Ihesi: Aratxuriko xendra

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaurko ibilbidea, Aratxuriko xendra, zailtasunik gabeko ibilbidea da, desnibel gutxikoa, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeena. Bertara inguratzeko, Belateko portura doan N-121 errepide zaharra hartu behar dugu. Iruñetik bagatoz, Ultzamako Bentak pasa eta 300 bat metrora, eskuineko aldean aparkalekua ikusiko dugu.

Kotxea aparkalekuan utzi ondoren, ezkerrera panel bat topatuko dugu, Belateko ibilbideen berri ematen diguna. Ibilbide hau Belateko kultur ondarearen berreskurapen proiektuaren barruan eginiko ekintzetako bat da. Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoa da, bere natur eta kultur ondarea gordetzeko. Belateko erabilera anitzak, abeltzaintza, basogintza, turismoa… bateragarri egiteko proiektua da. Izan ere, Belate Europako Batasunak "Interes Bereziko Leku" aukeratutako natur gunea da. Cederna-Garalur elkartearen proiektu honetan parte hartzen dute Ultzama eta Baztango Udalek, Plazaola Partzuergo turistikoak, Bertiz Partzuergo turistikoak, Orgiko hariztia eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak.

Ekin diezaiogun, bada, ibilbideari.


Erromatar galtzadan

Lehenik, ataka igaro beharko dugu. Ibilbidearen hasierako zatiak, GR-12arekin bat egiten du. Ez dago inongo galerarik, seinale zuri-berdeak jarraitu behar ditugu. Ataka pasa eta berehala eskuinera, moztutako alertze enbor pilak ageri dira, basoa ustiatzen denaren seinale. Alertzea, zurtoin zuzen eta zilindrikoduna, teilatuko armazoiak egiteko erabili ohi da. Baina alertze enborrak alde batera utzita, pagadian sartuko gara. Sasoiari dagokion moduan, orbelak pilatzen hasi dira eta landaretza urria da lurzoruan. Baina bada bat udazken bete betean loratzen dena: Basa azafraia. Sei petalo morez osatutako landare erraboilduna. Basa azafraiek irailetik azarora bitartean koloreztatzen dute pagaditako lurzorua. Berehala, otalurretan sartuko gara. Oteak ere uztailetik abendura bitarte loratzen dira, lore hori biziz jantziz paisaia. Bidean, saskia eskutan duela, alai-alai datorren gizonarekin topo egin dugu. Saskian zer ote duen galdetu eta berehala ulertu dugu bere zoriontasuna: onddo zuriak! Aurreko egunetan baino gutxiago bildu omen ditu. Eguraldiari eta ilargiari buruzko komentario gutxi batzuk egin ostean, hurrengoan gehiago biltzea espero duela esanez agurtu gaitu.

Edonora begiratzen dugula ere, baso zabalak topatuko ditugu. Halako batean, bidegurutzera iritsiko gara. Ezkerrera, aldapan goiti, GR-12ak jarraitzen du bere ibilbidea; nahi izanez gero, zutarrien ibilbidea egin daiteke, Gartzaga, Okolin eta Saioa gailurretara igoz. Guk eskuinera hartuko dugu: aldapan beheiti, Aratxuriko xendrak Belateko Santa Maria baselizara eramango gaituena. Bide zahar eta dotorea da, Belateko galtzada erromatarra. Ikerlariek diotenez, galtzada II. edo III. mendekoa da. Erromatar Garaikoa, Galia eta Iruñea biltzen zituen bidea. Bide honetatik, Bidasoako ibarreko punturen batean, beste bideren bat abiatuko zen Oiarso bailarara joango zena.


Santa Maria baseliza

Badirudi baseliza erromesen erietxe izan zela hasieran, Lantz eta Baztan lotzen zituen galtzadako atsedenleku. Iruñeko katedralaren menpe egon omen zen. Baselizaren berri 1165etik badugu ere, 1200. urte inguruan eraikitako baseliza bakarrik gorde da, Ultzama bailarako Erdi Aroko eliza bakarretakoa. Egun, bizidun gutxi batzuk ikusiko ditugu baselizaren inguruan, ardiak, goroldioa...

Belateko kultur ondarearen berreskurapen proiektuaren barruan, baselizaren berreskurapen proiektua gauzatu zen. Oraindik ere bertan ikus daitezke baselizaren konponketan erabilitako materialak. Baselizaren aurrean, teilatua berritua badu ere barrutik desegina dagoen etxean, bidea markatuko diguten seinaleak topatuko ditugu.


Bidegurutzean eskuin, pagadira

Seinalea segiz, metro gutxira, eskuinera ataka ikusiko dugu. Aurrera jarraituz berriz, erreka zeharkatzen duen zubia. Bidea zuzen jarraituz Donejakue bidea hartuko genuke, Baiona eta Iruñea lotzen zituen bidea, baina guk eskuinekoari jarraituko diogu, pagadian barneratzen denari. Dagoeneko itzulera bidean gaude, Aratxuri errekastoaren eskuinetik doana. Aratxuri erreka, Ultzama ibaia osatzen duten errekastoetako bat da.


Orbel bizia

Pagadian sartzean, onddoen erreinuan sartuko gara, onddozaleen paradisuan. Pagadia onddoak topatzeko lekurik aproposena dela diote. Hezetasuna eta tenperatura epelarekin batera, hainbat kolore, forma eta tamainako bizidun txikiak ernetzen dira lur barnetik. Batzuk orbel artean ezkutatuta bizi dira. Baina kolore bizikoak edonorentzat eskuragarri izaten dira.

Pagadian bagaude ere, urkiak, hurritzak, hostazuriak topatuko ditugu, pixkanaka urtaroko eskaerei erantzunez hostoak galtzen ari direnak. Bidea jarraituz, eskuinera, harri molde handiekin topo egin dugu, konglomeratuekin. Harri zati desberdinez osatutako arroka sedimentarioak dira, goroldioz inguratuak. Eroritako borda pasa dugu eta ondoan hildako animalia baten hezurrak daude, bertako abeltzaintzaren lekuko. Ibilbidea zoragarria da azken zatian. Berehala bidegurutzean eskuinera hartu beharko dugu, seinalea jarraituz. Kotxeen hotsek adierazi digute errepidea gertu dugula. Aldapa txiki bat igo ondoren, berriz ere abiapuntura iritsi gara. Osteratxoa egin ondoren, aukera aproposa bertako jatetxeren batean bailarako produktuak dastatzeko.

Altxor preziatuei zor zaien errespetua
Saskia onddoz betetzeak baditu bere lanak. Garai honetan, udazkeneko tenperatura epelaren (10-25°) eta eurite handien ondoren, lurrazpian bizi diren onddoek beren gorputz ugalkorra kanporatzen dute gure atseginerako. Naturan kolore, forma eta tamaina guztietakoak daude, baina guk gutxi batzuei baino ez diegu erreparatzen. Kolpea jotzen duenean leku eta momentu aproposean egotean datza erronka. Leku heze eta ilunak dituzte gogoko. Eta hainbeste zale dabiltzan lekuan, derrigor malkarretan ibili behar zerbait topatu nahi izanez gero, bestela jai dugu. Onddo biltzaile amorratuak bere izerdiaz ordaintzen du jaki paregabea. Badira profesionalizatu direnak ere eta dirutza galantak irabazi dituztenak izaki bizidun hauen kontura. Belateko basoan onddo dibertsitatea izugarria da. Noski, denetarik dago, zartaginerako onak eta txarrak direnak, guztiek dute beren lekua baso zabal hauetan. Kate trofikoari dagokionez, materia organikoaren ustelketan parte hartzen dute, deskonposatzaileak dira, gure basoak garbi mantentzen dituzte. Onddoen bila gabiltzala, askotan asko pentsatu gabe, aurrean topatzen dugun guztia labanaz moztu edota ipurditik ateratzeko ohitura dugu, nahiz guretzat txarrak direla jakin. Guk behar ez baditugu ere, naturak behar ditu. Saia gaitezen beraz, izaki bizidun ikusgarri hauek errespetatzen.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude