"Panamako gerrara ez joateagatik nago Kuban"

  • Habanako txinatar auzoa du lantoki. Handik hona oinez da goizetik arrats, kirol oinetako higatuetan sarturik. Azal beltzaran, hortz zuri. Soinean, nikia, galtza belaunetik beherainoko motzak: poltsiko ondraduetan kargamendua garraio; tabakoa, gehienbat, baina bezeroak zer nahi huraxe ateratzen ahal da gure lagunaren sakelatik, zernahi saltzeko prest da Amerika. Izengoitia ere, ez du alferrik jasoa...
Amerika
Amerika Kubako semeaZaldi Ero
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1980an hasten da zure historia, Habanan, Peruko enbaxadan sartu zinenean… Ez dakit aurrekorik.


Santiagon jaiotako mutila naiz, Kubako Santiagon. Bost edo sei urte nituela Habanara ekarri ninduen familiak. Amak, aitaordearekin. Los Sitios auzora etorri ginen [aharrausi egin du, nasai]. Ikasten hasi nintzen, Lehen Hezkuntzan, saiatzen eta ahal dakit ba nik zertan, 80a ailegatu zen arte. Marianaon ginen ordurako, izebarenean, etxe handi batean, Buenavistan, Miramarretik hurre, enbaxadak dauden lekuan. Orduan, auzo osoak jakin zuen enbaxada txikituta zegoela. Familia oso batek guagua giron bat hartu eta Peruko enbaxadako pareta nagusiaren kontra danba! jo zuen, atarian zegoen zaintzailea akabatuta. Enbaxada irekita geratu zen, egundoko zulokotea egin zuen. Handik sartu zena barruan geratu zen. Milaka sartu ziren, milaka. Ni hurrean bizi nintzen, eta notizia ailegatu zen: “Peruko enbaxada txikituta dago!”. Eta ez dakit zer izan zen, haraxe joan ginen munduko mutiko denak, ailegatu eta sartu egin ginen. Hantxe egon ginen egun batzuetan. Gatazka 80ko apirilean hasi zen, ez dakit ze egunetan, eta hantxe egon ginen ez dakit noiz arte, enbaxadara sartu ginen denak Perura irten ginen arte, abioian. Pasaportea eman ziguten, bisatua eta ahal dakit zer gehiago!, eta Perura joan ginen hegan.

Han hasi zen zure historia.


Bai, han hasi zen nire historia. Perura joan baino lehen baimena eman zidaten bainatzera joateko. Gero, joaterakoan arazoak izan nituen, ze adin txikikoa nintzen, eta heldu baten sinadura behar genuen Perura joateko. Enbaxada barruan andre bat zegoen, Kolon auzoan nire andregai izandako baten ahizpa, Julitarena –uste dut andre hark Pita zuela izena–, eta haren amak sinatu zuen.

Eta Perura.


Eta Perura joan nintzen. Enbaxadara sartzen zenak asilo politikoa zeukan, eta ni libre joan nintzen Perura, nire agiri eta guzti. Bizi berri bat, ezta? Hamabost edo hamasei urte neuzkan…

Hamabost, hamasei urte besterik ez, eta Perun!


Neuk ere ez dakit nola egin nuen, baina hantxe sartu nintzen, saltsan! Mutikoek izaten dituzten burutazioak, badakizu. Toldopean jarri gintuzten, kanpamentuetan bezala, ohatzeetan. Parke nazionala edo antzekoa zen lekua, han, Liman… Baina begira horri…

Grabagailuari? Ez duzu kontatu nahi?


Bai, kontatu nahi dizut, baina ez dakit ba norentzat ari zaren, gobernuarentzat edo…

Esan dizut, Euskal Herrian argitaratzekoa da.


Tira, nik ez nekien lan hau, zurea, partikularra zen ala gobernuarentzat edo…

Gobernuarentzat? Ez, motel!


Ondo da… Han, aterpe hartan, banda batekin batu nintzen, kaleko jendearekin, eta droga trafikatzaile sartu nintzen, baina koka-orria gero, Peruko mendietakoa, Amazonako oihanetik Kolonbiara, kokaina egiten duten fabrikara, Kolonbiako oihanean dauden fabrika barruraino eraman behar zen. Biajea hor ihartu nuen, nik eta beste jende batzuek, eta hara joan ginen. Kontua zaldiz joatea zen, mando karabana lotuta, oihanean barrena, gidari batekin. Beste batzuek fusilekin bizkarzaintzen gintuzten, han oihanean jende gaizto asko baitago: zaldi eta mando karabana horiei eraso egiten diete, diruagatik. Hortaz, gu, fabrikara ailegatu, karga hustu, beste bat hartu eta beste herrialde batzuetara bidaltzen gintuzten, oihanean barrena beti: Boliviara… Beste herri hori, zein da? Venezuela!, Argentina… Ulertzen? Toldope haietatik irten eta karabana horietan ibiltzen nintzen ni, egunetan eta egunetan, billete egiten –dolar amerikanoa–, eta dirua gordetzen.

Galanta, horratik!


Zer ba! Gaztea nintzen, bai, baina adorea besterik ez duzu behar guk egiten genuena egiteko. Gerrillari aurre egin behar genion oihanean, baina, zorionez, behin ere ez zitzaidan borrokarik tokatu. Biaje gutxi egin nituen, hala ere: bost bat, hamabi mila dolar batu eta Estatu Batuetara joan nintzen, herrialdez herrialde.

Herrialdez herrialde?


Dirua egin nuenean, mugaz muga joan nintzen, botila hartzen [autostop egiten] autopistan. Perutik… Nola du izena?... Panamara, baina tarteko herrietako mugak pasatuz, ezkutuan. Muga batzuetan miaketak egiten zituzten, normala denez. Perun, asilo politikoa nuenez, ez neukan problemarik. Problemak Mexikora sartzerakoan sortu ziren, Guatemalan. Han bai, pasatzeko lekuak non dauden dakien jendearekin jarri behar zara harremanetan. Ni Oaxacatik pasatu nintzen.

Estatu Batuetara sartzeko ez ezik, Mexikora sartzeko ere lanak.


Bai, Mexikoko agintariek ez dute nahi Erdialdeko Amerikako hainbeste ilegal sartzea. Eta horregatik, nondik pasatu dakien jendearekin jarri behar zara harremanetan, baita dirua pagatu ere –dolarretan–, koioteei. Bidea aurkitzen dute eta pasatzen zaituzte, feriarengatik, diruarengatik.

Hor ere badira komeriak. Engainu eta amarruak.


Bai, baina gizonezkoak bakarrik direnean gutxitan gertatzen dira txarkeriak. Gizonezkoak eta emakumezkoak daudenean, emakume politak eta, maitasuna egiteko modukoak, larrua jotzeko eta, orduan bai, bortxaketaren bat edo beste izaten da. Baina gizonezkoak bakarrik direnean, gutxitan dira bortxaketak eta horrelakoak. Ni, Mexikora sartu nintzenean, koiote egin nintzen, pasabideak non zeuden jakiteko. Tijuanako mugara ailegatu nintzen, Kaliforniatik bertara, txintxal [denda txiki] horietako batean merke alokatu eta bertan egon nintzen. Poliki, lineara [mugara] arrimatu nintzen, koioteen lagun egin nintzen eta ahal dakit nik zer!, eta haien plana ikusi nuen, jendea pasatzekoa. Bi ziren. Nik uste ekintza hori egin nuenean hamazazpi urte izango nituela.

Koiote egin zinen…


Esan egin nien, koiote izan nahi nuela, jendea pasatzeko, dirua behar nuela. Denbora hartu zuten ni onartu baino lehen. Bi ziren, besterik ez, eta hamar lagun pasatzen zituzten aldi bakoitzean… Eta jendea pasatzen hasi nintzen, feriarengatik.

Eta droga trafikoan batutako hamabi mila dolarrak?


Dena ez nuen gastatu. Baina herrialde asko pasatu behar izan nituen, alderrai ibili nintzen denbora askoan, hoteletan aterpe hartu gabe. Janari eta garraioan besterik ez nuen gastatzen. Garraioan bertan lo egiten nuen askotan: trenean, kamioian… Tijuanan ez, Tijuanan toki bat alokatu nuen, ze handik hara kontrol handiak zeuden. Eta ez uste. Ba al dakizu zergatik hasi nintzen ilegalak sartzen? Legal sartzen saiatu nintzen, eta atzera botatzen ninduten. Dirua neukan, baina ez nuen pagatu nahi, diru guztia kenduko zidaten eta. Orduan, esan nuen: “Ez, burua erabiliko diat: lagunak egingo ditiat eta ilegalak pasatuko ditiat”. Horrela hasi nintzen koiote.

Eta Estatu Batuetara sartu zinen…


Milaka aldiz! Ordurako, ez nuen Estatu Batuetan egon nahi. Tijuanan bizi nintzen, alokatuta. Hango giroa ezagutu nuen, eta dirua egiten nuen. Hiru ginen, hiru koiote, hamar lagunentzat. San Diegora eramateagatik 200 dolar pagatzen zuten. Los Angelesera, 350. San Frantziskora, iparraldean, 500 dolar. Distantzia handiak ziren, baina nire lagunek, mexikar haiek, kamioneta kontaktuak eginda zeuzkaten. Muga pasatu eta gero, lur amerikanoan geundenean, jendea kamionetan sartu eta aire! Gainera, bi mexikar haiek ondo ezagutzen zituzten kontrol puntuak, poliziak non egiten zituen miaketak, non eskatzen zituzten paperak… Eta guk beste bide batzuk hartzen genituen… Ez gintuzten harrapatu. Behin edo behin bai, izan genuen problemaren bat, mendi muinoan, nahiko borroka… Harrapatzen gintuzten, edo bezeroak galtzen genituen… Helikopteroa zen okerrena: bi izaten ziren, bi eulitzar –halaxe esaten genien–, bata gora eta bestea behera etortzen ziren, eta zaila izaten zen eskapatzea.

Bezeroak galtzen zenituzten inoiz…


Bai. Mugazainek ikusten gintuztenean, itzuli beste erremediorik ez genuen izaten. Orduan, hurrengo egunean beste kargamentu bat erostera joaten ginen kantinara; beste hamar lagun, hamar oilasko –hala esaten zaie, oilasko–, bakoitzagatik 5.000 peso mexikar pagatzen genuen, garai hartan. Oilaskoak beren herritik etortzen ziren kantinara, han egoten ziren egun batzuetan, zain, polleroaren zain. Polleroa etortzen zenean, kantinan hamar oilaskoren dirua utzi, eta hartu egiten zituen. Pollerook –guk, koioteok–, haiek hartu eta helbidera eramaten genituen. Bakoitzaren telefono eta helbidea izaten genuen, Estatu Batuetan joan behar ziren tokira ailegatu eta senideei kobratzen genien, izan San Diegon, San Frantziskon edo Los Angelesen. Telefono zelularrak genituen, garai hartako zelular handiak –akordatzen?–, haien etxeetara hots egiteko: “Hi, zuen senide honek muga pasatu dik. Hainbeste balio dik”. Horrela.

Zama galtzen zenutenean…


Atzera jiratu eta gehiagoren bila joan behar ginen. Galdutako zama mugazainek harrapatzen bazuten, atzera bidaltzen zuten. Baina kantinaren kontaktua zeukatenez, hara joaten ziren, berriz saiatzeko. Aiztoak, labanak eta horrelakoak generamatzan guk, hiru koioteok, ze muinoan jende gaizto asko dago, oilaskoak kendu nahi dizkizuna, eraso egin... Horregatik eramaten genituen arma zuriak, ez inori erasotzeko, baina badaezpada. Mexikar haiek, oilaskoen artean neska politen bat ikusten bazuten, xaxatzen saiatzen ziren, onean: alkohol pixka bat ematen –ron, zerbeza, whiski…–, harekin maitasuna egiteko. Onean ez bazen, txarrean egiten zuten.

Oilaskoak eramateari utzi zenion gero.


Bai, gauza okertzen hasi zen. Amerikako polizia polleroak harrapatu eta bost urteko zigorra jartzen hasi zen, espetxe federalean. 80an, 81ean, ni hasi nintzenean, poliziak ez zuen ezer egiten ilegalak pasatzeagatik, baina gero, drogaren kontrako gerra egiten hasi zirenean, 87an edo, txartzen hasi zen. Ni 85ean irten nintzen lan hartatik. Estatu Batuetara sartu nintzen eta asilo politikoa eskatzera joan nintzen zuzenean, migrazio eta naturalizazio bulegora. Eta indioentzako programa batera bidali ninduten, Arizonara.

Indioen erreserbara.


Bai. Lehenengo hotel batean jarri ninduten, baina familiarik ez seniderik ez neukanez han, erreserbara! Hogeita bost urtez beherakoentzako programa zen, mutikote problematikoentzat, lapurretarik ez egiteko, inor ez hiltzeko, hezkuntza ona emateko. Eta ni kubatarra nintzenez, gobernuak hara bidali ninduen, Arizonara, hemezortzi hilabeteko. Hainbeste programa pasatu nituen han, eta gero, denbora hori pasatu eta irten nintzenean, zain neukan jendea, Miamiko mertzenarioen fundazioa.

Zer zuten haiek zurekin?


Kuban soldadutza pasatu gabeko mutilak hartzen zituzten. Ondo pagatuko zigutela, 2.000 dolar hilean, nazioarteko mertzenarioetan izena emateagatik. Nik “2.000 dolar” entzun nuenean, berehala eman nuen izena: mertzenario joan nintzen. Formularioa bete eta bi urteko entrenamendua egin nuen. Gero, gerrarik ez zenez, ondo, kalean. Ondoren, Panamako gerrara hots egin zidaten. Nik, ezetz, ez nintzela joango. Orduan, harrapatu eta handik kanporatzeko epaiketa egiten hasi ziren, Kubara bidali ninduten arte. Horrelaxe nago berriz hemen, Kuban, gerrara ez joateagatik…

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Eguneraketa berriak daude