Gabonak eta klima aldaketa

Gabonak bertan ditugu. Gure kaleak milaka bonbillez argiztatuak ikusiko ditugu Erregeak pasa arte. Energia xahutzeko hilabetea da eta hori ez dator bat aldaketa klimatikoaren eta CO2 igorpenen aurka agintariek ematen dituzten aholkuekin. Agintari horiexek dira, lotsarik gabe, xahuketa erabakitzen dutenak. Horretan enpresek ere badute interesik, erosketak eta kontsumoa igo egiten baitira. Gainera, garraioan eragiten du. Jakina da ibilgailuak direla aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak.

Ez dugu Euskal Herriko datu zehatzik, baina bai Espainiako Estatukoak. Industria Ministerioaren arabera, Espainiako udalek 30 milioi kilowatt/orduko gastatzen dituzte Gabonetako argietan, hau da, 50.000 etxeko auzo batek urtebetean kontsumitzen duen argindarra. Horrek 10.000 tonako karbono dioxido isuria esan nahi du. Madrileko Udalak, berak bakarrik lau milioi euro erabiltzen ditu Eguberrietako argiztapenerako. Euskal udaletxeek zenbat diru gastatzen dute? Aldaketa klimatikoa eta honek sortuko dituen ondorioak arduraz hartzeko garaia da. Politikariek eredu izan beharko lukete. Utz ditzagun autorik gabeko egunak edo argirik gabeko orduak eta baztertu dezagun, behin-betiko, Gabonetako energia xahuketa. Hobe urte osoko gastua eteten badugu.

ASTEKARIA
2007ko abenduaren 09a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude