Mendebaldea eta Islama


2006ko martxoaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
John Perkins delako batek liburu bitxia argitaratu berri du, gaztelaniaz (Confesiones de un gangster económico. Ediciones Urano, 2005). John Perkinsek «gangster ekonomikotzat» jotzen du bere burua, eta liburuan zehar adierazten du, gordintasun osoz, zertan dautzan bera bezalako Het man baten lanbidea eta bizimodua. Dirudienez, hetmanak duela mende erdi bat dabiltza hortik zehar, inperioaren aldeko lan zikina egiten, arlo ekonomikoan:

"Une erabakigarria 1951n gertatu zen, Iranen, herria matxinatu zenean hango baliabide naturalak eta bertako jendea eskilmatzen ari zen petrolio-konpainia britainiar baten aurka. Konpainia hau gaurko BP -British Petroleum alegia-, delakoaren aurrekaria zen. Gauzak zertan ziren ikusirik, Irango lehen ministroak, demokratikoki hautatua zen Mohammad Mosaddeq izenekoak, bertako petrolio-hobi guztiak nazionalizatu zituen. Britainiarrek, asaldaturik, laguntza eskatu zieten bigarren munduko gerran beren aliatuak izan ziren estatubatuarrei. Baina biek ala biek uste izan zuten esku-hartze militarrak sobietarren erreakzioa sorraraz zezakeela, Iranen alde. Beraz, marineak bidali beharrean, Washingtonek Kermit Roosevelt bidali zuen. Hau Theodoreren biloba eta CIAko agentea zen. Bere jarduna bikaina izan zen. Borondateak konkistatu zituen sobornoaren eta mehatxuen bidez. Honen ondorioz kaleborroka eta manifestazio biolentoak antolatu ziren, eta giro horrek Mosaddeq gorrotatua eta gaitasunik gabea zelako inpresioa sortu zuen. Azkenean Mosaddeq erori zen -gelditzen zitzaion bizialdia etxean atxilotuta pasatuz-. Mohammad Reza Shah amerikarren aldeko diktadorea izan zen hurrengo agintaria. Modu honetan, Kermit Rooseveltek lanbide berri baterako baldintzak sortu zituen".

Ohar gaitezen Perkinsek aipatzen zituen sobornoak eta mehatxuak enpresen eta ekonomiaren munduan egin zirela, ez zuzenean arlo militar edo politikoan. Izan ere, jarraitzen du azaltzen Perkinsek, ordutik aurrera amerikarrek gauza bera egiten segituko zuten mundutik zehar, baina CIA erabiltzea horrelako operazioetan arriskutsua zela iritzirik -beren gobernua inplikatu zezakeelakoan, agentearen jarduna agerian geldituz gero-, erantzukizun hori multinazionaletako langile "berezi" batzuei pasatu zieten: Het man edo gangster ekonomiko direlakoei, hain zuzen.

Beste alde batetik, hauxe irakurtzen da Said W. Edwarden Cubriendo el Islam liburuan; (Debate, 2005):

"Islama ez da inoiz Europan ongi ikusia izan. Historiako filosofo nagusiek, Hegelengandik Spenglerrengana, maitasun gutxiz begiratu diote Islamari. Idazle exotikoren batek edo santu sufiren batek sortzen duen uneko interesetik haratago, europarrek nekez sartu dute ‘ekialdearen jakintzaren’ barruan jakintsu edo poeta islamiarrik. Omar Khayam, Harun al-Rashid, Simbad, Aladino, Alí Babá, Sherezade eta Saladino dira, gutxi gorabehera, gaurko europar kultu batek ezagutzen dituen pertsonaia islamiarrak. XIX. mendearen bukaeran, nazionalismo islamiarrak indarra hartu ahala Asian eta Afrikan, kolonia musulmanek europarren tutoretzapean egon behar zutelako ideia finkatu zen, errentagarriak zirelako, azpigaratuak zeudelako eta mendebaldarren diziplina behar zutelako (...). Eta hor daude Islamak Europako kulturan dauzkan errepresentazioak -giro akademikoan, artean, literaturan, musikan eta iruditeria kolektiboan- XVIII. mendearen bukaeratik gaur arte".

Mendebaldarrok Islamaren aurrean: lukurreria, indarkeria, lapurreta, ezjakintasuna, erdeinua, arrazakeria. Historikoak, denak.

Eta orain "adierazpen askatasunarekin" ateratzen gara. Patetikoak gara, zinez.


Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude