Xaloa eta Ttipi-Ttapa bat egiteko ahaleginean

  • 9.567 euro. Nafarroako euskarazko hedabide guztientzako diru-laguntzak. Lehenengo biktima Ttipi-Ttapa telebista. Ateak itxiak ditu. Alabaina, berriz abian jartzeko lanean ari da. Udal administrazioen konpromiso bila dabiltza Xaloarekin batera telebista bakarra egituratu asmoz.
Ttipi-Ttapa telebista
Goian, Ttipi-Ttapa telebistarako Barriola pilotariari egindako elkarrizketa. Behean, Xaloa Telebistako lan-taldea.Ttipi-Ttapa telebista
Azken bilera duela hamabost egun egin zuten Bortzirietako (Lesaka, Bera, Etxalar, Arantza eta Igantzi) Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitateak eta bi telebistek. Ahoz behintzat denek erakutsi dute prestutasuna: telebista bakarrerako pausoak emateak merezi du, udal administrazioen konpromisoa lagun. Zehaztasunak paperera eramango dituzte eta maiatzaren bukaeran ikusiko da bat datozen detaileetan.

Urtarrilaren 31tik dago itzalita Ttipi-Ttapa telebista. Alabaina, ez dute galdu telebista berrabiarazteko itxaropena. Ateak itxi eta berehala hasi zuen Ttipi-Ttapa Fundazioak bilera prozesua. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hartu zuen iniziatiba eta egoera aztertzeari ekin zioten, gero irtenbideak aurkitzeko. Gutxi-asko honakoa da egin duten hausnarketa: proiektu garestia da telebista, bestelako hedabideekin alderatzen badugu, hala nola, paperezko eta Interneteko edizioekin. Egitasmo potoloa da Fundazioak bakarrik finantzatzeko. Kontuan hartu beharreko beste gauza bat: Ttipi-Ttapak ez du emisio lizentziarik, Xaloa Telebistak ez duen bezalaxe. Alegalak dira biak, horrek dituen ondorio guztiekin. Hirugarren gauza bat: eremu berean bi telebista daude, eta Joxe Manuel Irigoien Ttipi-Ttapa Fundazioko kudeatzailearen ustez, “bada kontraesana. Ugaritasuna ongi da, baina badago nolabaiteko konkurrentzia”.

Proiektu garestia da telebista, lizentziarik gabe ari dira eta espazio txikian bi telebista daude. Egoeraren ezaugarri nagusiak horiek dira. Irtenbidea aurkitzeko berriz, bi ideia nagusi. Batetik, eta Irigoienek esana: “Ez da gauza bera kultur elkartea joatea Iruñera telebistarentzako lizentzia eskatzera ala udala joatea”. Izan ere, espazio erradioelektrikoa ondasun publikotzat hartuz, udalek lizentzia eska dezakete. Alegia, telebista sortzeko konpromiso zuzena izan dezakete udalek.

Bigarren ideia nagusia bi telebistek bat egitearena da. Ttipi-Ttapak prestutasun osoa erakutsi du elkarlanean aritzeko, mehatxu egoeratik aukera egoerara pasako bailirateke. Joseba Igerabide Baztango Xaloa Telebistako arduradunak ere, elkarlanerako gogoa azaldu du. Dena dela, bere ustez, “gu ezin gara besteen etxean sartu, haien pausoen zain gara”.

Telebista bakarrerako bidean zehaztasun asko hartu behar da kontuan, horien artean, egitura, eragileen parte-hartzea, kudeaketa... Horretarako beste tokietan zein telebista eredu dituzten begiratu dute. Ttipi-Ttapa Fundazioa Kataluniako Terrassako adibidea ikusten izan da; han sozietate munizipalak kudeatzen du telebista. Debagoienako esperientzia ere bertatik bertara ezagutu dute. Hura bitariko kooperatiba (mistoa) da; udal erakundeak eta elkarteak eta langileak dira partaide. Hirugarren bidea orain artekoa litzateke: Xaloa Kultur Elkartea, Ttipi-Ttapa Fundazioa, eta biak ezker-eskuin diru-laguntzak eskatzen. Diru-laguntzak jasotzen direnean ongi eta ez direnean gorriak ikusi behar.

Irigoien Ttipi-Ttapa Fundazioko kudeatzaileak ederki azaldu digu egoera: “Bortzirietan denok nahi dugu telebista martxan jartzea, baina nola egin behar da hori? Esaten digute: ‘segi, segi!, egin, egin! Guk lagunduko dizuegu’. Egonkortasunik ez, ordea”. Emititzeko lizentziarik ez, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak %96,91 murriztuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan datorren urteko argazkia nolakoa izanen den zain, bi telebisten artean 160.000 eurotik gora jasotzen baitituzte.

Telebista bakarrerako bidean, orain, paperean zirriborroak egin eta egin ari dira proiektuak nolakoa beharko lukeen zehazteko. Maiatzaren bukaeran izango dugu berri gehiago.
Euskal komunikabideak Nafarroan
9.567 euro
Umiliazioa. Iraina. Nafarroako 31 hedabidek aurkeztutako agirian hala izena du 9.567 euroko zifra, zoritxarrez, ezagun horrek.
Legez behartua dago Nafarroako Gobernua euskarazko hedabideak bultzatzera. 1986ko Euskararen Legeak hala dio. Agindutakoa betetzen duen, hori beste kontu bat da. Euskarazko hedabideetako eragileek azaltzen dutenez, 1986az geroztik Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko hedabide publiko bat bera ere sortu eta 2008. urtera arte banatutako diru-laguntzak urriak eta berandu emandakoak izan dira.

2009ko aurreikuspenak errekor denak “ondu” ditu. 310.000ko kopurua promes egin zuten, gero 240.000koa eta hurrengo jauzia 9.567 eurora. Emandako arrazoia, krisia. 2008. urtean 31 hedabideetan 4.851 euro gastatu zituzten publizitate instituzionalean.
Nafarroako 31 hedabideek eskaera zehatzak egin dizkiote Hezkuntza Sailari: diru-laguntza duinak egotea eta teknikoki posible ez balitz, laguntza duinak jasotzeko bideak jartzea. Hedabideetan publizitate instituzionala jar dezatela. Itxurakeriak utzi eta Euskarabidea diruz eta edukiz hornitzea eta euskarazko hedabideen egoera hitzarmen baten bidez erregulatzea.

Oskar Zapata Nafarroako Topaguneko arduradunari eskatu diogu orain Hezkuntza Sailarekin kontuak zertan diren argitzeko: “Orain arte borondate agerpenak bakarrik entzun ditugu, baina ez dugu inolako daturik borondate hori beteko den esateko. Urtarriletik ari dira esaten 9.567 baino gehiago lortu ‘nahi’ dutela. Hasieran martxorako jakin ‘nahi’ zutela esan ziguten, martxoa joan da, orain badirudi ekainerako edo irailerako lortu ‘nahi’ dutela. Horren alde lanean ari direla sinestu ‘nahi’ dut”. Zapatak adierazi digu diru-laguntzak ez badira iristen etorkizun hurbilean hedabide bat baino gehiago kinka larrian egongo dela.

l 11 aldizkari, 6 irrati, 2 telebista, 12 agerkari digital.
l 56 langile, 366 kolaboratzaile.
l 2.061.320 euroko aurrekontua.
l 21.450 etxeetara aldizkariak.
l 125.000 ikus-entzule potentzial Iruñerrian, Lizarran eta Iruñerriatik Iparralde osoan.

Diru laguntzen bilakaera


1999: 211.718,49

2003: 228.156

2007: 210.430129

2008: 156.000

2009: 9.567

Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude