Terrorismoaren zerrendan sartuko ote du Europak Israel?

  • Golkoko Lehen Gerran, AEB buru, nazioarteko koalizio militarrak Irak inbaditu zuenean, amerikarrek ospetsu egin zuten “Irak Erdi Arora itzularaziko dugu” esaldia. Txikizioaren tamainak egoera hori ekarri zuen neurri batean. Nazioarteko ondorengo blokeo ekonomikoa itzela izan zen, hamarkada batean ehunka mila hildako eraginez, gehienak haurrak, gerran baino askoz gehiago. Herrialde arabiarretan aurreratuena eta erreferentziala zena, atzeratuenen artean geratu zen. Irakeko laizismo panarabiarra Iraneko islamismoaren aurrean baliagarria zen bitartean, AEBk Irak lagundu zuen 80ko hamarkadako Iran-Irak gerran. Orduz geroztik, herensuge amerikarraren su iraunkorrak kiskalia utzi du Irak.
Gazako emakume bat
Gazako emakume bat
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Libano ere herrialde garatua zen, Ekialde Hurbileko Suitza deitzen zuten. Gerra Zibilek eta Israelen erasoek behin eta berriro txikitu dute materialki. Palestinarrek ez dute beren burua garatzeko antolamendurik lortu izan, 1967tik NBEk Palestinako Estatuaren sorrera agintzen badu ere, AEBek eta Israelek –Europako Batasunaren laguntzarekin- behin eta berriz oztopatu dute erakundearen mandatua.
 
Gazari egindako erasoekin Erdi Arora baino Harri Arora itzularazi ditu Israelek bertako palestinarrak. Ondoren, su-etena behar beste luzatzen bada, berreraikuntza lana hasiko da. Europako Batasunak milioika euro bideratuko ditu bere berreraikuntza lanetara eta bere zurikeria garbitzera eta, konponbiderik lortu ezean, bere sorreratik gerra egoeran bizi den Israelek behar denean berriz txikituko ditu behar diren bazterrak.
 
Noiz arte, ordea? Estrategia horrek urteak eta hamarkadak iraun ditzake, baina ezin da etengabe luzatu. Iran moduko batek lortuko du halako batean arma nuklearra eta orduan edo Israelek amore emango du edo eskualde osoa lehertuko da. Edo herritar arabiarren matxinadek gobernuak berenganatuko dituzte eta... Ez da hegemoniarik betirako, historiak behin eta berriz erakusten du hori.
 
Baina AEBen erabateko babesa amaitu barik, Israelek ez du jarrerarik aldatuko. Europako Batasunak, gaur gaurkoz, ez du ez indarrik ez gogorik AEB eta Israel presionatzeko. Aldaketarako ametsik bada egunotan, baina hutsala egia esan, arrazoizkoagoa da pentsatzea Barack Obamaren esperantza izpi hori laster itzaliko dela Gazako hondakinen artean.
 
Gazako herritarrak txikitu ditu Israelek, Hamasen egoitzak, Palestinako Aginte Nazionala ere bai bide batez, baina gorrotoa eta erresistentziarako hazia akuilatzen jarraitzen du, arabiarrak erabat zatituta daude baina nazio bakarraren kontzientzia oso hedatua dago haien artean eta Israelek ezin dezake luzaro iraun gerra eta zanpaketaren zabuan kulunkatzen. Europako gobernuek, bitartean, hau bai, proportziorik gabeko biolentzia hau lasai irents dezakete, Israelgo armada eta gobernua inongo zerrenda terroristetan sartu barik, Gazako gerra krimenak epaitu barik, su-etena bultzatu bai baina hurrengo erasoari ere ateak irekita utziz. Israelen defentsarako.

Azkenak
Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude