Itzulera


2008ko irailaren 14an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jakintza lightaren kontuarekin, Ur, Katixa, beste nonbait ere aipatu dudan idazle bat ekarri nahi nuke hona, Paulo Coelho, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastarotan aritu baita... hizlari idatzi behar nuen baina maisu hobe doakiola erabaki dut.

Hemen sumindu egin beharko nuke, nola liteke jakintzaren esparru izan beharko lukeen erakunde batek halako idazlea ekarri izana eta abar eta abar, baina ez dut eginen, ez dakit nire zinismoaren seinale, edo jada gauza gutxik harritzen nautelako arrasto.
Kontua da Paulo Coelho aritu dela bertan. Eta kontua da Paulo Coelho hau iruzurti bat dela, edo makurrago, esaten dituenak sinetsi egiten dituela.

Paulo Coelho jakintza lightaren adibide argigarria da. Berriako berria nola bukatzen den kopiatuko dizuet hemen: “Jendearen harremanetik ateratzen ditut istorioak eta gogoetak”. Santiagora erromes egindako bidaia garrantzitsu hartan, duela hogei urte inguru, “bakardadea” ere sentitu zuen beste zenbait gauzaren artean. Jendearekin harremanetan jartzeko hainbat herritan liburu sinadurak egitea otu zitzaion. Deitu zuen herri horietara: “Hasieran ez zidaten sinesten neu nintzela, eta nire argitaletxera deitu behar izaten zuten ni nintzela egiaztatzeko. Bitxia da: nik ezin nuen esan ni nintzela, nire argitaletxeak baizik”.

Pasartea, onartuko didazue, Katixa, Ur, zukutsua da, eta klausura fraileek bakarrik ematen dituzten orduekin alderatzea baino ez dago Coelhori buruz lehen esandakoa berritzeko.

Beharbada jakintza eta dirua nahasteari buruzko arbuioa nire aurrejuzku bat baino ez da, nire aspaldiko garai marxista haietako aztarna aldrebes bat.

Gora beraz merkatua! Euskal kritikari batek dioen bezala, jauziak jauzi, jakina, Euskal Literaturako belaunaldi xaharkoa, tropelekoak deitutako horiek, eta gazteagoak desberdintzen gaituen ezaugarri bat horixe da hain zuzen: merkatuarekin (hedabideekin) dugun harremana.

* * *

Ur, ni ere aritu naiz Olinpiadak ikusten, eta egia aitortu behar baldin badut gutxi kezkatu naiz Txinan egiten dituzten giza eskubideen urraketekin. Niri Txina arrotza egiten zait, oso. Bertako gertakariak ezin irudikatzeko adina eta horrek, jakina, urrundu egiten nau bertako politika ulertzetik. Badakit, hala ere, denok mandarina ikasten hasi beharko ginatekeela, Rafa Egigurenek aspaldi egin zuen moduan.

* * *
Abuztua irakurtzen eman dut, denbora bizitzeko modurik hoberena, baina ez lan liburuak baizik eta sudurraren puntan paratu zaidana, horretarako geunden udan. Eta halaxe irakurri ditut Lizarralderen Iragaitzaz, Larrepetit baino gutxiago gustatu zaidana; Gabilondoren Nazioaren Hondarrak gomendagarria, J. I. Basterretxearen Mandatariaren Gerra, Harkaitz Zubiriren Zakur Kale, ipuin irakurle txarra izanik gustatu zait hala ere; Joseph Rothen Judios errantes; Roman Gariren La vida ante sí, eta Abraham B. Yehoshuaren La novia liberada, besteak beste. Zain gelditu zaizkit batzuk, Castillo Suarezen Souvenir, esaterako.

Eta orain mahaia garbitzen hasi behar dut, aurreko proiektuko liburuak bildu, paper zaharrak bota, hautsa kendu, batez ere hautsa kendu.

Bihar jarriko naiz leitu beharreko liburuen zerrenda egiten. Mahaiaren eskuin aldean zintzilikatuko dut, iazkoa dagoen toki berean zeinetatik erdiak ere ez baititut irakurri: Ashbery: bukatu. Divina Comedia: bukatu. Sofia de Melo: bukatu. Seduzitzaile baten egunerokoa (Kierkeegard): bukatu. “Ez estutu motel –lasaitu natzaio nire buruari–, gaur egun ezinezkoa duk jakintsua izatea. Ez zegok modan, gainera”.

ASTEKARIA
2008ko irailaren 14a
Azoka
Azkenak
2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Osasun Bidasoak eskualdeko urologia zerbitzuen “okertzea” salatu du

Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]


2025-07-10 | ARGIA
PKKren borroka armatuaren garaia amaitu dela berretsi du Öcalanek bideo batean

Abdulllah Öcalan PKK-ko buruak berriz ere eskatu du armak uzteko, Imrali espetxe barruan egindako bideo batean. Gerrillaren "oinarrizko" helburua egintzat eman du, eta ziurtatu du Turkia prest dela herri kurdua aitortzeko.


Eguneraketa berriak daude