Petillatik Bidankozera

Txillardegi
Dani Blanco
Orain dela urte mordo bat, berrogeita hamar urte agian, nafar gailen baten berri izan nuen: Santiago Ramón y Cajal, (1852-1934); 1906an Nobel Saria (Medikuntza sailean). Histologiako bere ikerkuntzek eman zioten ospea.

Baina nafar berezia zen; Nafarroako herri bitxi batean jaio baitzen: Aragoiko Petillan, Zangozako merindadean. Areago: Petilla horrek, halako anti-Trebiño modura, bi uharte baititu: Petilla herriari dagokiona bata, eta Baztanes izenekoari bestea.

Hots, gure nafar Nobel Saria, oso txikitandik aldatu zen Huescara. Eta erro sendoagoak izan zituen geroztik Aragoin, Nafarroan baino.

Esan beharrik ez: medikuntzaz nik ezer ez dakidalarik, beste sargune bat behar nuen.

Hots, aukera ez zitzaidan luzatu: El Mundo visto a los ochenta años (Impresiones de un arterioesclerótico) (1934). Autorea hil baino lehentxeago argitaratua.

Ramón y Cajalek bere buruaz barre egiteko gaitasuna bazuen; eta liburuaren irakurketa arrunt entretenigarri gertatzen da.

Gazte denboran erreparatu ere egiten ez zituen aldapatxoak, adibidez: “Apenas puedo caminar sin fatiga 300 m. La despreciable altura del Cerro de San Blas se me antoja la cumbre de la Maladeta” (39). “La suavísima calle de Alcalá, por ejemplo, se me antoja cuesta imponente”.

Baina, guri dagokigunez, Ramón y Cajal osoki zen euskal abertzaletasunaren kontrakoa: “Hasta en la noble Navarra existe un partido separatista” (136). Euskaldunok eskergabeak izan garela uste zuen: “Nos falta el culto de la Patria grande” (138).

Hots, garai bertsuan, Bidankozeko nafar batek guztiz bestaldera sentitzen zuen; eta gailur gorenak lortu zituen Euskal Herriaren kondairan. Mariano Mendigatxa Ornat gogorazi nahi dugu. Bidankozekoa; Erronkari (1832- 1918). Alor akademikoan maila txikikoa (Bidankozeko eskolan besterik ez izana), baina oso buru argikoa, eta euskal dialektologian benetako zutarri bihurtzekoa.

Mendigatxa Bonaparte famatuak ezagutu zuen 1857an. Eta hortik aurrera hogei urtez izan zen informante bikaina Bonaparterentzat eta Azkuerentzat.

Hots, Mendigatxak ere bazuen “laurogei urteetako kezka”. Bidankozeko erronkariarrak, berak esanik, Mendigatxa bera baino zaharragoak ziren. Zer bilakatuko ote zen Bonapartek eta Azkuek horren zehazki maitatzen irakatsi zioten euskalkiaz? Bai Fontes aldizkariak (FLV 43), bai Alfontso Irigoienek 1957an argitaratu zuten gutuneria (Mendigatxa-Azkue), guztiz balio handiko lanak dira.
Bidankozetik Donibane Lohitzunera joan zen Mendigatxa, mandoz, Bonaparteri erronkariera irakastera.

Elkarren antipoda izanik ere, bikote harrigarria Ramón y Cajal eta Mendigatxa nafarrek osatutakoa.

Nafarroako bi herrixka horiek sinbolo ere bilakatu arte.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude