«Dramaturgoak ez geundeke gaizki bakerako mahai batean»

  • Lanez lepo ibili arren –inoiz ez baitio idazteari uzten– Hondarribiko etxeko ateak zabaldu dizkigu Sastrek egun gris haizetsu batean. Urte hasiera mugitua izan du idazleak, bere testuen estreinaldiak eta zenbait jardunaldi direla medio. Liburuz inguratutako gela goxoan, konturatu gabe, gaua egin zaigu hizketaldi atseginean. Zehatz mintzo da, detailerik txikiena ere pasatzen utzi gabe. Iraganaz ere hitz egin dugun arren –laurogei urte ditu Alfonsoren memoriaren kaxak!– orainaz eta etorkizunaz kezka handiagoak ditu autoreak.
Alfonso Sastre
Karlos Corbella

Hemerotekan bila hasi eta hara aurkitutako altxorra: 1977an ARGIArako Joseba Sarrionandiak egin zizun elkarrizketa bat. Elkarrizketa hura telefonoz egin behar izan zenuten, zuk Madrildik irtetea galarazita zenuelako. Euskal preso batzuk kartzelatik irten zirenean poliziarekin izandako istiluak salatuz El Paisen idatzi zenuen gutun bat zigorraren arrazoi.


Zentsura ofizialki bukatuta, adierazpen askatasuna egongo zela pentsatzen zen. Baina ez zen hala izan. Zentsuraren papera enpresa sektorera pasa zen eta diru publikoetara. Antzerkian garbi ikusten da hori. Antzerkiaren kostuak ikaragarri handitu ziren eta desagertu egin zen antzerkia diru pribatuarekin egiteko aukera. Orduan diru publikoak jasotzailearen ideologiaren arabera banatzen hasi ziren. Obra bat zentsuratzeko modua zen diru laguntzarik ez ematea. Azken urteetan nire obra galarazia egon dela esatea gehiegi izan daiteke baina, azken batean, hala izan da.

Oso konprometitua izaten jarraitzen duzu.


Bai, beti saiatu naiz hala izaten. Diktadura garaian zentsura ez zegoen batere estrukturatua, oso arbitrarioa zen eta ez zegoen arautua. Beraz zirrikitu asko zituen. Horregatik auto-zentsuraren aurka egon naiz beti. Batzuk zioten hobe zela aurretiaz gauzak egokitzea zentsura pasa zezaten. Nik ordea zera esaten nuen: “Egin dezagun zentsura existituko ez balitz bezala. Ez dezagun guk egin besteen lana!”. Eta egia zen, 1953an Escuadra hacia la muerte zentsurak onartu egin zuen. Antimilitarista zen lan bat, frankismoaren garai gogorrenetan! Orain ere, pentsatzen dudana argi esatea gustatzen zait.

Trantsizio garaia ez zenuen gustuko izan.


Arrazoi batengatik. Frankismoaren kontra, haustura demokratiko baten alde egin zuten hasieratik ezkerreko alderdiek. Baina muturreko posizio hori albo batera utzi zen diktadorea hil zenean, eskuinak eta ejertzitoak halako hausturarik onartuko ez zuten beldurrez. Horrela sortu zen erreforma. Ezker mugimenduak ere, PC buru, tesi erreformistetara pasa ziren. Monarkia onartu zen, nahiz eta arbuiagarria izan Francok izendatutako bat estatuko buru izatea. Garai horietan atera nintzen PCtik, ez nengoelako haiekin ados. Nire kide gehienek ordea, partiduak hartutako bidea jarraitu zuten, eta Madrilen oso bakarrik sentitzen hasi ginen. Eva emaztea kartzelatik irten eta oporretara heldu ginen hona eta konturatu ginen gu bezala pentsatzen zuen jende asko zegoela hemen. Eta hemen gelditzea erabaki genuen. Gerora ikusi da arrazoia genuela, gauzak ez zirela ondo hasi, eta hortaz, okerragora egin dutela.

Antzerkiak politikoki izan dezakeen efikazian konfiantza izan duzu beti.


Nik beti uste izan dut antzerkiari eska dakiokeela bizitza sozialean parte har dezan. Hori bai, ezin da ahaztu antzerkia entretenimenduaren mundukoa dela eta ez dela ez politika ezta filosofia ere, zentzu hertsian ulertuta. Ekintza ludiko bat da. Baina antzerkiak ez du zertan jolas hutsala izan behar. Antzerkiak, arte guztiak bezala, filosofiara gerturatzen gaitu, pentsamendua zabaltzeko balio du, eta badu politikarekin parekotasunik, bizitza sozialean eragiteko gaitasuna baduelako. Kritikaren bidez, existitzen diren injustiziak agertuz, bizitza publiko eta sozialean eragina izan zezala nahi izan dut. Bizitzan inplikatu zedin, alegia.

Joaten al zara antzerkia ikustera?


Ez gehiegi. Gainera bizi garen inguru honetan ez dago gauza askorik ikusteko. Antzerkia egin egiten da, baina hezurdura falta zaio. Zentzu bat, norabide bat duen antzerkia behar dugu. Konpainiek zein lan eszenaratu erabakitzean, linea bat markatu beharko lukete. Lehen taldeek ideologia bat bazuten. Orain taldeek edozein gauza antzez dezakete edozein momentutan, indeterminatuagoa da guztia.

Hala ere, ba al da azken aldian txunditu zaituen antzezlanik?


Utzi pentsatzen… ba azkenaldian ez. Ez zait ezer etortzen burura, ez didate markarik utzi ikusi ditudan antzezlanek. Kontsumo antzerkia deituko nioke gaur egiten denari, ikusi eta berehala ahazten den antzerkia. Ez dago gaizki baina horrez gain beste antzerki mota batek ere existitu behar luke. Oroitzen dut Madrilgo Maria Guerrero antzokian La herida del tiempo ikusi nuenean. Sekulako marka utzi zidan, bizitza osorako. Egungo antzerkia hutsaldu egin da, ordea.

Zure itzalarekin hizketan hasi zara azken urteetan, Artezen argitaratzen dituzun iritzi artikuluetan. Zer dela eta?


Pentsamendu sistema zaharra da. Platonen garaitik hona pentsamendu asko eman dira dialogo moduan. Konturatu nintzen nire itzalarekin sortutako elkarrizketa horiekin errazagoa zitzaidala nire zenbait pentsamendu azaltzea. Azken batean pentsamendua norberak bere buruarekin duen dialogo bat da. Galdetzea ere pentsatzeko modu bat da, nodu dibertigarria oso, eta gainera antzerkitik oso gertu dago.

Umorea, ironia, askotan erabiltzen duzun tresna da. Ensayo general sobre lo cómico (en el teatro y en la vida) ere idatzi zenuen.


Nigan oso gauza berria da hori. Nire obra hasieran guztiz tragikoa zen. Escuadra hacia la muerte edo En la red haietan ez zegoen barrea eragin zezakeen inongo elementurik. Gero, askoz beranduago, deskubritu nuen ezin nuela bizitzaren inguruko irudi konplexurik lortu, ez banituen komikotasunaren elementuak ere erabiltzen. Begira, Europako antzerkiaren historia bi fetitxerekin hasi zen: tragedia eta komedia. Hurrengo urratsa tragikomedia deituriko generoaren sorrerarekin eman zen. Horietan tragedia batean komedia printzak sartzen ziren, pertsonaia grazioso baten bitartez edo. Alderantziz ere gauza bera egiten zen, komedia batean pasarte tragiko bat sartuz. Nik ordea ez nuen hori egin nahi.

Hala sortu zenuen “tragedia konplexua”, genero berritzailea.


Halaxe da. Nire lanaren garapenean aurrerapausua izan zen. Nire nahia tragedia konplexuago bat egitea zen. Nahi nuena zen jendeak lanaren momentu batzuetan barre egitea, baina horregatik tragedia izateari utzi gabe. Tragedia bera kaltetu gabe. Azken batean gizakiaren ikuspegi zabalago bat ematea zen xedea, gizakia ez baita soilik komikoa edo soilik tragikoa. Bere garaian planteamendu berria izan zen. Orain pentsatzen dut ez zela halako aurrerapausoa izan, eta “tragedia konplexu” hori tragikomedia mota bat besterik ez dela, groteskoa edo esperpentoa izan ziren bezala.

Madrileko Circulo de Bellas Artes-en jardunaldi batzuk eskaini berri dizkizute Alfonso Sastre: Una pasión inextinguible tituluarekin. Antzerkiarekiko pasio amaigabea al duzu?


Dena amaitzen da, dena! Hori exagerazio bat da. Pasioa landuz joaten da gainera. Nire pasioa literarioa izan zen lehenik. Txikitan gaixo egon nintzen denbora luzez eta irakurzaletasuna piztu zitzaidan. Idatzi nituen lehen gauzak poemak izan ziren. Ez nuen, hortaz, antzerkia idazteko gogo berezirik. Batxilergoan lagun baten aita antzerki idazlea zen eta hala hasi nintzen antzerkiaz interesatzen. Bere antzezlanen entseguak ikustera joaten ginen… eta halaxe hasi zen guztia. Oraindik ere bizirik dirau pasio horrek.

Idazle oparoa izateaz gain, eskuzabala ere bazara. Zure sekretu guztiak kontatzen dituzu antzezlanekin batera oparitzen dituzun idazkietan.


Niri halako gauzak irakurtzea gustatzen zait, eta horregatik idazten ditut. Javier Poncela lagunak ere halaxe egiten zuen bere hitzaurreetan, kontatuz nola eskatu zioten lan hori idaztea, zein zailtasun izan zituen, eta abar. Niri bere obrak irakurtzea bezainbeste gustatzen zitzaidan testutxo horiek irakurtzea eta pentsatu nuen nire irakurleei ere gustatuko litzaiekeela nire lanen inguruan halakoak jakitea. Gainera nire obrak ez zirenez inoiz estreinatzen, testu horietan imajinatzen nuen oholtza gainean nola izango ziren, nolako argiak jar zitezkeen, aktoreak nola ariko ziren… Nire lanen osagarri gisa idatzi izan ditut.

Orain zertan zabiltza?


Hilero idazten dut Artezen eta beste hainbat aldizkaritan. Grandes paradojas del teatro actual lanari azken zuzenketak egiten ari naiz. Gainera beste liburuxka bat osatzen ari naiz, entsegu bat, antzerkiari buruz: Modos Pirandellianos en el teatro de Alfonso Sastre. Nire obra batzuetan pertsonaia batzuk konturatu egiten dira instante batez pertsonaiak direla, Pirandelloren pertsonaia horien moduan. Liburuxka horretan horri guztiari buruz gogoeta egiten dut. Defendatzen dut, gainera, Pirandellok Italian egin zuena hemen pittin bat lehenago Unamunok egina zuela. Lehenak antzerkian eta bigarrenak nobelan.

Laurogeita bat urte dituzu. Zer gustatuko litzaizuke zure bizitzan gertatzea hemendik aurrera?


Ez dakit neska! Euskal Herrian bakeari bide ematea nahiko nuke. Bakerako elkarrizketetan edozer egiteko prest nago, garbitzaile lana bada ere! Uste dut dramaturgo batzuk ez genukeela paper txarrik egingo bakerako mahai batean. Idazle dramatikoak konfliktoetan espezialistak gara, eta tragedia idazleak, konflikto grabeetan. Ezinegon grabeekin egiten dugu lan, kontraesan handiekin. Badakigu beraz konfliktoak nola sortzen diren eta ideiak izan ditzakegu soluzioen bilaketan. Ez gara ezjakinak aspektu horretan. Ideia batzuk baditut jada. Horien artean bat: Baketzea bakearen kontrakoa dela. Baketzea da indar polizialen bidez lortzen den momentuko lasaitasuna, ikus Algeria edo Vietnamgo kasuak. Euskal Herrikoa gatazka politiko bat da. Inteligentzia eta etika duen edonork baieztatuko dizu hori eta halako gatazkak ez dira poliziarekin edo ejertzitoarekin konpontzen. Beharrezkoa da bake prozesu tinko bat has dadin behingoz. Horixe nahiko nuke niri gertatzea datozen urteetan, hori gertakari pertsonal bezala sentituko nuke eta.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


2024-09-19 | Nicolas Goñi
Saguzarren osasunak gure osasuna babesten du, ezusteko moduan

Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean azken urteotan maila handiko fenomeno batek eragin garrantzitsua izan du osasun publikoan, eta basa animalien osasunaren garrantzia oroitarazten du. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gertaera hori eta sortu dituen ondorioak... [+]


2024-09-19 | Axier Lopez
Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]


2024-09-19 | Gedar
Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek

Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]


2024-09-18 | Axier Lopez
14 lagun hil dituzte Libanon bigarren leherketa olatuan, oraingoan walkie-talkieak eztandarazi dituzte
Milaka pertsonaren aurkako lehen eraso koordinatu eta indiskriminatuaren ondoren, asteazkenean ehunka walkie-talkiek eztanda egin dute eta 14 pertsona hil eta 450 baino gehiago zauritu dituzte. Hezbollahko iturri batek baieztatu dio Reuters agentziari taldeak erabilitako... [+]

José Manuel Uriagereka. Frantziskotarra Hego Korean
“Koreara joan ginenok euskara ederto kontserbatu dugu”

Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.


Bilagailuen urrutiko leherketa masiboa
Milaka zauritu eta hamabi hildako Libanon, Israeli leporatu dioten atentatu indiskriminatuan

Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-18 | Gedar
Sionistek bizileku-baimena eskaintzen dute, palestinarrak erailtzearen truke

Jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza Israelgo Estatu genozidak, 'Haaretz'-en arabera. Gaur egun, 30.000 eskatzaile omen daude egoera horretan sionisten mendeko eremuetan.


2024-09-17 | Mikel Aramendi
Ez da odolik isuri, oraingoz, Spratley uhartedi gatazkatsuan

Azkenean, odolik isuri gabe amaitu da apirilaz geroztik Sabina/Xianbin/Escoda atoloiaren urmaelean, Spratley uhartediaren ekialdean, BRP Teresa Magbanua, Filipinen kosta-zaintzako ontziaren aingura-aldi luze bezain atezua. Irailaren 15ean, igandez, aingura jaso eta porturantz... [+]


Eguneraketa berriak daude