Konpartsak street


2005eko irailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Uda gehiena Bilbon eman ostean, ARGIArako hirugarren postal hau bertatik idaztea baino ezer hoberik ez zait otu. Bada oporretan ahal bezain urrun joan zale denik, bada etxeko-zuloa planetako edozein toki baino hobea dela uste duenik baina, bada, "oporretan" lan egiten duenik ere. Eta, inguruotan, ez gutxi. Turismoa, joan den mendean indartutako industria hori, Bilbora ere, beharrik, iritsi da. Donibane Garazin, Iruñean edo Donostian bezala, egungo Bilbon ere bada bertako postalik. Duela 20 urte ez nukeen horrelakorik esan ahal izango.

Bazen turismo gida zahar bat, neure lagun batek oso laket zuena eta Kantauri itsasoko bazterrak deskribatzen zituena. Donostiaren edertasunari zenbait orri eskaini ondoren, horrelako zerbait zioen: "Eta mendebalderago, bada beste harribitxi bat: Santander. Hori bai, bertara iristeko, Bilbotik pasatzea beste erremediorik ez duzu izango". Ona, ezta?

Kanpokoei gure bazterrak saldu beharraren beharraz, egun gai gara Artium, Baluarte, Kursaal, Guggenheim, Boulevard, Exhibition Center eta Megapark andana ordaindu eta abiatzeko. Chillida's Place izendatu zezaketen Chillida-Leku ere badugu eta, hainbestean, gaitzerdi. Gure lekua, lekutxoa, badugu tarteka.

Baina askotan, bertan dugunari duen balioa aitortzen ez dugu asmatzen. Ez da ordea gaitz endemikoa. New Orleans hiria arras ezaguna da AEBetan, Disneyland, San Francisco edo Las Vegasen pare, jaigune erakargarri eta gaugirokoa izateagatik. Bertako Bourbon Street, blues eta jazz bandak, tabernak... ezagunak zituzten AEBetan hainbat gazte eta gazte ohik. Ohikoan herrialde txiroak bisitatu ohi dituzten urakanetan bat, Katrina izendatu dutena, han izan da aurtengo udan.

Baina George W. Bush presidenteak 10.000 soldadu doi bidali zituen New Orleans nahiz bertako herritarrak salbatzera, Irak zaintzen (edo) 250.000 soldadu dituelarik. Espazio estralurtarra dela eta ez dela ere, AEBek Martitzen urik baden begira NASAren bidez dirutzak xahutzen dihardute, baina 2005eko iraila hasieran ur edangarria urri zen Louisianan bertan, ez edangarria, aldiz, sobera. Gorpuzkinak lurmentzen ikusi ditugu, ustez munduko potentzia ekonomiko-politiko-militar nagusi eta bakarra den horren etxean bertan. Aitaren etxea defendatzen ez dute asmatu.

Dramatismo gutxiagorekin baina, nago gurean ere badirela antzeko adibideak. Ez dakit Mundakako ezker olatuarekin, pottoka bezalako espezie endemikoekin edota Bilboko Aste Nagusiarekin ere, besteak beste, antzeratsu ez ote gabiltzan. Natorren gaurko postaletik gertuen dagoen azken gai honetara, Marijaiaren erreinura.

Ez dirudi Azkuna eta enparauek Bilboko jai herrikoiei duten balioa aitortzen dietenik. Neure lagun Alfonsok jai horiekiko objektibotasun eskasa egozten dit baina, auto-antolakuntza den aldetik, Gipuzkoako Telleriarte edo Añorga auzoetan -zeharka ezagutzen ditudan bi kasu aipatzearren- eman ohi denaren parekoa izan liteke. Euskal Herriko eta munduko beste auzo eta herri txiki askok izango du antzeko gaitasun, borondate, auzolan eta onginahi nahasketa. Hori ziur.

Baina horrelakorik egungo Bilbon gertatzea, jaien inguruan zer hobetu franko dela jakinik, urteak joan urteak etorri errepikatzen den mirari txiki bat da. Zoaz Madril, Mosku, Kathmandu edo Torontora antzeko zerbaiten bila. Joko Olinpikorik ez, baina Jai Olinpikoak dira Bilbokoak. Bai horixe.

Bertako Gran Via, Haroko Diego Lopezi baino, konpartsei eskaintzeko besteko gertaera miragarria, gutxienez. Beraz, jar diezaiotela Konpartsak Street gura badute. Baina etxeko altxorrak, geronek zaintzeko dira. Urak daroana, ez du ohikoan urak ekartzen. Ez hemen, ez New Orleansen.


Azkenak
EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


Eguneraketa berriak daude