Nagusi. Hori ematen du aditzera behintzat, Frantzian igaro berri hauteskundetako bezperan, IFOPk M6 telebista katearentzat egindako inkestak. Nicolas Sarkozyrentzat %52,50 ematen zuen bitartean Ségolène Royali %45,50 ematen ziolarik. Baina inkestaren ekarpen nabarmenena, bozak adinaren arabera egituratzean zetzan. Hirurogei urtetik beherakoen multzo guztietan sozialisten buruak irabazten zuen. Hortik goitikoenean aldiz, Royal emazteak %25 besterik ez zuen biltzen. 18/24 urtekoek %53. 25/34koek %54. 35/49koek %56. 50/64koek %51. Beraz, argi da. Zenbat eta zaharragoa populazioa, orduan eta eskuindarragoa agintea. Sarkozy ez da izan langile eta indar sozial bizienen hautagaia, erretretatuena baino. Eta honek tirania berri baten aurrean jartzen ditu gazteak. Izan ere, herragune nostalgikoen eraginpean jartzen ditu egoera soziologiko hori itzulikatzeko ahalmenik gabe, gizartea geroz eta zaharragoa izanen denaren iragarpena kontuan hartzen badugu. Guri dagokigunez, adinean gora eta arrotzak Frantzian, esperantzarako motibotxoa badugu, behingoz Urruñan ere Hendaian eta Ziburun antzera eskuina beherago kokatu baita ezker arroxa baino. Zerbait bada behintzat. Pobrearen etxean pozak lekua urri.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.