Albisteak 

1859. alea
2002-06-23
alde 0    kontra 0

EBPN BILBON

Bilboko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari ekitea onartu du. Plana idazten hasiko dira eta bukatutakoan herritarrei jakinaraziko zaie, euren ekarpena egin dezaten. Urte amaierarako plana onartzea aurreikusten du Udalak. Administrazioa euskalduntzeaz gain, merkataritzan, kaleko karteletan, aisian sustatzeko asmoa du planak. 50.000 euskaldun inguru daude Bilbon (%14); Donostiako kopuruaren paretsua da.


JUSTIZIAKO EUSKARA PLANGINTZA INDARREAN

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Estatuak Justizia arloa euskalduntzeko dekretua bertan behera uzteko hartutako erabakia. Iazko ekainean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Justizia administrazioa euskalduntzeko dekretua. Espainiako Gobernuak haren aurkako helegitea aurkeztu zuen eta Auzitegi Konstituzionalak plangintza geldiarazi zuen. Orain erabakia berrikusi du Auzitegiak eta indargabetu egin du. Beraz, plana martxan da berriro.


IV. KALE NEURKETAREN EMAITZAK

Iaz Euskal Herri osoko 173 herritan egin zuen SEI elkarteak Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketa eta bertan bildutako datuak jakinarazi ditu. Kalean helduek izandako elkarrizketetatik %12 izan ziren euskaraz. Gazteen kasuan %14koa izan zen kopurua eta haurren kasuan %17koa. Duela lau urte egindako III. Neurketan hazkundea puntu batetik gorakoa izan zen, oraingoan ordea 0,7koa; hazkundea mantsotu egin da beraz. Lurraldeei dagokienez, Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora bakarrik; Nafarroan eta Iparraldean mantendu egin da eta Araban behera egin du puntu bat.



BAGARE, DESAGERTZEKO ZORIAN

Gasteizeko euskaltzaleen bilgune den Bagare euskal tokia kinka larrian dago. Lapurketa eta iruzur batengatik, haren biziraupena arriskuan da. Hori dela-eta kanpaina bat abiatu dute 60.000 euro biltzeko asmoz.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1858
 
azala1857

1859 zenbakia.
2002ko ekainaren 23a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys