La Real de Tous


2021eko uztailaren 27an
Hobetsiko nukeen aukeran. Izen hau errealitatetik gertuago legoke Denonerreala baino. Denon Erreala esan nahiko liokete, bainan ez dute guztiek duten lagun euskaldunekin kontsultatu nonbait. Eta hurbilena, berezkoena La Real de Todos litzateke, ororena eta ororentzat aurkezten direnaz izaten dudan konfidantza entrenatzaileen golekin parekatu baitezaket. Prestatzaileak ez dituela egiten, ez duela golik sartzen alegia. Izenak ez duela izana bermatzen, eta adinaren eskarmentua kontseilari, izana dudala ardura eta ez izena. Nahiago dudala aukeran fiesta vasca euskalduna, Hendaiako edo Irungo Euskal Jaia baino. Ez ditut Realeko kontseilari gaiak ezagutzen, bainan orain artekotan, Fuentes, Alaba, Martinez, ez dut euskaldunik ikusi. Berria, ETB -dos-ekoak eroso- eta Euskadi Irratia itzultzaile, kazetari ikasketak euskaraz egin dituztenak barne. "Relaciones públicas" atalean bai, hor euskaraz egiteko gai izango dena mantenduko dute. Eta Kontseiluaren ziurtagiria sinatuta dutenez, bula. Burla. Eta aurkarietan berdintsu, abendua, urtarrila, otsaila. Tenporak aldagai. Loturak eta Luque. Paso egin nahi nuke. Bainan orain arte bezala, taldea zelaian sofritzen ikusi eta behatzetako azkazalak jan, odoltzeraino.


Azkenak
Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Hizkuntza politika "sendoak" eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Eguneraketa berriak daude