Zergak etxetik ordain daitezke


2006ko apirilaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena EAEn aldundi bakoitzaren ardura da, Nafarroan gaia Foru Gobernuak darama eta Ipar Euskal Herrian berriz, Parisko administrazioak. Duela urte batzuetatik hona, guztiek aitorpena Internet bidez egiteko aukera eskaintzen dute eta sistema hori erabiltzen duten lagunen kopurua gero eta handiagoa da. Iaz, esaterako, Araban egin ziren 153.061 aitorpenetatik 11.969 Arabako Aldundiak sarean jarri zuen programa informatikoa erabiliz burutu zituzten. Gipuzkoan aurkeztu zituzten 350.237 aitorpenetatik, berriz, Aldundiak sareratu zuen programa informatikoaz 12.307 lagun baliatu ziren. Bizkaian, 500.000 aitorpen baino gehiago aurkeztu zituzten iaz eta horietatik 15.000 inguru Internet bidez egin ziren. Halaber, Nafarroan egindako 280.000 aitorpenetatik, 15.000 bat lagunek sareko aukera hautatu zuten. Azkenik, Ipar Euskal Herrian 120.000 aitorpen inguru aurkeztu zituzten iaz. Adibide moduan, Baiona-Miarritze-Angelu mankomunitateko aitorpenak kudeatzen dituen Miarritzeko bulegoak 45.000 bat aitorpen jaso zituen eta horietatik 2.000 Internet bidez iritsi zitzaizkion. Dudarik gabe, teknologia berriak Ogasun sailetako bulegoen lana arintzen ari dira pixkanaka.

Aurten 2005eko errenta aitorpena modu horretan burutu nahi duenak horretarako programa informatikoa eskuratzea izango du lehenengo urratsa. Administrazio bakoitzak programa propioa burutzen du eta urtero aldatu ohi du, gainera. Hartara, zerga alorrean Estatuan, erkidegoan edo probintzian eman diren araudi aldaketak programan gaineratzen dituzte eta erraztasunak eta hobekuntzak sartzeko aprobetxatzen dute. Programak kiosko eta estankoetan aurkituko ditugu, CD-ROM formatuan eta merke -salneurria sinbolikoa izan ohi da-. Dena den, norberari dagokion administrazioaren web orrialdean ere (ikus koadroa) programa bera deskargatzeko aukera dago eta beraz, zergadun gehienek zuzenean Internetetik eskuratzen dute. Nahastea zaila bada ere, errenta aitorpenaren programaz gain gainontzeko zerga aitorpenenak ere badaudela kontuan hartu behar da. Hortaz, kioskoan edo sarean, guk egin nahi dugun aitorpenaren programa aukeratu dugula ziurtatzea komeni da; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarena, alegia. Erakunde finantzarioei eta aholkularitzei beraien bezeroen errenta aitorpena egiteko administrazioek prestatzen dizkieten programak ere ia berdinak dira. Desberdintasun nagusia aitorpenak banaka bidali beharrean multzoka bidali ditzaketela da.


Atalez atal

Administrazio bakoitzak bere programa egiten duenez, horien diseinua, bete beharreko laukiak, gehigarriak eta abar desberdinak izan ohi dira, baina zergadunak eman behar duen informazioa oso antzekoa da -batez ere EAEn, araudia ia berdina baita-. Jarraitu behar diren urrats guztiak programan bertan azalduta daude eta laburtuz, edukia hiru atal handitan bana dezakegu. Hasteko, datu pertsonalak eskatuko dizkigute eta ondoren, datu ekonomikoak. Aurrerago ikusiko dugun bezala, hainbat administraziok datu ekonomikoen atala betetzeko erraztasun handiak eskaintzen dituzte Internet bidez, pasahitza izanez gero. Programak berak kalkulua egin eta ateratzen zaigun aldeko edo aurkako emaitza ekonomikoa emango digu. Azkenik, errenta aitorpena egiten bukatu dugunean, bidalketa egin beharko dugu. Programak Ogasuneko web orrialde ziur batera eramango gaitu eta bertan, aitorpenaren artxiboa atxikiko dugu. Horrez gain, itzuli behar diguten edo ordaindu behar dugun dirua non sartu edo nondik hartu jakiteko, kontu korrontea idatzi beharko da.

Bidalketa egiteko garaian, nork bere burua identifikatzeko gipuzkoarrei hiru aukera emango dizkie programak: pasahitza jartzea, aurreko urteren baten errentaren zenbatekoa ipintzea edo errekerimendu zenbakia idaztea. Azken aukera horri dagokionez, errenta aitorpenarekin atzeratu direnei eskutitza iritsiko zaie etxera, errekerimendu zenbaki batekin. Jendeak aurreko urteren bateko errentaren zenbatekoa ipiniz bidalketa egin ahal izatea ez da ohikoena, baina horrelako erraztasunak emanez Internet erabiliko duten lagunen kopurua handitzea bilatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ordainean, ez da nahikoa izango dokumentua on-line bidaltzearekin. Kopia bat inprimatzea, sinatzea eta frogagiriekin batera Ogasun Saileko bulegoren batera eramatea edo postaz bidaltzea derrigorrezkoa da.

Beste administrazioetan, ordea, ez da hala gertatzen. Ipar Euskal Herrian eta Araban pasahitza dutenek baino ezin dute errenta aitorpena Internet bidez egin, eta pasahitza lortzeko gero azalduko ditugun pausoak jarraitu behar dira. Nafarroan sinadura digitala edo pasahitza eskatzen da eta Bizkaian, nahitaezkoa da Ogasuna kudeatzen duen Bizkaibairen txartela izatea. Soilik Bizkaibai txartelaren pasahitza eta erabiltzaile kodea duten bizkaitarrek egin ahal izango baitute aitorpena sarean. Gipuzkoakoa baino segurtasun neurri zorrotzagoak diren arren, aitorpena on-line bidaltzearekin nahikoa da eta Nafarroan izan ezik ez dago inprimakia ziurtagiriekin Ogasunean aurkeztu beharrik. Gainera, aitorpenaren inguruko izapideen egoera Internet bidez ezagutzeko aukera eskaintzen dute.

Bestalde, hainbat administraziok azken urteetan programa informatikoak errenta aitorpenaren kanpaina hasi baino hilabete batzuk lehenago sareratzen dituzte eta hori azpimarratzekoa da. Egia esan, laguntza programa horiek behin-behinekoak dira, ez baitute bidalketa egiten uzten, baina gainontzeko atalak berdinak dira -soilik araudi aldaketaren bat egon bada, behin-betiko programan gehituko da-. Hala, nahi duenak kanpaina abiatu aurretik kontuak egin ditzake, zenbat ordainduko edo jasoko duen ikusi dezake eta horren arabera, urtea bukatu ez bada, kontuak onbideratu ditzake. Bizkaian ezik, gainontzeko lurraldeetan zerbitzu hori eskaintzen da. Azken finean, programa informatikoa erabiltzen duen jende askok froga moduan erabiltzen du, nahiz eta gero Internetez ez bidali. Zergadunak froga Ogasun saileko bulegoetan egingo dioten aitorpenarekin alderatzeko balia dezake, esaterako.


Pasahitza izan nahi dut

Azken urteetako beste berrikuntza baliagarria Ogasunak zerga arloan gordeta dituen norberaren datuak ezagutzeko aukera da. Bizkaiak ezik, gainontzeko lurraldeek eskaintzen dute. Horretarako, ordea, pasahitza izatea beharrezkoa da. Pasahitza edo kode elektronikoa administrazio bakoitzaren web orrialdearen bidez eskatzea da ohikoena. Horretarako, datu pertsonalak jarriko ditugu eta ondoren, administrazioaren arabera, pasahitz esklusiboa -Bizkaiaren kasuan, Bizkaibai txartela- Ogasun saileko bulegoetara gerturatuta edo posta ziurtatu bidez emango digute. Esan bezala, pasahitzarekin Ogasunak gutaz duen informazioa ikusi ahal izango dugu ordenagailuan. Are gehiago, informazio hori errenta aitorpenaren programa informatikoan automatikoki sar dezakegu, lana asko erraztuz. Izan ere, programak datu base horretako informazioa hartu eta bere kasa dagozkion laukietan jarriko du. Pasahitzari esker, norberaren zorrak nola dauden ezagutzea, ziurtagiriak eskatzea edo aurreko urteetako errenta aitorpenak ikustea ere posible da, besteak beste.


Zerbitzu ugari Internetez

Aipatutako guztiez gain, Internetek errenta aitorpenarekin lotutako beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, administrazio bakoitzaren web orrialdean bertan. Esaterako, errenta aitorpenari buruzko edozein zalantza informatiko argitzeko on-line laguntza eskaini ohi dute administrazioek. Txataren bidez, programarekin asmatzen ez badugu aholkua emango diguten teknikari informatikoekin hitz egin dezakegu. Autolikidazio proposamenak ere etxetik mugitu gabe onar daitezke, Internetez nahiz telefonoz. Duten arrakasta ikusita, administrazioek egindako autolikidazio proposamenak urtetik urtera gero eta jende gehiagori bidaltzen zaizkio. Proposamen bakoitzak ezkutuko zenbaki bat darama eta gure datu pertsonalak eta ezkutuko zenbaki hori sartuz, proposamena Internet bidez onar daiteke. Proposamenik jasotzen ez badugu eta errenta mekanizatua egin nahi badugu -hau da, Ogasuneko bulegoetan teknikariek gure aitorpena egitea nahi badugu-, hitzordua sarearen bidez lotu daiteke. Web orrialdean, bulegoa, eguna eta ordua aukeratu behar dira. Ondoren, ordu hori libre baldin badago, klik egin eta informazioa on-line bidaltzearekin nahikoa izango da. Hori bai, ziurtagiria gordetzea komeni da, eguna iristen denean aurkezteko. Azkenik, Ogasun sailetako web guneek informazio ugari eskaini ohi dute: hala nola, zergei buruzko informazio orokorra, aitorpen eredu bakoitzaren ingurukoa, adibideak, araudia, berrikuntzak edo zergekin zerikusia duten erakundeetara jotzeko loturak eta bilatzaileak.

Noiz arte

Errenta aitorpenaren kanpainen epeak:

- Araban: maiatzaren 2tik ekainaren 26ra.
- Bizkaian: maiatzaren 2tik ekainaren 30era.
- Gipuzkoan: apirilaren 24tik ekainaren 26ra.
- Nafarroan: maiatzaren 5etik ekainaren 26ra.
- Ipar Euskal Herrian: maiatzaren 2tik hil bukaera arte.

Kanpainen epe ofizialak goikoak badira ere, hainbatek errenta aitorpena egiteko behin-betiko programa informatikoa lehenago sareratuko dute. Araban programa apirilaren 6an jarriko dute sarean; Gipuzkoan apirilaren 18an; Bizkaian maiatzaren 2an eta Nafarroan maiatzaren 8an.

Errenta aitorpenari buruzko web orrialde nagusiak

- Araban (1): www.web.alava.net
- Bizkaian (2): www.bizkaia.net
- Gipuzkoan (3): www4.gipuzkoa.net
- Nafarroan (4): www.navarra.es
- Ipar Euskal Herrian (5): www.impots.gouv.fr


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Eguneraketa berriak daude