AURTEN JARRIKO DA «EUSKAL Y»AREN LEHEN HARRIA


2002ko ekainaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aurreikusi baino bederatzi urte geroago izango da, hori bai, baina ziur aski datorren irailean emango diote "Euskal Y" planari edo Abiadura Handiko Trenaren egitasmoari obrak berak hasi aurretiko azken bultzada, garai horretan gauzatzeko asmoa baitute fase geoteknikoa deritzona. Administrazioko erabakiei gagozkiela, Sustapen Ministerioak apirilaren 9an iragarri zuen "Euskal Y" eraikitzeko proiektua idazteko lehen lanak esleitzeko lehiaketa. Bestalde, Espainiako gobernuko GIF erakundeak, hau da, burdinbideetako azpiegiturak gestionatzeko eta estatuko abiadura handiko burdinbideak eraikitzeko ardura duen organismoak, eskatuak ditu, Anoeta-Urnieta zatiko AHTri dagokionez, lekuan bertan egin beharreko azterlanak eta zundaketa geoteknikoak. Datorren irailetik aurrerako lana izango da, 1,8 milioi euroko aurrekontua izendatu diote eta hilabete batzuetan gauzatzeko planifikatu dute. Lan horri segida emateko, GIF erakundeak hainbat kontratu hitzartuko ditu, seguruenik, "Euskal Y" eraikitzeko proiektua idazteko. Gure informazioen arabera, 90 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko du egitasmoa idazteak.

Alvaro Amann Garraioetako sailburutik hasita, Eusko Jaurlaritzako arduradunak ere gogoz ari dira egitasmoa jendaurrean azaltzen: EAE guztian barrena darabilte proiektuaren erakusketa, herritarrak egitasmoaren alderdi positiboez jabe daitezen. AHTren kontrako Asanblada, berriz, oposizioko mobilizazioak indartzen ari da egitasmoak betean hartzen dituen euskal herrietan, zeren uste baitute, gauzatuz gero, kalte ekologiko eta sozial larriak izango genituzkeela. Asanblada herrikoi horren iritziz, "inposizio hutsa" da AHTren proiektu hori. Horregatik, AHTrentzako azterlan geoteknikoak lekuan bertan galarazteko deia egin du. Era berean, ezezko ofiziala emateko eta lanen garapena oztopatzeko eskatu die egitasmoarekin ikuskizun duten udalei.

AMANNEN IRITZIZ, "LATZA IZANGO DA INGURUMENEKO INPAKTUA".

Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuari egindako elkarrizketa bat argitaratu zen joan den apirilaren 14an Gipuzkoako egunkari batean. Orduko adierazpenetan aitortu zuenez, ekologiaren ikuspegitik ezin bideratuzkoa da AHTren egitasmoa, baina, hala ere, geroztik iragarri duenez, aurten bertan jarriko da Irunen AHTren obretako lehen harria. Nolanahi ere, honelaxe zioen aipatu elkarrizketa horretan: "Latza izango da ingurumeneko inpaktua; ez naiz hasiko bistakoa dena ukatzen... Aitortzen dut, orain arte egin dudan bezala, izugarria izango dela eragina, baina onartu beharra daukagu, zeren kostu baino etekin gehiago izango baitu herritarrentzat...".
Sailburuaren adierazpen horiek eta antzeko besteren batek, hala nola, "AHT gabe, Euskadi bazterturik geratuko da" dioenak, AHTren kontrako Asanblada herrikoiaren erantzun gogorra ekarri dute. Talde horren iritziz, Amannek, betiere manipulazio hutsaren mesedetan, horrelakoxe adierazpenen bidez ezkutatu nahi ditu proiektuaren eragin sozial negatiboak. AHTren kontrako Asanbladaren ustez, "funtsik gabeak, hutsalak, demagogikoak eta bidegabeak" dira Eusko Jaularitzako sailburuaren hitzak. Taldeak dio tinko baieztatu behar dela, ekologia hondatzeaz gainera, lurraldeen arteko oreka eta berdintasun soziala ere hautsiko dituela Abiadura Handiko Trenak. Ekologiaren suntsitzea eta ezberdintasuna dira, bada, taldearen iritziz, AHTk ezaugarritzen duen garapenaren bereizgarriak.
Talde herrikoi horren ustez, hainbat ondorio sozial izango lituzke AHTren egitasmoa gauzatzeak. Lehena, ingurumena suntsitzen duten politiken garaipena, hots, naturak berak ezartzen dituen mugak aintzat hartzen ez dituen politikarena eta ekologia suntsitzeak, lehentxeago edo geroxeago, bizimodu sozialaren hondamena ere berekin izan ohi duela are nekezago onartzen duen politikarena. Bigarrena, garapen itsu eta iraunik gabean oinarritutako garraioen sustapena, zein izango bailitzateke inpaktu sozial eta ekologiko handiko azpiegitura erraldoien ugalketa (autobideak, AHT eta superportuak). Hirugarrena, lurraldearen antolamendu orekatu eta deszentralizatuaren suntsitzea, AHTk zona makrourbanoak indartuko baititu eta lurraldeen arteko desorekaren iturri izango baita. Laugarrena, ezberdintasun sozialen areagotzea, baliabide ugari xahutzen duen garraioa eta sozialki diskriminazio handia sortzen duena jarriko baita abian. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzaren burdinbideetako planeko hipotesien arabera, "Euskal Y" garraioaren barruan, eta betiere herrialdeetako talgoen tarifei gagozkiela, 14 eta 19 euro inguru balioko luke Donostiatik Bilborako bidaiak. Bien bitartean, "askoz kostu handiagoa dute ibilaldi luzeek" abiadura handiko trenetan.



AHT-REN AURKA EGITEA EZ DA BIZIMODU HOBEARI UKO EGITEA.


AHT egitasmoa aurrera aterako balitz, honako bosgarren eragin sozial hau ere nabarmenduko litzateke: gero eta indartsuago ezarriko litzateke modelo soziokultural kontsumista eta berdintzailea. Merkantzien garraioen garapen izugarriari esker, dagoeneko etengabe ari dira gertatzen ekonomia globalizatuaren hedapena, nazioz gaindiko enpresen produkzioaren eta banaketaren gorakada eta fenomeno bi horien ondoriozko jarduera produktibo tradizionalen nahiz tokian tokiko identitate kulturalen deuseztatzea. Azkenik, beste hauxe izango litzateke seigarren eragin soziala: demokrazia hutsalik hutsalenean funtsatzen diren politikoen jokamoldearen onespena, zeren, esan beharrik ere ez dago, batere informazio argirik eman gabe eta inolako eztabaidarik eta parte-hartze sozialik onartu gabe ezarritako proiektua izango bgenukeela
Horrenbestez, ekologian, lurraldean, gizartean, ekonomian, kulturan, etikan eta politikan izango genituzkeen ondorio kaltegarriei erreparatu die AHTren kontrako Asanbladak. Egitasmo horri buru egitea, dio Asanbladak behin eta berriro, ez da herritarren bizimodua hobetzeari uko egitea, guztiz bestela baizik. Bizi baldintzak hobetu behar dira, baina sortzen diren arazoek konponbidea eskatzen dutela jakinik, beharrak ahalik eta modu autonomoenean eta gertuenean ase behar direla onartuz, kultura propioa, egitura ekonomikoak, sozialak eta politikoak berdintasunez garatzera jo behar dela jabe izanik eta bakoitzaren ingurumenarekin bat eginez aurreratu behar dela asumituz

AHT-k ez ditu gutxituko errepideetako kamioiak eta garraioak
AHTren kontrako Asanbladak erabat baztertzen ditu, hala EAEko Joan Jose Ibarretxe lehendakariak, nola Frantziako Akitaniako presidenteak, AHTren aldeko lobbya sortzeko eta sustatzeko azaldu dituzten argudioak. Arduradun politiko biek adierazi zutenez, kamioien zirkulazioa eta merkantzien garraioa murriztuko litzateke AHT abian jartzearekin. Asanbladaren iritziz, gezur eta amarru hutsa da argudio hori. Erabateko baieztapen horren segidan, taldeak gaineratzen du merkantzien zirkulazio-bolumen handiagoa erakartzea edo bereganatzea dutela helburu zehatz AHT sortzeak eta azpiegitura handi horri lotuta Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa garatzeak; bestela esanda, bide-sareekin, burdinbideekin eta portuekin ikuskizun duten garraioen ahalik eta fluxu handiena biltzea, alegia. Beraz, AHTren egitasmoak eta burdinbide berri horri lotutako plataforma logistikoek ez lukete orekatuko eta galgatuko garraioaren bolumen totala, eta, azken batean, ezta murriztuko ere. Aitzitik, indartu egingo lukete merkantzien era guztietako joan-etorria, eta, ondorioz, hazi egingo lirateke garraioaren sistema orokorrak sortzen dituen kalte ekologikoak eta sozialak..

EAEko instituzioak, Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak, errepideetako plan bat diseinatzen ari dira, AHTren osagarri-edo, eta 4.500 milioiko gastua aurreikusi dute hurrengo hamarkadarako. Asanblada herrikoiaren iritziz, "neurri gabeko eskizofrenia desarrollistaren" emaitza besterik ez da plan hori. Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatutakoaren arabera, gaur egun 38.000 ibilgailuk zirkulatzen dute egunero Irungo mugetatik, eta posible da egun bakoitzeko 42.000 ibilgailu gehiagoko zirkulazioa ezartzea. Egitasmo eta kopuru horien argitan, Asanbladak irizten dio AHTk ez duela balioko errepideetako garraioak sortzen dituen arazoei aurre egiteko.
Asanblada herrikoiaren ustez, ondoko mezu hauxe ari da zabaltzen erkidegoko Amann sailburua: "Burdinbideei, errepideei eta terminalei esker, kontinenteko garraio plataforma handi bat izango da Euskadi". Horregatik, AHTren egitasmoari estu-estuan lotuta, merkantzien garraioko azpiegituren plan zabal bat definitzen dihardute arduradun politikoek. Egitamuaren barrukoa da, besteak beste, Gipuzkoako Merkataritzako Ganbarak sustatutako Jaizkibelgo superportua, baita AHTren korridorean barnako plataforma logistiko intermodalen sarearen konfigurazioa ere (100 hektarea inguruko lurra hartuko omen du plataforma bakoitzak). AHTren kontrako Asanbladaren aburuz, hori guztia erantsi behar zaio lehengoari, inguru naturaleko eta sozialeko eragina zenbatekoa izango den neurtzeko garaian, eta, era berean, horrexek guztiak egiaztatzen du "instituzioen garraio eta azpiegituretako politikaren izaera suntsitzailea eta gerorik gabea»


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude