Ihesi: Sugandilen pare Elefantearen lurraldean

Eskaladan hasiberriak batzuk eta eskarmentu handikoak besteak, Erlaitz eta Irun mendizale elkarteko kide ugari elkartu gara goizean. Arroka gure esku eta hankaz igotzea dugu denek helburu eta erronka. Hamahiru lagunez osatutako taldea bildu gara, aterkia eskuan eta material guztia motxilan nahiz besapean dugula: sokak, mosketoiak, espresak, katu oinak, arnesak... Ezustekoak eta arriskua saihesteko, beharrezkoa da ondo prestatuta joatea eta ez zaigu ezertxo ere falta, animoa ere soberan dugu.

Eguraldia da gure kezka nagusia; hegoaldean iparraldean baino euri gutxiago egiten duela eta Nafarroa alderantz joatea erabaki dugu. Artederreta herrirantz abiatu gara, Nafarroa hegoaldean, Iruñetik 30 bat kilometrora. Bidea erraza eta motza da: lehenengo Iruñea aldera jo dugu AP-15 Leitzarango autobidetik. Ordainlekutik igaro ostean, Gares eta harrobi aldera bideratzen gaituen 71. irteera hartu dugu. Arrizabalaga herrira sartu eta ezkerrera harrobi handi bat ikusi dugu. Inguru eder horretan egitekoak gara gure saioa. Herriaren kanpoaldean dagoen errotondari bira eman, ezkerrerantz hartu eta harrobian sartu gara. Bertan, pista txiki batetik -ezkerrean zentral elektrikoa ikus daiteke- Artederretako mendietara hurbildu gara azkenik.


Gradu guztietako aukerak

Alaitz mendizerrako sakan txikia da Artederreta. Gradu baxuko igoerak egiteko gune onenetako bat da eta beraz, eskaladan gu bezalako hasiberrientzat primerakoa. Pareta gehienak malda gutxikoak dira eta batez beste ez oso altuera handikoak (20-25 metro). Hala ere, Elefante handi, Sugandila eta Musker izenez ezagunak diren gune edo arroketan, igoera luzeagoak aurki ditzakegu. Azken urteetan, hainbat lan burutu dituzte lekua kirol honetarako ondo prestatze aldera eta bide gehienak -3. mailakoetatik 7A mailakoetaraino- ziurtasunez eta erosotasunez eskalatu ahal izateko hornituta daude. Igoera gehientsuenak 5. eta 6. gradukoak dira. Saioa hasteko prestatu gara, katu oinak eta arnesa jantzi, sokak hartu eta gradu desberdineko arroken magalean jarri gara. Guk, 4. edo 5. gradukoak bilatu ditugu, hau da graduazio errazeko igoerak. Eskaladan iaioak aldiz, 6. gradukoetara hurbildu dira, zailxeagoetara. Zortea daukagu, igoera zail eta errazak elkarren ondoan daudelako eta talde osoa batera ibiltzeko aukera dugulako.

Bikoteak egin eta «bideak» irekitzeko prestaketetan hasi gara. Duela gutxi ikasi dugun bezala, bi pertsona beharrezkoak dira edozein igoeratan. Batak, behetik, segurtatu egiten du igotzen dagoena, grigri izeneko tresnarekin -beste hainbat modu ere badira-, erorita ere sokak eutsi dezan. Igotzen ari dena bidea irekitzen doala esan ohi da: espresez baliaturik, arroketan lehenagotik dagoeneko ipinita dauden txapetan barrena soka sartuz doa, goraino, batze puntura edo txapak bukatzen diren punturaino, hain zuzen. Bertan soka azkenekoz sartu eta jaitsi egingo da. Bigarren lagunak igoera bi modutan egin dezake: zuzenean eskegita dagoen sokaz lagunduta, edo soka kendu eta bidea berriz irekiz.


Behera begiratu gabe

Solasean hasi gara, goraino lehenengo nor iritsiko ote den eta taldeko ausartenek gora egin dute gehiegi pentsatu gabe. Guk 4. mailako bideari ekin diogu. Jakin badakigu rokodromoan zailagoak igo ditugula, baina arrokak errespetu handia ematen du. Irribarre txepela ahoan eta izerdia eskuetan, bagoaz, materiala bospasei aldiz aztertu, ondo lotuta gaudela ziurtatu, eskuak magnesiotan igurtzi -beti gehiegi- eta kaskoa jarri ostean. Itxura xelebrea gurea. Urduritasunak hitzik gabe utzi gaitu hasieran; segurtasunaz arduratzen den lagunak berriz, aholkuak baino ez dauzka eta garrasika ari da: «Eskuineko eskua belauna duzun harrira! Esku oin bat orain! Soka behar duzu? Eutsita zauzkat!». Baina lehenengo igoera honetan hankak eta eskuak nonahi jartzen ditugu, ez erortzea helburu bakar. Halako batean behera begiratu eta ai! ez da ideia ona izan. Arnasa hartu eta gora berriz.

Txapak amaitzen diren puntura iritsi gara azkenean, hau ilusioa! Urduritasunak utzitako arrastoa, poza, ezin sinetsia, paisaiaren lilura... Sentimendu guztiek bat egin dute une horretan eta sentsazio hori da finean eskaladara bultzatu gaituena. Goian gaudela, eskuinean badator bide zailagoari ekin dion laguna, 6. gradu bati bukaera emanez. Aurpegira begiratu eta sentimendu bera partekatu dugu. Irribarrea ahotan beheraka abiatu gara, bideko espresak bilduz eta egindako lana aztertuz. Lehenengo igoera izateko dena primeran atera zaigu eta 5. mailako bat igotzea erabaki dugu. Hau emozioa!


Kontzentrazioa ezinbesteko

Igo eta jaitsi gabiltzala, kontzentrazioa behar-beharrezkoa dela ohartu gara, bai eusten gaudenean eta baita igotzen ari garenean ere. Izan ere, oso kirol fisikoa dirudien arren, burua argi izatea ere funtsezkoa da. Konfiantza osoa uzten dugu eusten gaituen pertsonarengan, gu eusten gabiltzanean uzten diguten erantzukizunaren pareko.

Konturatu ere egin gabe pasa zaigu eguna. Izugarria izan da. Artederreta eskaladaz gozatzeko makina bat bidez josia dago; 5. nahiz 6. mailakoak, errazak, zailak, motzak, 30 metroko altuera dutenak... Bide asko egin arren, ezin izan ditugu guztiak probatu, eta nekearen nekez, beste baterako utzi behar izan ditugu hainbat igoera. Hori bai, itzultzen garenean, kontuan hartu beharko ditugu haize handiko egunak, halakoetan eskalatzea oso zaila baita Artederretan. Harrobi txiki bat denez, haizeak indar handiz jotzen du harri artean, batez ere Sugandila eta Zilindro guneetan. Halaber, kontuan hartzekoa da babesturiko hegazti harrapariak egon ohi direla eta hauen abiatze garaiak jakitea komeni dela, beraien ibilbidean oztoporik ez sortzeko.

Natura, lagun eta tontor artean, egun zoragarria eskaini digu Artederreta inguruak. Hurrengo eguneko minek ere ez digute irribarrea ahotik kenduko. Irunera bueltatu eta galdera bakarra dugu gure baitan: hurrengo irteera noiz?

Lehenik rokodromoan
Hondarribiko kiroldegiko ikastaro batean ikasi dugu eskaladan. Ez genekien oso ondo zer eskainiko ziguten, gustatuko ote zitzaigun eta kirolari jarraipenik emango al genion. Hirusta dendak antolatutako ikastaroan zazpi pertsonak hartu genuen parte eta zazpiak gogo eta motibazio askorekin hasi ginenez, berehala elkarren arteko erronka sortu genuen. Ikastarorako ez da materialik eraman behar, bertan eskaini ohi dizkizutelako arnes, soka eta espresak. Zapatila finak eramateko beste aholkurik ez ziguten eman. Edozeinek egin dezakeen kirola da, ausardia pixka batekin eta mendiko gaitzik ez izanez gero. Pisu gutxi edukitzea edo arina izatea ere lagungarri da.

Ikastaroa bukatuta, entrenamendua jarraitzeko aukera dago, rokodromo desberdinak bisitatuz, esaterako. Eskalatzen izan garen kiroldegi guztietan sokak rokodromoan eskegita egoten dira eta hortaz, eraman behar den gutxieneko materiala ondorengoa da: grigri bat -edo funtzio berdina betetzen duen beste euskarriren bat-, mosketoia, arnesak eta katu oinak. Dena den, kiroldegi batzuetan materiala alokatzeko aukera eskaintzen dute. Desberdintasunak ugariak dira rokodromo batetik bestera, batzuetan builder delakoari ematen diote garrantzia -altuera asko hartu gabe eta soka barik paretan zehar mugitzea-; besteetan aldiz, igoerei -20 metrotik gorako tontorrera, arnesa eta soka erabiliz-. Aritzeko ezagutu dugun rokodromorik hornituena Iruñeko Rokopolisa da, itzela eta gomendagarria benetan.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude