarra du bikoiztasun horrek, non kristianismoko pertsonaiak ere (deabrua eta Ama Birgina) gaizto-gaiztoa eta on-ona izatetik bikoitzak izatera pasatu baitira euskal mitologiako kondairetan –Europako askotan ere bai, jakina–".

 
 

Zuhar Iruretagoiena artistak Berrian: "[Ertibil saria jasotzean] oso zaila izan zen irribarre egitea, batez ere prentsaurrekoan. Argazkiek indar handia dute, eta gerora argazki jakina geratuko zela bagenekien: Ertibil lehiaketako hiru artista irabazleak Kultura diputatuari [Josune Ariztondo] babesa ematen. Ez genuen argi halako argazkirik ateratzea nahi genuen. Nik neuk ez dut ezer diputatuaren aurka, ez dut ezagutzen. Baina guk beste era batera sentitzen ditugu artea eta Rekalde aretoa, eta uste dugu politikariek ez dutela eskua sartu behar horretan".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.