L’Express aldizkari frantsesak, Akitaniako edizioan, euskarak Iparraldean duen egoerari buruzko artikuluari eman dio azala. “Euskara nola salbatu” du artikuluak izenburu eta Claude Hagège hizkuntzalariari egindako elkarrizketa baliatu du euskararen egoera azaltzeko. Hagègek euskarak Frantzian bizi duen egoera kezkagarritzat jo du. Euskara salbatzeko hainbat pauso azaldu ditu: Frantziak Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatzea; inbertsio sendoa egitea; arriskuak hartzea, Espainiak euskaldun eta katalanekin egin duen moduan, autonomia zabala emanez; eta frantsesak heztea “hizkuntza gutxituak Frantziaren batasunarentzat jada arriskutsuak ez direlako”.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.