Uek

«Lehen beti joaten nintzen riffaren bila, orain nahiago dut kantua bilatu»


2008ko maiatzaren 25an

Hitzetan, aurreko diskoetan ez bezala, sentimendu eta hausnarketa ugari dago. Eragina izan du aita izateak?


Egia da hitzak pertsonalagoak eta positiboagoak direla. Zaila egiten zait hitz zuzenak idaztea. Nahiago dut bestelako sentsazioak azaleratu, baina metaforak erabilita, hain agerian ez gelditzea… eta tarteka kritika ere egin. Egia esanda, disko hau uztailean grabatu genuen eta Nora irailean jaio zen, baina nik uste dut baietz, horrek eragin didala hausnarketa egiteko.

Musika kontuan hartuta ere, bestelako emaitza lortu duzue.


Bai. Aurreko diskoak balio izan zigun zer egin nahi genuen hobeto jakiteko. Oraingoan saiatu gara konposizio landuagoak egiten, tempo indartsuagoak lortzen; hitz bereziagoak, nire ahotsaren tesitura altxatu da eta hirurok batera grabatu dugu.

Eta aldean beti izan duzun ukitu heavy edo hard-rockeroa ia ez da ageri.


Baliteke. Lehen beti joaten nintzen riffaren bila, baina orain nahiago dut kantua bilatu. Gainera, honako hau egiten dudan hamaikagarren diskoa da eta aldaketak ondo datoz.

Aurreko diskoko “Heltzear diren egunak”-etik tiraka, hurbil ikusten dituzu “askatasun hitzak”?


Baikorra izan nahi dut, baina zaila da. Herritik hasita: Ondarroako udaleko osoko bilkurak Bilbon egiten dituzte. Herritarren ahotsa isiltzen dute, epaiketa ugari dago…

Zer du “uhinak” zuek hainbeste erakartzeko?


Diskoaren izenburuan nabarmendu nahi genuen lan honetan ildo berri bat daramagula, eraldaketa edo garapen bat bizi dugula. Eta horretarako, uhinen irudia aproposa iruditu zitzaigun.

“Bizitzaren putzuan ikusi zenean minaren aterpean gehiago ezkutatu zen”.


Une batean ohartzen da ez duela egin berak nahi zuena, eta atzera begira ikusten duena ez du gustuko. Hain zuzen ere, aukerak eduki ahala, aprobetxatzen jakin behar dugu, gerora ez damutzeko.

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude