Lea-Artibai, bi ibairen arteko lilura


2002ko urriaren 27an

Itsasoaren eta mendiaren artean kokatutako Lea-Artibai eskualdea hamaika udalerrik osatzen dute: Ispaster, Lekeitio, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein, Etxebarria, Munitibar-Gerrikaitz, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa. Kokapen geografikoari esker, zalantzarik gabe Euskal Herrian ingeniaritza hidraulikoko lan gehien biltzen dituen zonaldea da eta uraren erabilera hau agerian uzten dute hain ugariak diren urtegi, burdinola, errota eta dikeek. XIX. mendean zehar burdinola gehienak errota edo zentral elektriko bihurtu izanaren ondorio, ez dago bere instalazio mekanikoak mantendu dituen burdinola bat ere eskualdean, eta errotekin ere antzeko zerbait gertatu dela esan genezake, egun oso gutxi baitira erabilgarri daudenak. Zonaldeko dike eta urtegiei dagokienean, aldiz, bestelakoa da egungo egoera. Izan ere, hauetariko gehienek bere horretan jarraitzen dute eta ezbairik gabe, interes handia pizten dute Lea ibaiaren inguruan kokatutako XVIII. mendeko Pedro Bernardo Villarreal de Berriz lekeitiarraren diseinuek.

Gerrikaitzeko San Migel auzategian elkartzen dira Lea ibaia sortzen duten erreketako urak. Erdi Aroko hiribildurainoko ibilbidean hainbat baserriz gain, ugariak dira oso aurki ditzakegun urtegi txiki zein errotak. Hala nola, Uribai, Olatxu eta Goikolea urtegiak aipa ditzakegu, guztiak ere harlanduz eginak, ibaien goiko zatietan hain ohikoak diren kontrahormarik gabeko dike bakan eta zuzenekin. Eta urtegi hauen ondo-ondoan Elortza, Olatxu eta Errotagarria errota zaharrak daude.
Eskualdean barna, baina iparra abiapuntutzat hartuta, Gizaburuaga alderantz abiatu gintezke uraren erabilera elementu eragile gisa hartuta agerian geratzen diren bestelako zenbait txoko eder bisitatzera. Izan ere, ibaiaren biragune baten ertzean kokatuta, eta hainbat zelaiz inguratuta, hamaika eraikin interesgarri ikus dezakegu Gizaburuagako inguruetan. Lehenik eta behin, Laizeko urtegia eta zubia har ditzakegu ibilbidearen oinarri gisa. Laiz-Oleta baserriko errotarentzako urak eusteko harlanduz eginiko kontrahormadun arku-grabitatezko dikea aurkituko dugu bertan. Denbora apur bat izanez gero, patxadan, dikearen alboan kokatutako Laiz eta Errekako baserrietan dauden arkuzko ataripe tradizionalak ikustera hurbil gaitezke, eta gauza bera bi horien aurrez aurre dagoen eta antzina errota izandako Urgitxi baserriarekin ere. Errepidean aurrera egitea erabakiz gero, bestelako interesdun eraikuntza gehiago aurkituko ditugu, hala nola, eta urrutiegi joan gabe, Eretza baserriaren antzinako burdinola eta errota urez hornitzen zituen Eguenbekoa urtegia; biak ere, errota zein burdinola, egun hondarra besterik ez dira. Eta azken urteotan eskualdean gorakada nabarmena izan duen turismoaren adibide gisa, atsedena hartzeko parada eskaintzen dio bisitariari bertatik hurbil dagoen Akuiola landa turismoko baserriak.
Bizkaiko ontzitegi-multzo onenak, eta seguraski baita Kantaurialde osokoak ere, ikusteko aukera Lea-Artibai eskualdean bertan eskaintzen zaio bisitariari. Izan ere, eta kostaldera abiatuz gero, Mendexa eta Ispasterren egurrezko kaskuko ontziak egiten eta konpontzen dituzten artisauen sorta oparoa bisitatzea merezi du. Isuntzako zubiaren alde bietan kokatuta, tamalez galbidean dagoen, baina erabat ikusgarria den jarduera ezagutu daiteke. Poste soil batzuen gainean jarritako estaldura handiez osatuta, inolako itxidurarik gabe, ontziak itsasoratzeko arrapalak dituzte bertan. Sarritan gainera, arrapala hauetan ontziak jasotzeko errailak ere ageri dira. Ontzitegion egiturak XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran berriztatu zituzten, Erdi Aroko instalazio zaharren kokagune berean
Uriarte, Munibe eta Murga jauregiak
Eskualdeko jauregien arkitekturako panorama barrokoan (XVII-XVIII. mendeak) bi proposamen aurki ditzakegu. Bata luxuzkoa da, apaingarrirako joerekin eta Gipuzkoako harginen diseinu eta moldeak hartu dituena. Bestea, berriz, zentzu horretan urriagoa da, apaingarri urrikoa eta askoz ere oinarrizkoagoa. Jauregi gehienak, lehen zein bigarren motakoak, gehienetan handiak diren bloke trinkoetan definitutako oinarrien gainean daude, eta herrietan zein baserri inguruetan aurki ditzakegu.

URIARTE JAUREGIA. Erdi Aroaren amaierako dorretxe baten inguruan egituratuta dago Uriarte hiri jauregia, Lekeition. Eskualdeko bizitegien arkitektura mailarik onena duen adibidea dugu berau eta hori dela medio, Monumentu Nazional izendatu zuten. Puntu erdiko arkuak dituen egitura bikoitzarekin eraikia dago eta egundoko eskailera axiala ikusi diezaiokegu. Egun atzeko aldea aldatuta dauka eraikinak, beirazko leihokar batzuk jarri zirenean aldatu baitzuten. Eta bitxikeri gisa, bertan Berrizko Pedro Bernardo Villarreal bizi izan zela aipa dezakegu, XVIII. mendean euskal urtegi hidraulikoen iraultza egin zuen aristokrata eruditoa, hain zuzen ere. Lekeitiora gerturatuz gero, ibilbideko egitarauaren barnean sartzeko moduko bisita interesgarria izan liteke.

MUNIBE JAUREGIA. Bestelako egitura eta diseinu bateko landa jauregi eder bat Etxebarrian kokatua dago, Munibe jauregia, alegia. Estilo eklektikoa duen eraikin handi hau XX. mendean eraiki zuen Jose Maria Basterra arkitektoak, errementeriako eredu zorrotz bat jarraituz. Jauregia, zuhaitzez jositako orube eder batekin, eskualdean dagoen arkitektura eklektizistaren adibiderik onena da: bizimodu fin baten alde egindako azken apostu historikoa.
MURGA JAUREGIA. Markina-Xemeingo planta irregularra duen etxezar baten aurrean geundeke oraingoan. Jatorriko nukleoa XVI. mende erdialdekoa badu ere, XVIII. mende amaieran hau handitu eta etxebizitza bat gehitu zitzaion, alboan atxikitutako beste puska handi batekin. Eraikinaren fatxada harlanduzko fatxada erabat lisoa da eta etxebizitza altu eta berri hau oraindik ere edertasunaren adierazle da, tenplean egindako errokoko margoen dekorazio hondarrak geratzen baitira bertan. Etxearen jabetzaren barruan dago era berean, etxea goiko bidearekin lotzen duen ehun urteko zuhaitzekin itxitako orube ederra ere, zalantzarik gabe edertasuna areagotzen dion elementu ere badelarik

Eskualdeko baseliza gordeak
Maiz gertatzen den bezala, Lea-Artibai eskualdean sakabanatuta dauden baseliza txikien jatorria mendeetan galdu egin da. Aitzitik, hainbat idazki historikoetan jaso izan denaren arabera, jakin badakigu X. mendean jada erlijio-zentro txiki eta primitibo batzuk izan zirela mendien magaletan kokatutako baserri-auzategien erreferentzi gune. Zenbait kasutan gainera, kristau aurreko jatorrikoak ere badira. Egia esan, ezer gutxi geratzen da egun lehen milurte bukaerako baseliza haietatik, oro har hainbat elementu soil besterik ez. Kokaguneari dagokionean, ordea, ez da inolako aldaketarik izan.


MALATSEKO SAN MARTIN BASELIZA
Aulestiko Malats auzategian kokatuta, San Martin baseliza dago, eskualdeko landa etxe zaharrenetakoak dauden inguruan, besteak beste, Beti, Beti Goikoa eta Artiz, Erdi Aroaren bukaeran eraikiak eta oraindik ere ate leihoetan arku ojibalak mantentzen dituztenak. Esan bezala, baserrien gune txikitik oso hurbil eraikitako baseliza dugu San Martin, artez inguratutako baseliza gotiko xumea. Teilatua bi isurkikoa du eta honen gainean, harrizko ezpateri txikia ikus dezakegu. Ateari dagokionean, arku zorrotzekoa du, eta gezileiho itsua. Aspaldian, baselizara erreguka joan ohi zen jendea Jasokundearen aurreko astelehenean, eta bertan ura eta gatza bedeinkatzen zituzten.
ILLOROKO SANTA MARINA BASELIZA
Markina-Xemeingo Illoro auzategian dago Santa Marina baseliza xumea. XVI. mendeko eraikinak planta karratua eta puntu erdiko arkua duen sarbidea ditu, eta barrualdean elementu mudejarrak dituen korua ageri da, eta baita gurutzeriazko bobedaren egituraren antza duen egurrezko bobeda ere. Kanpotik so eginez gero, 1638. urtean Domingo Gandiaga arotzak ezarritako egurrezko kanpai-euskarria ikus daiteke burukoari erantsita. Bai kanpaien dorreak, eta baita bobedatxo eta egurrezko koroak ere, aparteko bitxitasuna eta ikusgarritasuna eskaintzen dute. Egun, ondoko baserrikoak arduratzen dira baselizaz, eta beti egoten da zabalik. Eta baserri horretan, egundoko ardi-gazta egin eta saltzen dutela ere aipa genezake.
GERRIKAKO SANTA LUZIA ETA BARRENOKO SAN SALBADOR BASELIZAK
Munitibar eta Gerrikaitzen kokatutako hauek eskualdeko baselizarik zaharrenetakoak omen dira. Kondairaren arabera, 968. urtean ba omen zen Santa Luzian lurperaketak zituen tenplu bat, eta gertakari hori nolabait ziurtatuta geratzen da inguruan agertu izan diren aztarnekin, hilobi monolitiko bat eta XI. mendeko hilobi-estaldiarekin, hain zuzen ere.
Eraikinaren hormetan mozarabe estiloko hiru argiko leiho polit bat ageri da. Orokorrean, bista ederreko inguruneak baselizaren xumetasuna nabarmentzen duela esan genezake


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude