Carlos Giménez eta ‘Ipurbeltz’ omenduko dituzte Getxon

Salon del comic
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Getxoko Komikiaren eta Mangaren vii. Azokak Carlos Giménez (Madril, 1941) Paracuellos klasikoaren egilea eta Ipurbeltz aldizkaria omenduko ditu. 31 urteko ibilbidearen ostean, euskarazko komikigintzan aitzindari izan zen aldizkaria plazaratzeari utzi zion Erein argitaletxeak duela hiru hilabete, harpidetza kopuruak behera egin zuela eta gizarteko joerak aldatu direla argudiatuta. Getxoko Komiki Azoka azaroaren 28tik 30era bitartean egingo da, Areetako Geltokiko eta Erromoko Santa Eugenia plazetan. Ehun erakusmahai inguru jarriko dituzte bi gune horietan, eta hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketak ere izango dira, besteak beste. Iaz 20.000 lagunek bisitatu zituzten bi karpak. Interneten: www.salondelcomicdegetxo.net.

Irakurri gehiago: Getxo Euskal Herria Bizkaia
ASTEKARIA
2008ko azaroaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Getxo kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...