Yurt-a eta inperioa


2008ko uztailaren 20an
Ur Apalategi
Dani Blanco
Mongoliako bizileku tradizionalari yurta deritzo. Oihaletxe borobil handi samarra da bere erdian sua edukitzen duena. Mongoliarrak, beraz, ibiltariak dira eta yurta desmuntatu eta nonahi jar daitezke bizitzen. Yurtaren barnealdearen egitura oso kodifikatua omen dago. Esaterako, familiaburua atearen parean jarri ohi da eta sexu bakoitzari yurtaren alde bat (ezkerra ala eskuina) dagokio. Hainbat debeku eta arau errespetatu behar ditu, bestalde, yurtan sartzen denak: erdialdean dauden bi zutabe nagusien artetik ez da igaro behar, ezin daiteke luzaz zutik egon, eta, batez ere, erdiko sua ez da ukitu behar, su hori, mongoliarrentzat, unibertsoaren erdigunean baita. Eta ez naiz orokortzen ari, edo modu abstraktuan hitz egiten: yurta bakoitzaren erdialdeko sua da unibertsoaren gunea. Hots, yurtak beste unibertsoaren erdigune daude.
 
Beti interesgarria iruditu zait yurtaren sinbolismoa, bere tradizionaltasunean postmodernoa baita erabat, unibertso polizentrikoaren ideia bermatzen duenez gero. Gainera, espiritu kolonizatuaren kontrako irudia eskaintzen digu: hots, ez nago inoren menpe, ez nago inori begira jakiteko nor naizen edo nolakoa izan behar dudan, ni neu naizelako –edonon nagoela ere– nire munduaren erdigunea.
 
Halere, ideala ez da errealitatea. Gure mundua, oso postmodernoa dela egunero kontatzen zaigun arren, ez da yurta buruaskien sare zabal bat. Gure mundua –bai maila geopolitikoan, bai maila sozialean– betiko mundua da, botere kontraesankorren lehiak egituratzen duen xake taula bat, zeinetan bakoitzak bere funtzioa eta mugak dituen. Erregeak, erreginak, alfilak, dorreak, zaldiak… eta peoiak. Eta xake taula mundialean nahiz sozialean nola mozorrotu egia bakar eta krudela? Erregeak erakarri egiten gaitu beste guztiok, eta oro har gure gainetik dagoenak erakarri egiten gaitu, limurtu egiten gaitu.
 
Jakina, inork ez du halakorik onartzen: “Burges handiak, ze jende degeneratua eta miserablea!”. “Amerikako Estatu Batuak, ze herri degeneratua eta miserablea”... Baina ikusi besterik ez dago prentsa larrosaren arrakasta edota hollywoodiar zinemak nola moldatzen dituen gure bizimoduak ohartzeko (inkontzienteki) eredu horiei begira bizi garela. Eta kontra-ereduen bila dabilenak (mobida alternatiboetan dabilena, herri txikietan ekoiztutako filmak baino ikusten ez dituen zinefilo esnoba), nahigabeko aitortza edo omenaldia egiten die uneoro eredu haiei, zeren, funtsean, haien arabera hartzen ditu erabakiak eta norabideak, haien aurka joateko bada ere. Laburtzeko: inperioak erakarri egiten gaitu.
 
Nire ideala yurta da. Nire errealitatea, berriz, inperioaren menpe bizitzea. Honek ez nau, haatik, ezkorra izatera eramaten. Idealaren yurta mentala beharrezkoa dut inperioan peoi gisa egunero bizitzen jarraitzeko. Inperioa exzitaturik eta aldi berean frustraturik mantentzen nauen desiraren objektu iheskorra da, nire ezina gupidagabeki oroitarazten didana. Neronek uneoro berrasmatzen dudan yurta, aldiz, duintasuna eta kontsolamendua dakarzkidana. Gezur osasungarri eta eraikitzailea. Yurt, sweet yurt…
Baina ezin gaitezke yurtan zerraturik bizi behor esne fermentatua edaten. Zeren gu ere bagara inperio mota bat, azken finean. Gure azken asteetako eztabaidarekin lotura egiteko, Juanjo eta Josi, gure kulturarekin munduan bizitzeko ditugun zailtasunak deitoratu eta negarrari ematea baino hobe genuke onartzea guk ere gureak baino kultura ezdeusagoetatik ala gure inperiotxoaren barne periferietatik datozen liburuez paso egiten dugula, lasai asko. Denok gara norbaiten peoi… eta norbaiten errege.

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude