ETSIPENAREN ETA ITXAROPENAREN ARTEAN


2003ko martxoaren 16an
Egunkariaren aurkako operazio judizial armatua. Espainiako Estatuaren boterea bete-betean euskalgintzaren aurka. Ondorioak ezagunak dira. Eta denok dardarka, hurrengoa nor izango ote den beldurrez. Inolako ziurtasun eta berme juridikorik gabe bizi garen froga gordina. Zer garantia dugu berriz ez dela horrelakorik gertatuko? Batere ez. Nork babestuko gaitu antzeko eraso judizial armatuetatik? Ertzaintzak? ETAk? Zein epaitegik?

Gertatuak zer pentsa handia eman beharko liguke guztioi, besteak beste, EAEko erakunde ofizialei eta Ezker Abertzaleari. PP gure zatiketaz, Estatuaren botere guztiez, oposiziorik ezaz, komunikabide ahaltsuen kontrolaz eta nazioartean duen eraginaz baliatzen da. Eta non dago gure indarra?
Euskal Herrian gauza gutxiren inguruan lortzen den adostasun zabala (ez erabatekoa) ikusi da Egunkaria ixtearen eta, are garrantzitsuagoa, egunkari berri bat sortu beharraren inguruan. Inork gutxik ukatuko dit batasun horretantxe dugula oraingoz gure itxaropen bakarra, aski ez bada ere.
Herri txikia gara, eta oso zatibanatua, gainera. Leizeak gero eta sakonagoa dirudi abertzale eta espainiar konstituzionalisten artean (hauek Estatuaren indar guztia beren alde dutela), ahaztu gabe badirela beren burua bi multzo horietatik kanpo sentitzen dutenak ere.
Abertzaleen elkartu ezinak -ez desberdintasunek- bereziki ahultzen gaitu, jasan berria bezalako erasoen aurrean ezinduta eta babesik gabe utziz. Beraz, daukagun apurrari eusteko, presazkoa eta nahitaezkoa da adostasuna Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien eta Ezker Abertzale anitzaren artean. Eta premiazkoa da itun hori, alderdi politikoetara mugatu gabe, sindikatu eta beste gizarte-erakunde askotara zabaltzea.
Baina ez da nahikoa. Herri honen zati handi bat direlako, espainiar konstituzionalistekin -inor baztertu gabe- hitz egin beharra dago; eta PPk nahi ez badu ere, nola edo hala PSE-EE (eta PSOE) atera egin behar da egungo dinamikatik. Hemen ez dago irtenbiderik sozialistekin hitz egin gabe (ezta Batasunarik gabe ere, noski!). Eta sozialistekin hitz egitea ezinbestekoa da, ez EAEn bakarrik, baita Nafarroan ere, han etengabea den erasoa geldiarazteko.
Baina nola joan sozialistengana ezer aurkeztera beren arduradun eta kargudunak heriotza-mehatxupean dituztela? Horretarako lehenbailehen ETAk su-eten orokorra onartu edo, gutxienez, zibilak eta politikariak hiltzeari utzi behar dio. Eta suntsitutako zubi asko eraikitzen hasi beharko denok. Sufrimendua gutxitzeak berez duen balioaz gain, armak isiltzea premia larria bihurtu da bai abertzaletasunaren -bereziki ezkerreko abertzaletasunaren- politikarako eta bai euskalgintza eta euskal kulturgintzarako ere.

Badakit ETAren jarduera aitzakia hutsa dela askorentzat, adibidez, zenbait abertzaleren politika eroso eta epelarentzat, edo egunotakoa bezalako erasoa txalotu edo horren aurrean itsu, gor eta mutu geratu direnentzat. Baina horrek ez du ezeztatzen serio galdetu beharra daukagula zertan eta nori egiten dion objektiboki kalte edo mesede ETAren egungo jarduerak.

Bestalde, indartsuago bihurtzeko, ezagunagoak izan behar dugu kanpoan ere, adiskide gehiago behar ditugu, eta, ahal izanez gero, gure aldeko lobby edo presio-taldeak. Arazo eta mugapen handiak ditugu informazio eta komunikazio aldetik. Gure enpresak onak dira industri produktuak esportatzen. Baina euskal politikaz, gizarteaz, kulturaz... ez guk, baizik eta besteek esportatzen dute informazioa, merkantzia usteldua gehienetan.
Hemen sufrimendua sozializatzen, denok gara artista. Orain ea nork asmatzen duen ongizatea sozializatzen!


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude