Artisten patu goibela


2002ko ekainaren 23an
Inbidia galantaz begiratu ohi diogu gauza ederrak sortzeko gai denari, baina beharbada oker gaude eta bereak eta bost jasateko etorri da pertsona hori mundura. Horrelako zer edo zer zioen 1972ko ekaina amaierako ZERUKO ARGIAren editorialak behintzat. Izenburu hauxe zeukan: "ARTISTA: Gizon enparagarria", eta itxura guzien arabera, berriki gertatutakoa zuen oinarri.


BATZUEK BESTEEI BIDALITAKO ESKUTITZA

Editorialgileak ez zuen arazoa gehiegi argitzen, eta ezin esan, bada, nik zertara zetorren, zuzen, gorabehera. Egia da garai hartan, ika-mikarik ez zela falta korronte bateko eta besteko artista euskaldunen artean, eta zenbaitek "espaiñolistatzat" hartu ohi zuela Oskorri musika taldea, adibidez (hain zuzen ere Oskorriren ekitaldi batez ziharduen Amatiñok aste hartan), baina ezin jakin zehazki zergatik eraman zuten editorialera gaia, han agertzen zena hauxe baino ez baitzen: "Bi alderditan zatiturik dagoen mundu ontako alderdietako bati eskutitz bat zuzendu diote oraindik orain beste alderdian bizi diran artistak. Errukia eskatu diote, artistak beroiek ez dauden alderdi nagusiari, erasotua dagoen artista lagun batentzat".
Norentzat? Auskalo... Ez azaltzeagatik, editorialgileak ez baitzuen azaltzen ezta zer motatako artista zen kaltetua! Nolanahi ere, esaten zuenaren arabera, ez bide zen horrelako eskutitzak ezagutzen ziren lehenengo aldia, hara.
"Ez da aurrenekoa. Auziak, artista elkarteetatik artistaren bat uxatzeak lehen eta orain gertatzen direnak dira. Berdintsu gertatzen da eskutitza izenpetu duten artisten alderdian ere. Ez daukagu tokirik, baiña izen-zerrenda aundia jarri diteke. Eta iñor ez litzake garbi geldituko. Asko dira beren aberritik ihes egin beharrean arkitu diran artistak. Are gehiago isilaraziak eta zokoratuak. Baita gaixotzat eta zorotzat artuak ere. Ez dut uste oker aundia denik artista jendearen gaurko egoera negargarria denik esatea".


HIL ETA GERO, SALDA BERO

Horrelako ondorio batek argibideak behar zituen, eta haiexek emateari ekiten zion editorialgileak jarraian. "Zenbati il eta gero omenaldia egin zaie, bizi ziran bitartean ahaztuak, baztertuak eta muzinduak izan badira ere. Binbitartean, berriz, beste zenbait dekoradore, abeslari eta izlari eskas goraipatuak dira. Denborak gauzak ahaztutzen dituenean, baztertuak goraipatzen dira eta goraipatuak baztertzen. Negargarria artisten izaera. Oihu egiten du, ez guri entzunarazteko, guk dugulako aren oihuaren beharra baizik; eta guk entzungor egiten diogu. Edertasuna sortzeko gauza dana da artista. Ortarako gaiñeko azal zakarra desegin behar du barruko edertasuna gaiñeratzeko. Guk ikusten dugun munduaren mintza ausi behar du guri mundu berri eta ezezagun bat erakusteko. Orregatik da artista enparagarria, bihurria. Bizi geran munduan ondo bizi diran guztientzat batez ere. Aatik isilarazten dute, ahazten eta zokoratzen. Itzegiten duena ohartu gabe isilarazten duena argien. Orregatik jarriko du arte lana irabazpide. Eta apaingarri eta gustagarri bihurtuko du eder-lana. ‘Giñol’ baten antzera esku-keiñuka jardungo du artistak andik aurrera. Baiña iñork ez dio entzungo. Oihuka ari dela usteko du, baiña illik dago".



DENENTZAT SOBERAN

Patu goibela, benetan, artistarena, Z. ARGIAko editorial hura burutu zuenaren ikuspegian bederen. Eta alfer-alferrik ibiliko zen itxaropenari leihoren bat ireki nahian, gainera! "Enparagarri eta bihurria, artisten lana, baita egoera jakin bat onartzen ez dutenentzat ere eta aldatzeko irrikaz lanean ari direnentzat. Berentartzat jotzen dute artista. Bizi dugun egoera aldatu nahi du onek ere. Beren burrukaren aldekotzat eta abeslaritzat artzen dute. Arriskugarria. Esku-keiñuka ari dan txori izugarri bihurtu nahi dute. Beren molde eta egitarauetan esitu nahiko dute. Artistak, bere ahotsa, galduko du. Bere ahotsa gordetzen badu, berriz, bakartitzat eta iheslaritzat joko dute. Negargarria artistaren izaera, enparagarria batzuentzat eta besteentzat".
Hala ere, izateko eskatzen zion artistari editorialgileak, beharrezkoa zela gogoratu, zeren negargarria bazen bere orduko izaera, are "negargarriagoa oraindik artistarik gabeko erriarena. Patxaran eta lasai biziko da, baiña ez da sekulan mundu berrien leihotilara iritxiko. Baiña azkenean aspertu, nazkatu eta okiturik il egingo da. Oraindik ez dana jartzen die artistak begien aurrean egoera ala dela diotenei. Orregatik isilarazten dute. Baiña, ez dena, dena baiño egiazago da. Geroak, oraiñak baiño indar-eragille gehiago du. Negargarria artistaren izaera, baiña are gehiago bere artistak aintzakotzat artzen ez dituan erriarena. Erriak beharrezko bait du bizitzeko artista enparagarri ori. Erriak uzten dioenean egin dezake artistak bere lana"

Alkilatzeko
Iragarkia, 1972-VI-25

JATSUn, Baionatik 13 kilometrotara, baserri bat. Baditu: ur, elektrizidade, telefono, 4 gela, sukalde, garbitegi, komon, jangela, sala eta abar.

DONOSTIAn, bizitza bat hutsa: 7 gela, 2 garbitegi, komona eta 2 aszensore. P° Ramon Mª Lili, n° 8.
ZERUKO ARGIAn galda.
SALGAI:
LUHOSOAn, Baionatik 29 kilometrotara, etxe haundi bat (etxe xinplea, ez dotore hoietakoa).
BIARRITZen, etxe haundi dotore bat.
ZERUKO ARGIAn galda

Pake atarian ote gaude?
Basarri, 1972-VI-25

Viet-Nam-go gerra azkenetan ote degu? Betiko asi zala zirudiena, bukatuko ote da oraingo ontan? Politiko argi begi-zorrotzek diotenez, ez da arrigarri izango onela gertatzea. Jaunak bakarrik daki Nixon-ek eta Rusiako agintariek zer asmo artu zituzten Mosku-ko izketaldietan. Komeni zaiena zabaldu dute, ta komeni zaiena ixildu ere bai. Goiko diplomazia dantza bizian ikusten da egun auetan. Rusiako lendakari (presidente) Podgorny, Hanoi-ra; Nixon lendakariaren esku eskubidea dan Kissinger, Pekin-era. Udazkenean botazioak dira Ipar-Amerikan lendakari berria autatzeko. Edo lengoak aurrera agintzen jarraitzeko. Dexkuidoan Viet-Nam-go gerra bukatzeko modua egiten badu ta soldadu amerikanoak etxeratzekoa, ezta errez izango botazio oietan Nixon menderatzen. Beste urte batzutarako bera geldituko da jaun da jabe. Presa duela dirudi Nixon-ek Indotxina-ko pakeak egiteko. Antzeman diteke zer motiborengatik; datozen botazioengatik, batipat, berez pakezale izango dala zalantzan jartzen ezpadegu ere

D. Kosme pipiak jota
Arostegitar Jok, 1972-VI-25

Ez dabil bere onean gure On Kosme. Ez da txantxetakoa, izan ere, sendagilleak eman dion azken epaia: "Zure biotza pipiak jota dago; zure tentsioak aur koskor batena dirudi; pultsoa ia eziñ arrapatu, erdi illa, neurri batekoa ez. Leenik artu bear duzun neurri zorrotza au duzu: Sekula-santan ez duzu zigarro bat gehiago erreko". "Farias koskor bat ere ez, besterik ezean, Obispuaren egunean?". "Ezta Sakristauaren egunean ere; ez Farias bat eta ez kolilla mutur bat ere. Berealaxe oera joan bear duzu". "Ogeita lau ordutarako?". "Hogei eta lau egunerako gutienez. Alkoolik ez sekulan". "Wiski pitin bat ere ez, sendagille Jauna? Zaiñak zabaltzen dituela diote, bada, Wiski pitin batek". "Gaxoak bere buruari iruzur egiteko erabiltzen duan engaiñu bat da, Wiski zikiñ ori. Aldaparik ez duzu gehiago igoko". (...) On Kosme gizajoak, tipili-tapala, pulliki pulliki eskaillera maillak jaisten ditu. Tristuraz negar ere egingo luke. Saturrarandik Ondarruraiño igerika joan etorria, iñun gelditu gabe, egiten zuana, oe zulora, alajaiña (...)


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude