Bahea


2005eko ekainaren 05an

Itoizko urtegiaren afera bizi-bizi dagoela erakutsi zuen joan den larunbatean Iruñean egin zen manifestazio jendetsuak. Zapateroren Gobernuak lur mugimenduen azterketari emandako garrantziak, halaber, gaia ez dela txantxetakoa erakusten du. Nafarroako Gobernuak, ordea, bere betikoan jarraitzen du, entzungorrarena eginez. Manifestazio bukaeran, halaber, Patxi Gorraizek (Itoizko Koordinadora) eta Iñaki Garciak (Solidarioak) izandako tira-birek, bi mugimenduen arteko tentsioa erakusten dute.

Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak maiatzaren 29ko El Pais egunkarian: «Guztion artean bilatu behar ditugun irtenbideek seguruenik zerikusi handiagoa izango dute kosoberania moduko formula modernoekin, soberania kontzeptu klasikoekin baino (...) Alderdi guztiak mahai baten inguruan bildu aurretik sukalde lan handia behar da. Orain norbaitek alderdi guztiak mahaira deituko balitu, seguruenik porrota litzateke, eta ez ditugu porrot gehiago behar».


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude