Euskal xakearen partida gogorrena


2004ko maiatzaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Mezuz bete da egunotan ARGIAko posta elektronikoa eta Eusko Jaurlaritzara ere beste hamaika idatzi iritsi dira. Euskal Herriko xake elkarteek eta bertako nahiz atzerriko jokalari eta kirol taldeek haien elkartasuna erakutsi nahi izan diote euskal xakeari. Dekretuaren aurkako mobilizazio ugari ere antolatu dituzte eta Euskal Xake Federakuntza sinadurak jasotzen dabil. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek eta Kirol saileko zuzendari Ramon Garaik behin eta berriz errepikatu dute idatzia zirriborroa baino ez dela oraindik. Xake erakundeek, ordea, ez dute hain argi ikusten eta kezkatzeko arrazoiak badaudela uste dute.

«Azkeneko bileran, Miren Azkaratek zirriborroa zela esan zigun», dio Euskal Xake Federakuntzako lehendakari Miguel Angel Muelak, «baina dekretu proiektua da, hori ez da zirriborroa soilik, denbora luzez pentsatutako gauza da eta ez digute orain arte galdetu ere egin». Garairekin ere bildu dira EAEko eta hiru probintzietako federakuntzak baina Miguel Angel Muelaren esanetan, alderdiek kontrajarrita jarraitzen dute. Gainontzeko partidu politikoekin ere bildu da Muela eta denak bat etorri omen dira bere iritziarekin. Horregatik, maiatzaren 17an aldaketak aurkezteko epea bukatu aurretik «Eusko Jaurlaritzak gogoeta egingo duenaren eta dekretua atzera botako duenaren esperantza» ez du galdu nahi. Bestela, planteamendu berrietara eta erakunde jakinetara jo beharko dutela adierazi du lehendakariak.

Argudioaren tira-birak

Eztabaidaren muina Eusko Jaurlaritzak xakea kirola ez dela esateko erabili duen argudioan dago: ahalegin fisikorik ez dagoela dio dekretuak. Kontrakoa frogatzeko, gaiaren inguruan egindako txostenak aurkeztu ditu Federakuntzak. Garrantzitsuenen artean, Lovaineko (Belgika) unibertsitateko Xavier Sturbois irakaslearena eta Helmut Pfeger medikuntzako doktorearena daude. Xake lehiaketetan karbo-hidratoen kontsumo altua eta nerbio, hormona-sistema eta sistema kardiobaskularraren aktibitatea ondorioztatzen dute aipatu ikerketek. Gainera, Moskuko Fisika Institutuko kide Balkinen lanaren arabera, xake jokalariek lau eta zortzi kilo artean galtzen dituzte lehiaketa garrantzitsuetan. Karpovek, adibidez, hamar kilo galdu zituen Kasparoven kontrako partida ospetsuan.

Medikuak eta ikerlariak ez dira xakea kirola dela pentsatzen duten bakarrak. 156 herrialderentzat eta Nazioarteko Olinpiar Batzorde eta UNESCO erakundeentzat ere kirola da. Eusko Jaurlaritzak 1978an aintzatetsi zuen dagoeneko 15 mendeko historia duen jarduera eta Espainiako senatuan xakea 1994an jo zuten zientzia-kiroltzat. CC, EAJ, PP, PSOE eta CIU alderdiek mozioaren alde bozkatu zuten. Gainera, 2000. urtean Sidneyko Joko Olinpikoetan erakusketa-kirol izan zen eta Kirol Federakuntzen Nazioarteko Unibertsitateak 2004ko Munduko Txapelketan lehiatuko diren kirolen artean sartu du.

Dekretu polemikoa kirola definitzeko ahalegina dela argi utzi nahi du Eusko Jaurlaritzak. Xake munduko erakunde askok, ordea, diru laguntzak murrizteko bidea dela uste dute eta xake ekintzetarako baliabideak asko jaitsiko liratekeela diote. Muelak argi dauka hau hasiera baino ez dela eta ondoren beste kirol batzuk epaituko direla. Esanak esan, maiatzaren 17tik aurrerako gertakariek izango dute erantzuna.

Felix Izeta, xake jokalari ohia: «Normalean bost orduko partidak jokatzen nituen, hamar egun jarraian»
Nazioarteko Maisu Handi izan da duela bi urte arte Felix Izeta xake jokalaria. Zestoarrari ez zaio batere ondo iruditu dekretua.

Zergatik uste duzu Eusko Jaurlaritzak erabaki hau hartu duela?
Auskalo, agian diru laguntza gutxiago emateko-edo, bestela ez dut arrazoi berezirik ikusten.

Ahalegin fisikorik ez dagoela argudiatu dute. Jokalari bezala, zer deritzozu?
Goi mailako txapelketetan nenbilenean entrenatzaile fisikoa nuen, normalean bost orduko partidak jokatzen nituen, hamar egun jarraian eta berehala beste txapelketa bat nuen, fisikoki nekea nabaritzen da. Partidak bukatu eta ohean etzatera joaten nintzen, nerbio-sistema edo beste zerbait behintzat ahuldu egiten da eta ahalegin fisikoa eskatzen du. Jokatu ez duenak ez daki hori, baina guk badakigu. Kirol gogorragoak badaudela badakit baina kasu honetan ere badago ariketa fisikoa. Xake jokalari lodia izateak bere aurka jokatzen du eta beraz eragina du fisikoak. Gainera, nerbio-sistema edo burua ez al dira fisikoak? Burua ere gorputzaren zati bat da eta erreflexu handiak behar dira, ikusmena, arreta...

Zer moduz dago osasunez euskal xakea?
Beti egon da ondo, ekintza eta eskola asko dago eta zale asko ditu. Txapelketetan ere maila ona erakutsi ohi dugu eta hiru edo lau jokalari nahiko indartsu ibili izan dira beti. Inoiz ez da xake mundurako dirua soberan egon baina gauzak normaltasunez antolatu ahal izan dira.

Jose Ramon Garai, EAEko Kirol saileko lehendakaria: «Herrialde askotan talde pribatuak dira eta horregatik ez da jarduera bat desagertzen»
Eusko Jaurlaritzako Kirol saileko lehendakari Jose Ramon Garaik dekretua oraindik zirriborroa baino ez dela azpimarratu nahi du.

Zertan oinarritu zarete erabaki hau hartzeko?
Kirol modalitatea bezala onartua izateko, besteak beste, soilik ariketa mentalean oinarritutako jarduerak ez direla onartzen eta ariketa fisikoa egon behar dela dio dekretuak. Definizio horretarako hainbat kirol adituren irizpideetan oinarritu gara. Dena den, zirriborroa baino ez da oraindik, informazio fasean dago eta alegazioak proposatzeko unea da.

Baina xakean ariketa fisikoa dagoela ziurtatzen dute hainbat adituk.
Bihotz-maiztasuna azkartzen omen da goi mailako txapelketetan, baina txapelketak eragindako estresarekin lotua dago ala beti gertatzen da? Indefinizio ikaragarria dago eta dekretuarekin jarduera bakoitza bere lekuan kokatu baino ez dugu egin nahi. Alemanian, duela urte batzuk eztabaida berdina sortu zen; ez da beraz hain gai arraroa.

Ondorioak oso larriak liratekeela diote xake mundutik.
Mingarria iruditzen zaigu xakearen kontra gaudela esaten digutenean. Guretzat balio handiko jarduera da, oso gomendagarria eta Kirol saileko diru laguntza ez jasotzeagatik ez dut uste atzerakada izango lukeenik, beste sail batzuetatik ere dirua jasotzen du. Legea ateratzekotan xakea bultzatzen jarraituko genuke. Herrialde askotan ez dago federakuntzarik, talde pribatuak dira eta horregatik ez da jarduera bat desagertzen. Kirola ez izanagatik txapelketak jokatzen dira eta babesa ematen zaie.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


2025-07-02 | Eli Pagola
Erraketistak
Joko ikusgarria, ibilbide sinesgaitza

1917tik 1980ra erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan. “Chiquita de Anoeta”, “Arane”, “Emili”, Albisu, “Amparito”, “Chiquita de Aizarna”, “Asteasu”... Hamaika pilotari... [+]


Gorputz hotsak
“Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago”

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-05-21 | Onintza Enbeita
Arlette Apraiz. Militante feminista
“Beste Gernika bat da hau, herriak hasieratik sinistu zion sexu abusuen biktimari”

2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


Eguneraketa berriak daude