Andres Urrutia: «Euskaldun bakoitza ezin daiteke araugile izan»

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urtebetean berrikuntzaren bat ikusiko genuela esan zenuen.
Egin berri dugu hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru foru aldundiekin finantziazio berrirako. Guretzat hori gakoa da, besteak beste gure geroa ahalbidetzen duelako. Hitzarmen horren bitartez lortuko dugu finantziazio duina izatea. Hitzarmen berrian badira aldaketa garrantzitsuak: baliabide materialak informatikaren alorrean eta baliabide pertsonalak. Zenbait pertsona adjudikatuko genituzke proiektu zehatzekin. Ikerkuntzaren ikuspegitik hori behar-beharrezkoa da. Batez ere diot hori, Euskaltzaindiak bereganatu behar dituelako gaur egun euskalgintzan ari diren taldeak: itzultzaile, idazle, teknikari, kazetari eta hainbat. Integratzeko modu asko daude, baina beharko genuke jakin beraiek zer egiten duten eta beraiek, berriz, guk zer egiten dugun. Sarritan gerta daiteke beraiek egiten duten lana guk ez ezagutzea eta alderantziz.

Euskaltzaindiari haize berria ekarriko diozula diote. Balizko haize bolada berri hori sartu al da Euskaltzaindian?
Horretarako badira euskaraz gutxienez bizkaieraz «ei» eta gipuzkeraz «omen». «Ei» eta «omen» baino nahiago nuke aditza deklinatu orainaldian eta ziurtasun osoz.

Asmoa Euskaltzaindia XXI. mendearen mailara jartzea dela diozu. Zer esan nahi du horrek?
Elkarrizketa hau oso xelebrea da zeren proiektuak plazaratu eta gauzatu baino lehentxuagoan egiten dugunez, oraindik gauza batzuk planteatze mailan eta beste gauza batzuk gurari mailan daude.

Euskaltzainburu berriak ilusio berriak eragiten ditu ordea jendearengan.
Hala da. Euskaltzaindiaren tempusak oso bereziak dira eta aldi horien arabera jokatu egin behar duzu, zerbait aldatzeko bada ere. Gauza bat esan nuen kargua hartu bezain laster: "Jarraitasuna izango da nagusi, baina jarraitasun horretan gauza batzuk bai nabarituko direla». Horretan ari gara, besteak beste, ikerkuntza proiektuak jarri ditugulako martxan, estatutuaren aldaketa ere hortxe dugulako eta batez ere, finantziazio marko berriak ekarriko digulako beste ahalbide bat. Hiru ardatz nagusiak horiek badira ere, gutxienez beste bi helburu banituzke. Bata: urgazle diren euskaltzainak Euskaltzaindiara hurbildu eta urgazle berriak ekarri. Nondik? Zientzia, teknika... mundu profesionaletik. Alor horietako ordezkariak ez baitaude hemen. Bestea: euskalgintzan ari diren elkarteekin, pertsona juridikoekin lan egin hitzarmenen bidez, baina maila instituzionalean.

Gazteria ere erakarri nahi omen duzu.
Orain bi euskaltzainen lekua daukagu hutsik. Bat betetzeko hautagaia hor dago (Ana Toledo). Ikusiko dugu bigarrenarekin zer gertatzen den, baina asmoa da Euskaltzaindian lan egin dezakeen jendea erakartzea. Euskaltzaindiak behar dituenak dira euskalgintzan murgildurik egon eta nolabaiteko ekarria egingo dutenak. Euskaltzaindia ari baita, besteak beste, batua zehazten eta horretarako arlo asko ukitu behar izaten dira eta arlo horietako nolabaiteko adituak behar ditugu. Duela 30-40 urte pentsa ezina zena, gaur egun, kimikaz, ingeniaritzaz euskaraz ari gara eta horiek ere badute euren isla hizkuntzan. Horrek ez du esan nahi unibertsitateko irakasleak, idazleak... behar ez ditugunik, baina besteak ere bai.

Euskaltzaindiaren arauek ez al dute hiztunengan ziurgabetasun linguistikoa sortu? Adibidez, zergatik idatzi behar da Kordoba k-z eta Cadiz c-z?
Edozein hizkuntzatan arauak konbentzio hutsak dira. Beste hizkuntzetan zalantzan sekula ez dugu jarriko, euskaraz berriz dena da zalantzagarria. Beharbada, araugintza horretan berriegi garelako. Arauak »jurista naiz eta arauetan sinestu behar dut», arau sozialak eta gramatikalak eta abar, malgutasunez erabili behar direla uste dut, malgutasuna erabili daitekeen lekuan. Ez bestelakoetan. Hizkuntzaren batasuna dago jokoan. Beraz, baldin eta badago erakunde bat horretarako agintaritza ofiziala duena eta euskarazko lurralde guztiak barruan hartzen dituena nik uste itsu-itsuan ibili beharrean eztabaidatzen zalantzagarri den ala ez, hori onartzeko modukoa izan daitekeela. Besterik da bakoitzak etxean izan ditzakeen asmoak, usteak... Gabinetearen ordu bakarti horietan filologo-linguista jokoetan norberaren burua sartzea.

Gero, Euskaltzaindiak beharko luke jakin kontrastearen bidez, ia arau hori gizartean nola dabilen. Puntu batzuetan asma dezakeelako eta beste batzuetan guztiz oker ibili. Problema da kontraste hori nola egin. Nik eskatuko nuke kontraste hori nahiko instituzionala izatea. Ezin daitekeena da norbera, euskaldun bakoitza, araugile izan. Hori anarkia da eta hizkuntzarentzat ez da ona.

Sortu, sortu eta sortu ari zarete: euskara batua, terminologia zientifikoa... Daukaguna zenbateraino baliatzen dugu?
Galdera ona. Nahiko nuke nik ere hori bera jakin. Bat: Daukaguna ezagutzen al dugu? Bi: Ezagutzen dugunetik erabiltzen dugu? Ala betiko tentazioan jausteko puntuan ibiltzen gara beti, hau da, lehena ni eta gerokoak gero. Batzutan errepikatu egiten dira lanak, bikoiztu egiten dira baliabideak lan bera egiteko. Horretan euskaldunok asko ikasi behar dugu, batera jokatzeko. Eta batera jokatze hau da oso inbokazio polita, elkarrizketan oso ondo geratzen da, baina gauzatu egin behar da egunerokotasunean eta zoritxarrez, ez da gauzatzen. Badirudi bakoitzak bere txokoa daukala eta txoko horretatik abiatuta badoala aurrera. Euskaltzaindiaren mentalitatea ez da hori. Gurea da ahal dugula behintzat, batzearen aldekoa, bakoitzari aitortuta zer egiten duen.

Beharbada hori da euskara moduko eremu urriko hizkuntzetan gertatzen dena, normatibizazio eta normalizazio prozesuan beti dago horrelako jokaera: aitzindaritza nork duen.

Txillardegiri omenaldi-liburua egin diozue. Berak ez du Euskaltzaindia-Txillardegi gaiari buruz hitz egiteko gogorik. Zuk ba al duzu zerbait esateko?
Txillardegiri buruz gauza bakarra esan dezaket. Begirunea eta miresmena diot eta uste dut liburu hori egiteko eta berari eskaintzeko merituak aspalditik daudela ondo frogatuak, aski frogatuak eta larregi frogatuak, bistan da. Beste gauza bat dira bestelako aferak. Nik egin behar izan dudanean beti Txillardegiren alde egin izan dut. Eta jakina, liburua aurkeztu genuenean esan nuena berresten dut, oraindik ere asko espero dugula Txillardegirengandik.

Ibon Sarasolak esan zuen Euskaltzaindiko bilerak ikusiko bagenitu "flipatu" egingo genukeela. Hala da?
Euskaltzaindiaren bileretan gauzak errespetuz egiten dira, eta jendea gaiak sakon aztertzeko eta erabakiak hartzeko gogoarekin etortzen da. Sarritan, gainera, puntu baten gaineko aurrekariak ezagutzen ez badira, zaila izaten da erabakiak hartzea. Flipatu baino, gozatu egiten da askotan, ikusirik hainbat aditu lanean euskara aurreratzeko ahaleginetan. Benetan aberasgarria da Euskal Herriko leku desberdinetako horiek eztabaidatzen ikustea eta puntuak argitzen jardutea. Horrek ez du kentzen, jakina, bilerak bukatu eta topikoak behar duenez, bazkaltzera joatea eta orduan, giroa aldatzea. Izan ere, gaur ez didazu galdetu Bazkaltzaindiarengatik eta prest nengoen erantzuteko.

Dendari ezezagunari, mekaniko ezezagunari... baita mediku ezezagunari ere euskaraz egingo nioke lehenengo hitza. Zuri, Bilboko notarioari gaztelaniaz egingo nizuke.

Praktikaren kontrakoa egingo zenuke.

Arraroa iruditzen zaizu ala?
24 urte dira notario hasi nintzela. Ondarroan nire kezka izan zen hain zuzen ere, hori saihestea. Nik nahi nuena zen ez bakarrik lehenengo hitza baizik eta bigarrena eta hirugarrena euskaraz izatea. Lehenengo hitza esaten dugu, baina bigarrena eta hirugarrena lehenengoa bezain inportanteak dira. Jendeak egiten zuen lehenengoa erdaraz eta gero: «Kontxo! Euskaldune berori!», «Euskalduna naiz eta zuka mesedez». Nire ahalegina izan da horrelako lanbideetan euskara naturaltasunez sartzea, ahoz behintzat euskaraz egin ahal izatea.

Zer da Bilbon gertatzen dena? Euskaldun zaharra bada gustura sentitzen da eta euskaldun berria bada euskaraz egingo du, ikusten duelako nolabait gorpuztuta berak ikasi duena. Idatzizkoa beste upeleko sagardoa da. Badakigu batzuk beti esango dutela: «A bai, notaritza!».

1988an ARGIAn, Joan Joxe Petrikorenak egindako galdera eta zure erantzuna dituzu hauek. Orain zer diozu?
Galdera: Ze kostako litzateke mundu juridiko publikoa euskalduntzea?

Erantzuna: «Administrazioa euskalduntzeko prozesua latza izango da. 20 urtetako epea beharko du gutxienez. Mundu honetan gainera, beste arazo bat dago: betidanik funtzionario direnek zer nolako oztopoak jarriko dituzte horren aurrean? Eusko Jaurlaritzak noraino heldu nahi dio afera honi? Funtzionarioek behintzat ez badute bereganatzen asuntu hau guzti honek porrot egingo du. Gero, honetaz aparte, oso garrantzizkoa izango da guzti honen desarroilatzeko sortzen den euskara ereduaren funtzionaltasuna».

Esango nuke azkeneko puntuan askoz gehiago egin dugula lehenengoan baino. Corpusaren ikuspegitik euskara estandarra egiteko ordutik hona pauso inportanteak eman dira, batasun nahiko zabalera iritsi gara. Euskara juridikoarekin itxaropentsu nago. Funtzionarioen euskalduntzean ez horren alai. Ez prozesua etenda dagoelako, baizik eta oraindik mentalitate aldaketarik ez dagoelako. Ez dut esan nahi gure mentalitatea goitik behera aldatu behar dugunik, ez bada kontsentsuz baino; erdaldunek euskara normalago ikusteko eta euskaldunek gehiago erabiltzeko. Funtzionarioekin gertatu izan dena da tituluak atera eta gero erabileran eskas, motz eta urri ibili. Badakite igeri egiten, igerilekua edo itsasoa aurrean dute, baina ez dira ausartzen euren buruak igerilekura botatzen. Eta igerian egin behar dute bestela jai daukagu. Euskalduntze eta alfabetatzean batzuk oraintxe konturatu dira justizian eta medikuntzan egin behar den lanaz. Langile horiek jendearekin lehen-lehenengo harremana dute.


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude