Mendiolako galtzada Jauntxo bideen inbidian

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Iparraldera Garai, ipar-ekialdera Berrizko Olakueta, ekialdera Elorrio, hego-ekialdera Atxondo, hegoaldera Otxandio eta Aramaio, hego-mendebaldera Dima, mendebaldera Mañaria eta Izurtza eta ipar-mendebaldera, berriz, Iurreta eta Durango. Hori esanda, dudarik ez dago, Abadiñora jo dugu, Muntsaratz, Zelaieta eta Traña-Matiena auzoek eta beste hainbat baserri auzok osatzen duten herrira; N-634 errepideak erdi-erditik zeharkatzen duen herrira; Anboto alde batera eta Oiz bestera dituen San Blasen egoitzarik kuttunenera.

Han egin dugu hitzordua; egunero, gutxienez birritan, itzelezko auto ilarak eragiten dituen semaforoaren parean, Zelaieta auzoko Jesus Kurutziltzatuaren makurraraztekoak eta Kalbarioak osatzen duten barroko garaiko monumentuaren ondoan, San Blasetan jendez beterik egoten den plazan.

Ibilaldia 05eko bidetik gertu

Handik gertu, Ibilaldia 05 egingo da maiatzaren 29an. Durangoko ikastolek antolatu dute Bizkaiko ikastolen aurtengo jaia, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek. Eta osatu duten ibilaldia, 1980an, Ibilaldiaren bigarren aldian egin zuten legez, Abadiñora arte iritsiko da. Hain justu guk gure ibilbidea hasiko dugun lekutik oso gertu. Astola auzora iritsiko da Ibilaldia 05, Abadiñoko futbol zelaia eta estalkidun igerilekuak dauden auzora, bai eta Durangaldeko historia zaintzeaz arduratzen den Gerediaga elkartea hartzen duen Astola etxera ere. Astolabeitia industrigunetik igaro ostean Arta izeneko gunera iritsiko da Ibilaldia.

Han dago Arta baserria, Gerediagako kofradiaren 14 etxe-jaunetako baten etxe zena, Zelaieta auzoarekin muga-mugan dagoena eta Durango eta Abadiñoko herrien arteko muga naturaltzat hartzen den errekastoa. Leku hauek guztiak 634 nazionalaren alde batera daude eta gu ere, gaurko irteera egiteko prest gaude errepide horren bide bazterrean.

Galtzadan aurrera

Zelaietako baseliza ezkerretara dugula eta errepide nagusira begira egonik, etxe biren artean dagoen bidetxoa hartuko dugu. Galtzerik ez dago San Vicente enpresara garamatzan bidea delako eta bide-seinalea ere baduelako. Bidea Barriona dorrearen ondotik pasatzen da -eskumara geratzen den harrizko etxea-; 1591n eraikitakoa omen da.

Enpresara iristean, honen horma kontra dagoen goranzko bidexka hartuko dugu; berau dugu Mendiola galtzada deritzona. Ordu laurden bateko bidea da; lehenengo zatian erripa txiki bat daukana, baina berehala sasoi bateko jauntxoek eta beren emazteek herriko kontuetaz jarduteko paseoan erabiltzen zuten arbola artea baino ez dugu sumatuko. Badauka sentsazio hori sorrarazteko ahalmena galtzadak; etxe handiko herria baita Abadiño eta jauntxo askoren sorleku.

Galtzada 1855ekoa da, baina bidea zaharragoa ei da. Antza denez, guk egin dugun galtzada aurretik zegoen beste bat konpontzerakoan egin zuten. Abadiñoko historiak jasotzen duenez, Elorriotik zetorren Errege bidea San Kristobal ermitarekin lotzen zen eta Abadiñotik aterata San Kristobal ermitan Urkiolako bidearekin bat egiten zuen.

Basoan pauso mantsoan

Ordu laurden-20 minutuko bidea da galtzadan zeharrekoa. Tartean hainbat baso bidek bat egiten dute gure galtzadarekin, baina guk, ia-ia Mendiola auzora doan errepidera arte egingo dugu eta hori baino lehen eskumara ateratzen den baso bidean gora hartuko dugu. Zein baso bide den duda izanez gero, segi galtzada autoentzako errepidera arte eta bueltan etorri; pare bat minutuan ezkerrera dagoen lehenengo bidea hartu.

Hemendik aurrerakoa, baso pista da. Nahiko aldapatsua dela ere aitortuko dugu. Hala ere, lasai hartu eta bistaz gozatu, alde batera Oiz mendia dugulako (eskumara) eta beste aldera Durangaldeko mendilerroa.

Untzilla baserrian bizi guran

Untzilla baserria izango da gure jomuga lurrezko bidean gora. Tarte batean gerizperik ere ez duen bidea da hartuko duguna, baina nahiko erraz iritsiko gara gora -tarteka bidea porlanezkoa ere bada-.

Hogei-hogeita hamar minutuan bidegurutzera iritsiko gara. Eskumara pistak beherantz jarraitzen du eta Abadiñoko udalerriaren ikuspegia izango dugu. Guk ordea, ezkerrerantz egingo dugu, Durangaldeko mendilerrorantz, Untzilla baserrirantz. Eta hara iristean -minutu bat- igarriko diozue zergatik diodan Untzilla baserrikoen inbidiatan egoteko ibilbidea dela gaurkoa. Hara heltzean, etxe aurrera jo ezazue; txakurrak zaunka egingo dizue, baina lotuta dago.

Untzilla Behekoa baserriak daukan ikuspegi zoragarri horren oso antzekoa dauka bidean aurrerago topatuko dugun Untzilla Erdikoak eta baita gorago ikusiko dugun Untzilla Goikoak ere. Baserri hauek igarota, bideak beherantz egiten du eta ezkerreko bidea hartuko dugu, Anboto gure eskumara dugula.

Lehen igotako guztia jaitsiko dugu asfalto bidea jarraituta. Tarte batean, harrobia ere ikusiko dugu, Durangaldeko ekologisten amesgaiztoetako bat.
Larringango haize-errota

Ordubete daramagu oinez eta aldapan behera Larringanera iritsiko gara. Larringango haize-errota eta Larringan baserriaren aurrealdetik igaroko gara.

Haize-errotaren aurrealdean sasoi baten garbitzeko erabiltzen ziren harrizko garbilekua dago oraindik ere; albo batera iturria eta bestera ur-aska. Gure bideak haize-errotari bueltan emanez jarraitzen du, apur bat aurrerago ikusiko dugun Larringan baserriraino. Han, bidexka burdinazko kateak ixten du autoentzako, baina oinezkoentzako arazo barik aurrera egiteko modua dago. Dagoeneko ez da asfalto bidea; berriz ere lur bidea izango da eta berriz ere arbola artea. Handik ordu laurden eskasera bidegurutze batekin egingo dugu topo. Oraingoan ere ezkerrera doan bidea hartuko dugu; hemendik aurrera asfalto bidea izango dugu lagun gure ibilbidearen amaiera arte.

Mendiola auzoa

Gure hurrengo jomuga Mendiola auzoa izango da. Mendiolan izan ginen aurreko batean ere, Atxartera irteera egin genuenean. Oraingoan, ordea, atzeko aldetik iritsiko gara San Kristobalen omenezko jaiak ospatzen dituzten auzora. Iritsi aurretik, ordea, baserri-gune bat igaroko dugu. Hemen aukera batzuk eskaintzen dizkigu bideak. Mendiolara jaisteko bidea da horietako aukera bat eta guk horixe bera hartuko dugu. Hala ere, badago aukera Atxarteko hormara heldu eta Aita Barandiaranek ikertu zuen Bolinkoba bisitatzeko. Gaur, itzulbidea hartzea erabaki dugunez, Mendiolara joko dugu, baserri-gune horretara iritsita ezkerrerago geratzen den bidea hartuta. Handik hamar-hamabost minutura iritsiko gara Mendiolara eta horrekin batera, beherako bidea amaituko dugu -aurrerantzean, ibilbide hasierara iritsi arte, laua da bidea-.

Mendiola auzoan San Kristobal ermita ikusiko dugu, errekatxoaren beste aldean, auzunera iritsi aurretik. Bide amaieran sasoi batean auzo eskola izan zen eraikina topatuko dugu. Gaur egun Errekatzo txokoa da, auzotarren batze-lekua.

Honen atzealdean dagoen pilotalekua ezagun egingo zaie Durangoko Kafe Antzokia bisitatu dutenei, Plateruena kafe antzokiko argazkietan agertzen baita. Bidea jarraituta, Olondora iritsiko gara. Jatetxea, taberna eta jolas-parkea daude Olondon.

Handik gora Atxartera irits daiteke. Guk, ordea, Abadiñora buelta egin behar dugunez, ezkerrerantz egingo dugu errepidea jarraituta.

Errepideak 634 nazionalera eramango gaitu. Hor aukera bi ditugu; ezkerrera eginez gero, ibilbidea hasitako lekura iritsiko gara; aldiz, eskumara egingo dugu, Abadiñoko Muntsaratz dorre ezaguna bisitatzeko. Gaur egun Kalitatea Fundazioaren egoitza da, baina IX. mendeko dorretxe honek historia luze eta aberatsa dauka (ikus koadroa).

Muntsaratzetik bidean atzera egin eta hasierako bidera iritsiko gara.

Muntsaratz dorrea
Berpizkundeko eraikuntzarik garrantzitsuena dela diote eta Euskal Herriko monumentu izendatu zuten bere egunean. Babesleku legez erabili zuten aurreko mendeetan. Kondairak dio Erdi Aroan leinuek etsaiengandik babesteko altxatu zutela. Dorretxeko ugazaba, Pedro Ruiz jauna, Nafarroako Infanta Doña Urrakarekin ezkondu zen 1172. urtean. Diotenez, Muntsaratzen egon ziren gero Gerediagara aldatu zituzten Merindadeko batzarreko jarlekuak; gaur egun San Salbador ermita aurrean daude, eta Bizkaiko laugarren juntetxe izendatu zuten.


Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude