Net Hurbil: Gas naturalak berotuko du XXI.eko geopolitika


2006ko urtarrilaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ukraina non dagoen eta bere hiriburua Kiev dela Europako herritar askok seguru orain dela hiru aste jakin zutela: Putin eta Justxenko-ren arteko istiluengatik neguan etxeetan gas naturalik gabe geratzeko arriskua ikusi zenean. Butanoa, propanoa edo gasolioa utzi eta gas naturala etxean sartu ala ez erabakitzerakoan, gasaren abantailak kontatu zizkiguten, eta herritarrok berriz, ez dugu galdetu -burutik pasatzea ere- ea non ote dauden energia eroso honen iturria ireki edo ixteko kanilak. Lehenbiziko sustoarekin jakin dugu Moskuk daukala robinet bat, Kievek beste bat, Aljerrek ere bai berea...

Baina badira liskar gehiago munduan gas naturalaren garretan irakiten, Europako prentsan horien oihartzunik aurkitzen ez den arren. Txina eta Japoniak eztabaida gogorra daukate Txina Ekialdeko Itsasoaren azpian dauden gas-hobi handiak direla eta. Txinak gas hori ekoizten hasteko asmoa azaldu duenean, japoniarrek mehatxu egin dute gerra-ontziak bidaltzearekin. Batean bezala bestean manifestazio nazionalistak izan dira, gas horren jabegoa aldarrikatzeko.

Alderantzizko bidean, India eta Pakistan gas naturalak ari ditu adiskidetzen: New Delhiko gobernuak gas-hodia eraiki nahi du Irandik Indiaraino. Ordainetan, Washingtongo gobernuan haserre dabiltza indiarrekin, Irani ezarria dioten boikota horrek arintzen duelako.

Petrolioak XX. mendeko geopolitika erdiz erdi baldintzatu duen bezala, gas naturalak garrantzi bera edo handiagoa edukiko omen du XXI. mendean. Hori da Michael T. Klare-k The Nation astekari amerikarrean The Geopolitics of Natural Gas artikuluan defenditu duena.

Michael T. Klare irakaslea da Amherst College-en, gerra eta bakeari buruzko ikerketan ari diren zenbait erakunde nagusitako kidea da (Human Rights Watch-ekoa, esate baterako) eta liburu saila dauka idatzita. Gaztelaniaz Las Guerras por los recursos publikatu zioten 2003an. Iaz argitaratu zuen ingelesez Odola eta Petrolioa: Amerikak daukan Petrolio Menpekotasun gero eta Handiagoaren Arrisku eta Ondorioak. Klare ez da atzo goizekoa: 1974an plazaratu zuen Amairik gabeko Gerra: Amerika Hurrengo Vietnamak Prestatzen.

Gauza da Estatu Batuak -Klareren iritzian- gero eta estuago daudela lotuta gas naturalari: beren energia beharren laurdena asetzen die. Petrolioa kenduz gero, iturri nagusia. Argindarraren %14 sortzen da gasetik, etxeetako kalefakzioaren %45, industria eta nekazaritzarako gaiak ekoizten ari den petrokimikaren %31. Mundu aberats osoko datuak berdintsuak dira edo kopuru horietara ari dira hurbiltzen. AEBek badaukate gasa, baina hori urritu ahala «kanpoko hornitzaileetara jo behar dute, hala nola Qatar, Nigeria edo Errusiara. Petrolioarekin bezala, AEBak beren energi beharrak asetzeko hornitzaile horien oso mende gera daitezke, honek segurtasun nazionalari lekarkiokeen arriskuarekin. Eta amerikarren aliatu nagusi asko, tartean NATOko herrialdeak eta Japonia, horiek ere inportazioen mende bizi dira». Tartean gu, europarrok.

Irakaslearen datuetan, munduan ezagutzen diren gas eta petrolio erreserbak alderatuz gero, oraindik gastatzeke daukagun petrolioa baino zertxobait gas gutxixeago dago lurpean. Gertatzen dena da gaur egun askoz petrolio gehiago ari garela erabiltzen, eta horregatik kalkulatzen dute adituek petrolio produkzioa gainbehera hasi ondoren ere artean gas natural asko geratuko dela. Zenbat? Ezin jakin zehazki; gogorra da optimisten eta pesimisten arteko eztabaida.


Norenak dira iturriak?

Kutsadurari dagokionez fama hobea dauka gas naturalak petrolioak baino: ez da erabat garbia baina energia bera ekoizteko behar den ikatzak botatzen duen karbono dioxido erdia ematen du gasak eta petrolioaren herena. Kyotoko itun famatua betetzea nahi dutenentzako interesgarria. Europan sortutako argindarraren %18 atera zen gasetik 2002an, eta kopuru hori 2030ean %29ra igotzea espero da. Txina, India eta Hego Koreak ere gero eta gehiago jotzen dute gasaren aldera.

Gasak ordea badauka eragozpen bat: gaur ezagutzen ditugun erreserba guztien %67 Errusia, Iran, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuetan daukate. Errusia bera %26,7aren jabe da, eta aldiz AEBak %2,9arena.

Errusia da Europaren gas hornitzaile nagusietakoa, baina Txina, Korea eta Japoniari ere zerbitzatzen die, eta iritsiko da AEBei saltzera ere. Errusiarrak saiatu omen dira nagusitasun hori harreman internazionaletan nabarmenegi ez erabiltzen, baina ale batzuk erakutsi dituzte: 2000.ean Georgiari gasa eten zioten Errusiaren albotik gehiegi urruntzeagatik, eta abendu-urtarril honetan Ukrainarekin egindakoa bide beretik zihoan. Europako agintariek badute zertaz kezkatua, honantz iristen den gasaren %40a Gazpromek saltzen digu eta.

Iran da beste hornitzaile handi bat. Europa eta Asian saltzen du Persiar Golkoan ateratzen duen gasa. Hogeita bost urterako kontratua sinatu du Teherango gobernuak China National Petrochemical Corporation-ekin; batzuek ulertu dutenez AEBei aurre egiteko aliatu bila. Itsaso beraren beste aldean, Qatarrek ere 25 urterako tratua egin du, ExxonMobil amerikarrarekin.

Baina Qatarretik gasa itsasontziz eraman beharko dute Amerikara. Horixe da amerikarrek gasaren arloan daukaten ahuldadea: atzerriko gasa itsasontziz eraman behar dutela, likidotuta; horretarako bapore berezietan eta gasa hoztu eta berotzeko portuetan inbertsio erraldoiak egin behar dituzte. Portu berri horiek ingurumenean egingo dituzten kalteak eta segurtasun arriskuak salatu dituzte herritar askok, baina Kalifornian horietako kai batzuk egingo direla gauza segurua da.

Ondorengo urteetan Errusia, Txina, Japonia eta bi Koreen arteko harremanetan izango dira gorabehera handiak, hala aurreikusi du Michael T. Klarek. Harreman kontraesankorrak. Zeren eta alde batetik elkarlan proiektu handi batean daude sartuta: Errusiarena den Sakhalin uharteko lurpean dagoen gas zaku erraldoia ustiatzeko tratuan ari dira denak, denen interesen mesederako. Gas-hodi bat eraikiko dute Sakhalindik Txinako iparraldera eta beste bat Japoniara. Eta ExxonMobil eta Royal Dutch/Shell-ek gasa likidotu eta ontziratzeko portu erraldoia eraikiko dute bertan, Amerikara eramateko.

Baina beste aldetik, Txinako itsasoan liskarrak izan dira eta are gehiago izango, baita AEBekin aliatu direnen artean ere, Hego Korea eta Japoniaren artean alegia. Istilurik gogorrena Txinako itsasoko hegoaldean gertatu zen. Ur azal samarreko itsaso horretan uste da petrolio eta gas altxor handiak daudela. Itsaso horren bazterretan dauden herrialde guztiek, (Brunei, Txina, Indonesia, Malaysia, Filipinak eta Vietnam) denek aldarrikatu dituzte 200 miliako itsas-eremuak berentzako. Aldarrikatzea bat da, eta kostalde nahasia eta milaka uhartetxoz aberastua den horretan mugak ipintzea bestea. Eskualde horretako potentzia nagusia den Txinak agresibitate handiz jokatu du, Vietnam eta Filipinen kontra bortxa erabiltzera iritsiz.

«Ikusteko dago -bukatu du artikulua Klarek- ea herrialdeek onura handiagoak ikusiko dizkioten gasa eskuratzeko elkarlanari ala bakoitzaren ekintza unilateralei. Gauza bat dago garbi: munduaren gas natural eskari gero eta handiagoak rol nabarmena jokatuko duela gasa saltzeko daukaten nazioen eta kontsumitzen dutenen artean. Energia beharrak erabakiko du gero eta gehiago botere nagusien agenda, eta gas naturalak -luzaz petrolioaren itzalpean egon denak- leku zentrala edukiko du».

Gasak geopolitika berotu du... eta zenbait lekutan ostu egin nahi dietela ikusi duten herritar askoren haserrea ere bai. Hala ikusi da Bolivian.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude