Legazpi: Urola ibaiaren sorburua

  • Urola Garaia bailarako herririk garaiena da Legazpi. Bertan sortzen da bailarari izena ematen dion ibaia. Sorburu horretara iristeko, ordea, kilometro batzuk egin behar dira herriaren erdigunetik abiatuta. Bidean jabetuko gara, uraren garrantziarekin batera, burdinak zein lotura sendoa duen herriarekin. Horrek industria ugari sortu du, baina halere eremu naturalak, nekazal girokoak batez ere, mantentzen dira. Zailtasunik gabe, aldaparik igo beharrik gabe eta zer ikusi asko dagoela egingo dugu, goiz batean lasai egin daitekeen bidea.

2005eko ekainaren 05ean
Herriaren bihotzean jarriko dugu ibilaldirako abiapuntua. Toki aproposa da berau, legazpiar askok, egunero, goizean edo bazkalostean egiten duten ibilaldiari ekiteko. Haiek ohi dutena baino arretatsuago egingo dugu, ordea, eurek hain ikusiak dituzten etxe, baseliza edota bazterrei begia kendu gabe.

Andre Mari Zerutatzearen parrokia eta udaletxea batzen dituen plazaren atzealdetik, Oñati alderako norabidean hasiko gara oinez. Herrian egin diren kalerik berrienetan eman ditugu lehenengo urratsak. Berehala, intereseko lehen eraikinarekin topo egin dugu: eskuinetara dugu Bikuña jauregia. Karratua, handia eta dotorea. XVII. mende bukaeran eraikia eta orain hamabi bat urte berritua. Harlandua, adreilua eta egurra ageri zaizkigu bistan. Gaur egun, herriko ondarea zaindu eta hedatzera bideratuta dagoen Lenbur fundazioaren egoitza da.

Berriz ere lehengo bideari heldu, eta laster jabetuko gara, herrigunetik aldentzen hasiak garela. Gero eta gehiago ikusiko dugu berdea. Oñati aldera doan errepidearekiko paralelo dago guk jarraitu beharrekoa. Bi bideen arteko muga Urola ibaiak jarriko du.

Lehen kilometroan, azkeneko hamarkadan herrian egin diren industria pabiloi berriak ikusiko ditugu. Bidea laua izanik, era guztietako ibiltariekin egingo dugu topo: bastoi beharrean diren jubilatuetatik hasi eta kirol arropak jantzi eta ibilbide luzeagoa arinago egiten duten herritarrak ere bai.


Telleriarte aldera

Industriagune denak pasatuta, segituan iritsiko gara Mirandaolako parke eta burdinolara. Horren aurretik, ordea, merezi du Motxorron salto batean errepidea pasa, eta San Migel baseliza ikusteak. Bi bizitzakoa den San Migel baserritik gora aurkituko dugu. Inguruetako baselizarik zaharrena da eta garai batean, Legazpiko eliza nagusia ere izan omen zen. Harrizkoa dauka horma eta leihoak estuak. Zabalik aurkitzeko zortea badugu, lurreko mosaikoei eta aldare txurrigereskoari begiratu bat emango diogu.

Baselizaren ataritik, Mirandaola inguruaren ikuspegi ederra ageriko zaigu, Telleriarte auzoko baserririk garaienak... Lainorik gabeko eguna tokatuz gero, Aloña mendiak erakutsiko digu aurpegia.

Atari horretan gaudela, zalantzarik ez dugu izango Mirandaolako parkera nola joan. Burdinola aitzakia hartuta eraikitako parkea da.


Mirandaola parkea

Zelaietan nagusi den berdearekin kontrastean, herdoildutako burdin kolorea da nagusi. Natura eta industria, Legazpiren nortasunean bat eginda daudela nabarmen erakusten digun adibidea. Garai bateko fundizioa, turismo bulego eta taberna bilakatuta aurkituko dugu. Beste eraikin borobil baten alboan, arreta pizten du erabat herdoildutako frontoiak. Ez da harritzekoa izango belarretan lasai etzanda dagoenen batek inbidia apur bat ere ematea.

Parkeari itsatsita, Mirandaolako burdinola eta eliza ditugu. Burdinolan gertatu omen zen miraria eta gertakariari ohore eginez eraiki zen alboko elizatxoa 1952an. Apirila eta urria bitartean, igandero izaten da lanean burdinola, garai hartako erara. Neguan, hileko lehen igandetan.


Arri Zabalak

Turista gehien erakartzen dituen gunea utzi, eta bideari ekingo diogu berriz. Oraingo bidea Oñatira doan errepidearekiko paralelo da, eta kasu trenbidearen alboan dago. Telleriarte auzoaren muinera iritsiko gara horrela. Maldetan gora eginda, baserri asko dakusagu. Behean, ibaiaren inguruan, auzunea. Auzuneko enparantzari bertan dagoen harriak ematen dio izena, Arri Zabalak. Garai batean auzoko emakumeen tertuliatoki omen zen harri borobila. Urteetan errekan botata eta ahaztuta egon ondoren, berreskuratu egin dute auzotarrek eta plazan dago jarrita. Orain inor gutxi jartzen zaio inguruan kontuak esatera, baina apaingarri lana behintzat egiten du.

Auzuneko etxeetatik aurrera eginda aurkituko dugu eraikinik erakargarriena: San Joan baselizaren alboan, Elorregi jauregia.

Aurrera jarraitu aurretik merezi du jauregi honen inguruan, baselizako plazan edo, inguruari apur bat erreparatzeak. Baserriak ageri zaizkigu inguru guztietara begiratuta. Gero eta gutxiago diren arren, oraindik ere badaude lantzen diren soroak. Bakan dira, ordea, zelai bihurtu baitira eta horregatik da nagusi berde kolorea. Mendiz inguratuta gaudela jabetzeko ere ez da toki txarra. Puntu honetatik ikusiko dugu Legazpiko mendirik nagusiena den Korosti (947m). Amutxanda eta Armuino (796m) ere ikusten dira.


Brinkolara bidean

Berriz ere bidean aurrera abiatuta, mendiek jarraituko dute erreferentzia izaten. Brinkola alderako bidean jarrita gaudela, Aizkorriko mendilerroa ikusiko dugu eta lainorik gabeko egunetan tontor bat baino gehiago. Lur eremuz Legazpiko udalerriari dagozkionak Andraitz (1.423 m) eta Artzanburu (1.346 m) dira.

Brinkolarako bide guztian baxu gaudela sentituko dugu, lurrak inguratuta. Izan ere, inguruko lursail denak errepidea baino altuago daude, haranaren sakonean gaude eta gora begira egingo dugu bidea. Bai alde batera zein bestera, mendia, zelaiak eta baserriak ikusiko ditugu. Brinkolan konturatzerako sartuko gara. Zubi erraldoiak egingo digu ate lana. Hori zeharkatuta, auzoaren erdigunean gaude. San Agustinen baselizak eta bospasei eraikinek osatzen dute erdigunea. Horietako bat da Igaralde Errota, urte luzetan auzoko uztak xehatu izan zituena, gaur egun ogi museo bilakatua. Bertan ikas daiteke eskuz nola egiten den, era tradizionalean, ogia.

Auzoaren erdigune honetan aukera dugu aldapan dagoen zubi bat igo eta bueltako bidea hartzeko -zubi luze horren amaieran dago tren geltokia, nekatuta egonez gero-. Aurrerago jo nahi dugu, ordea, metro batzuk soilik, Urola ibaia non sortzen den ikusteko. Olazahar baserriaren begi-bistan, Barrendiola errekak eta Brinkola errekak bat egiten dute eta puntu horretan hartzen du Urolak bere izena. Hor ekiten dio Zumaiarainoko bide aldrebesari.

Sasoiko sentitzen denak eta aurrera jarraitu nahi duenak, aukera dauka Guriditegi auzunera (ezkerrera) edo Barrendiolako urtegira (eskuinera) jarraitzeko.


Goitik begira

Proposatutako ibilbidea jarraituz, Olazahar baserriaren aurrean hartuko dugu buelta. Etorri garen kontrako norabidea hartuko dugu, baina beheko bidetik buelta egin ordez, goialdekotik ekingo diogu.

Honek ahalbidetuko digu behetik ikusi duguna, orain bestelako ikuspegitik ikusten. Brinkola etxeen artetik ikusi dugu lehen, eta orain, lurrazalaren gorabeherak goitik ikusten utziko digu. Beste hainbeste pasako zaigu hurrengo kilometro parean. Lehen haranaren sakonean sentitzen baginen, orain goialdean sentituko gara eta begi-bistan dugu gainera, ze behean ibili garen lehen.

Ikuspegia asko aldatuko da, nahiz eta begien aurrean dagoena bera izan. Brinkola begi-bistatik galdu, hari bizkarra eman eta berriz ere Telleriarte aldera goazela, iritsi aurretik, ezkerrean gora, Erreizabal baserria ikusiko dugu. Bertarako bidean dauden kartelek adieraziko diguten bezala, Artzaintzaren Ekomuseoa dute jarria baserri dotore honetan. Idiazabal jatorri izendapeneko gazta nola egiten den ikusteko aukera dago eta nahi izanez gero baita erostekoa ere.

Telleriarte begi-bistan dugula, berriz ere lehen aipatutako irudipena etorriko zaigu: Lehen etxe artean, behean ikusitakoa, orain goitik ikusi eta preziatzekoa. Lehengoak baino gehiago beteko gaitu ziurrenik ikuspegi honek. Dena den, bidean auto gehiegirekin ez topo egiteko, komeni da berriz ere behera jaistea eta horretarako, San Joan estrata erabiliko dugu. Porlanezko bidea da, Telleriarteko San Joan baselizara eta Elorregi jauregiaren aurrealdera doan bide estu eta aldapatsua.

Handik, bueltako bideari ekingo diogu, Legazpiraino. Orohar, etorritako bide beretik, lehen begiratu gabe edo pasadan erreparatuta utzitakoari arreta gehiagorekin so eginez.

Nondik nora
Luzera: 12 kilometro.

Desnibela: ibilbidea laua da.

Ibilbidea: Legazpi - Mirandaola - Telleriarte - Brinkola - Telleriarte - Mirandaola- Legazpi.

Mirandaolako miraria
1580ko maiatzaren 3an olagizonak lanean ari omen ziren Mirandaolako burdinolan. Halako batean, txinparten artetik, gurutze formako burdin zati bat irten omen zitzaien. Egun guztiko lanarekin lortu zuten burdin zatitxo bakarra, gurutze hori izan zen. 21 zentimetroko luzera du eta 5'5 kilogramoko pisua. Harrituta eta izututa geratu omen ziren olagizonak gertakariarekin. Segituan etorri zitzaien gogora, ordea, Gurutz Donearen aurkikundea ospatzen dela egun horretan. Miraritzat hartu zuten gertaturikoa. Hasieran, Elorregi jauregiko armairuren batean gorde zuten gurutzea, baina gertakaria ahoz aho zabaltzen joan omen zen, eta San Migelgo baselizara eraman zuten handik. Herrian albistea zabaldu zenean, herriko parrokian jarri behar izan zuten gurutze formako burdin zatia, herri guztiak ohore egin ziezaion.
Gertakari haiek jazo eta mende erdira, Iruñeko gotzainaren aurrean kontatu zuten gertaturikoa hainbat lekukok eta hark ere miraritzat hartu zuen gertaturikoa. Gurutze hura ohoratzeko agindua eman zien legazpiarrei eta Santa Kutz egunean prozesioan ateratzeko esan zien. Legazpiarrek, hori ezezik, parrokian kapila bat ere egin zioten gurutzeari eta iragan mendean baseliza ere egin zen gurutzea agertu zen burdinolaren alboan.


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude