Hitz bitan


2004ko otsailaren 22an

Iñigo Royo argazkilariak honakoa zioen «Galtzaundi»n: «Nire ustez ARCO atal askotan nahiko penagarria den harrokeriaren azoka handi bat besterik ez da».

Pello Irazu artistaren hitzak dira hauek «TU Lankide» aldizkarian eginiko elkarrizketan jasotakoak: «Ekimen pribatua botatzen dut faltan, azpiegitura profesionala, esan nahi dut galerien ingurukoa, izan ere, beste arlo batzuetan, horiek bitartekaritza lanak egin ditzakete artistaren eta gizartearen artean; horrek erakuts dezake egiazki gizarte honek arte garaikidean duen interesa».

Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslariak «Gara»n eginiko adierazpenak dira hauek bizitako esperientziaren inguruan: «Bakarrik sentitu izan gara eraso horiek egin dizkigutenean, nahiz eta bakarrak ez garen eta estatu espainoleko beste taldeekin harremanak mantentzen ditugun. Dei dezente jaso ditugu, eta eskertzekoak dira. Baina espero genituen adierazpenak edota interesa izan zezaketenen deiak, batez ere, musikarekin edo adierazpen artistikoekin zerikusia dutenenak, isildu egin dira eta hori ere kontuan hartu beharrekoa da».


Eguneraketa berriak daude