Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

18/98 auzia salatu eta auzipetuei sostengua emateko taldea sortu da

Espainiako Auzitegi Nazionalak abiarazitako 18/98 auziaren oinarria ETAren kontrolpean izatea da eta, beraz, haren zerbitzura: argudio horren karira 1998tik 221 lagun atxilotu dituzte eta 143 auziperatu »akusatu guztiak dira etakide edo ETAren kolaboratzaile». 2005eko udaberri edo uda garaian egin liteke makrosumario honen epaiketa eta berau salatzeko eta auziperatuei sostengua emateko sortu da 18/98 + taldea. Auzi honekin, Xaki, Ekin eta Joxemi Zumalabe Fundazioa taldeak legez kanpo jarri ziren eta Egin, Egin Irratia eta Ardi Beltza komunikabideak itxi. Fiskaltzak guztira 1.102 urteko kartzela zigorra eskatzen du 62 inputatuentzat, 51 urteko espetxe zigorretik (Xabier Alegriarentzat) 10 urteko zigorreraino. Iñaki Lasagabaster, Xabier Ezeizabarrena, Maite Aristegi, Maixux Rekalde, Paul Rios, Martxelo Otamendi, Teresa Toda eta Roberto Lopez de Etxezarreta dira, besteak beste, sostengu talde honetako kideak.



EAJk eta EAk koalizio akordioa lortu dute dagoeneko

Oraingoan isilean lortu dute akordioa EAJk eta EAk, eta horren arabera koalizioan joango dira EAEko maiatzeko hauteskunde autonomikoetara. Eserlekuen banaketa aldetik, aurreko koalizio akordioaren antzekoa da honakoa eta EAk bere talde parlamentarioari eutsiko dio. EAk bere azken kongresuan hauteskundeetara bakarrik joateko apustua egin zuen, baina Ibarretxe Planak oraingoan EAJrekin aurkeztera bultzatu du.



Jon Agirre euskal presoa: 62 urte ditu, 23 darama kartzelan eta gaixo dago

Jon Agirre 62 urteko preso aramaioarra 1981etik dago preso eta gaur egun Malagako espetxean da. Jadanik 13 espetxetatik pasatu da eta 23 urtetan zehar beti lehen graduan izan dute, bizitza arrunteko espetxe erregimenik gogorrenean. Besteak beste, hezurretako min handiak ditu eta oinetan sentsibilitatea galtzen ari da. Atxilotu zutenean Arrasaten bizi zen eta bertan eratu da presoa askatzeko herri ekimena: Euskal Herrira ekartzea da taldearen aldarrikapen nagusia, era horretan, behar adinako osasun zainketa izateaz gain, bere familiatik gertu egon ahal izango delako.



PSE-EEren Kataluniako ispilua

PSE-EEk aurkeztu ditu jada Gernikako Estatutuaren erreformarako testuaren oinarriak eta horien norabidean agerikoa da Kataluniako beren alderdikideen eragina. PSE-EEk ez du halakorik ezkutatzen eta »ARGIAren zenbaki honetan Patxi Lopezek aitortzen duen legez» Maragallen alderdiaren norabidea gustuko duela azaltzen du. Abertzaleen aldetik, dena den, urruti ikusten da batzuen eta besteen arteko parekotasun hori, eta errealitatean ere nahiko modu objektiboan esan daiteke bien artean desberdintasun esanguratsuak direla. Marko juridiko-politiko berriaren bila, euskal lurraldeez jarduteko erabiltzen duen nazio kontzeptuaren sakontzea izan daiteke osagai berritzaileenetako bat: EAEri buruz ari da denean, baina onartzen da Euskal Herriaren kontzeptu kulturala. Ekimen hau ere, Ibarretxe Planaren bozketa garaian dator. PSOEk Estatu osorako nahiko lukeen eredua homogeneoaren lerro nagusiak marka ditzake aurrera begira.



Euskalerria Irratia berriz ere diru laguntzarik gabe

Nafarroako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak diru laguntzarik gabe utzi du aurten Euskalerria Irratia. Irratiak egindako eskaerari ezetz erantzun dio Pedro Pegenaute Hizkuntza Politikako zuzendariak eta hona eman duen arrazoia: lizentziarik ez izatea. Iaz, berriz, egoera berean egonda, lizentziarik gabe alegia, diru laguntza jaso zuen. 1991. urteaz geroztik 2002.ean izan ezik, guztietan jaso dute laguntza. Aurtengo ezetza jasota, Mikel Bujanda irratiko zuzendariak esan digunez, zuloa betetzeko laguntza eskatu dute, adibidez, bazkide egitea. Era batera edo bestera lagundu nahi duenak hemen du irratiko telefonoa: 948170151.



Andres Urrutia euskaltzainburu

Jean Haritschelarren ordezko aukeratu dute Andres Urrutia bilbotarra. Kargu horretarako bera baino ez da aurkeztu eta gehiengo osoz aukeratu dute gainerako 23 euskaltzainek. Urrutiak esan duenez, aldaketa handirik ez da izango Euskaltzaindiaren jardunean. Euskara batuaren normalkuntzaren aldeko urratsak ematen segiko du. Zuzendaritza osoa berritu dute eta hona gainerako karguak: Beñat Oihartzabal (euskaltzainburu ordea), Xabier Kintana (idazkaria), Jose Luis Lizundia (diruzaina), Henrike Knorr (Iker sailburua) eta Andres Iñigo (Jagon sailburua).



Euskarazko Produktuen Katalogoa 2004-2005

16 urte bitarteko haur eta gazteentzako katalogoa kalean dago jada. Katalogo honek euskarazko diskoak, mahai-jokoak, filmak eta liburuak biltzen ditu, besteren artean. 1997. urtean Nafarroako Euskara Zerbitzua hasi zen lan honetan eta orain EAEn ere banatzen da. 220.000 ale banatu dituzte. Katalogoa eskuratu nahi duenak erabili.com web gunean eska dezake.


Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude