Euskal herriak oporrik ez: hondartzako sozialismoa


2001eko irailaren 23an
Hondartza" zekarren mahaigainera 1971ko irailaren amaieran Luis Haranburu-Altunak, astero-astero idazten zuen bere "Euskal Mitologia" sailean. Eta hori, aurretik aitortu arren: "Ene zango iletsu eta meharrak, ez dute aspaldian eguzkiaren argirik ikusi. Ez dakit zein konplejo ezkutuak eraginda ez naizen aurtengoan hondartzara joan". Baina, nolakoa den pertsona, "Agian hargatik, hasia naiz hondartzaz pentsatzen, eta zenbaiterainoko jentaldeak harat doazen jabeturik, hondartzaren sekreto gordearen bila iharduki dut" aitortzen zuen idazleak.


BARANDILATIK BEGIRA

Nola ikusten ote zuen hondartzara joatea, haren hondarra zapaltzeko hain gogo gutxi erakutsitako gizonak? Bada, horrela: "Gorputz beztuak, aurpegi gorrixkak, mila gisatako gorputzak kiskaltzen, erretzen. Larruei bapainua darie, eguzkiaren bapainua. Hondar horia behean, eguzki bortitza goian, eta tartean zango, zoin, bular nagiak. Hondartza amets leku da; ameskeriaren toki. Oro da errea eta guzti da bero. Hondartzak aldare bat dirudi, eta han dautza gorputzak eguzkiari eskeiniak. Ofrenda handi bat da hondartza".
Ikuspegi bitxia, ez da hala? Halere gogoeta sakonagoak eragiten zizkion, horrela baitzioen jarraian: "Bizia eta beroaren arteko lotura klara da eta oso maiz aipatua, mendebaleko alkimia eta medizinaren historian zehar. Sua eta biziaren arteko ekuazioa Paracelso-ren sistimaren oinarri eta zutabe da. Paracelso-ren baitan suak bizia dakar eta bizia su da. Pentsaera hau oso errotua dakusagu Erdi Aro eta gerozko gizaldietan".
Aurrekoek izandako sinesmen haiek guztiak gogoratzea oso ondo zegoen, baina, ba ote parekorik une horretako hondartzazaleen artean? Bada, bai, dirudienez!
"Egun eta geure artean asko da eguzkiaren birtute osasungarrian sinesten duenik. Sarri entzuna dut, eguzkiak azala gogortu egiten duela eta gero neguan hotz txikiagoa izaten dela", zioen bipilki Haranburu-Altunak.


HONDARTZA, HERRIAREN OPIO

Sinesmen kontuaz aparte, eguzkitan egon eta bainua hartzeko asmotan itsasertzera hurbiltze horrek ba ei du bestelako ondoriorik ere. Hauexek: "Jendetza biltzen da hondartzan. Hondartzan hortzez gora datzanak, ez du agian aldameneko ezezagunaz hitz eginen, baina ezezagun eta jende estranio hoik laket zaizkio, bere pasibo egoeraren gordailu baitira. Hondartzan pertsona, multzo trokatzen da. Inor ez da norbera, jendetza baizik. Bata langilea izanen da, merkatari bestea eta beste hura burges. Baina denak nahasturik, beren larru arruntaz jantzirik, jendetza dira, masa bat osatzen dute". Alajaina! Sekula ikusi al duzue horrela zeuon burua? Nik ere ez, jakina. Bada, kontua ez zen hor bukatzen! Izan ere, hondartzan, Luis Haranburu-Altunaren ikuspegiz behintzat; "burgesa eta langilea ez dira nabarmentzen. Ugazaba eta proletarioa batera dautza, hondar berdinean etzanik", eta, beraz, "hondartza klaseen ukazioa dugu. Ez da hondartzan sozial gisako desberdintasunik nabari. Han suma daitezkeen berezkundeak biologia edo fisiologiaren mailakoak dira. Bata argala, bestea itsusi eta liraina hurrengoa".
Hots, larrugorritan geratuz gero, denak berdinak ematen dugula. Ah… baina, askok aurkakoa uste arren, hilerrian bezala, horretan ere izan badira bereiztasunak! Gorputza bera ere diruz alda daitekeela ahaztu zitzaion aztertzaileari! Bistan da, orduan ez zegoen modan liposukzioaren zera, eta agian masaje eta abarrena ere gutxi. Horrela bada, ez da erabat harritzekoa hark zioena: "Hondartzan, gorputza da nagusi. Gizartea eta bere desberdintasunak hondartzaren atarian gelditzen dira, jantzi eta poltsen gisara. Hondartza, gizartearen kontraesanetatik at dago". Egia ote? Bada, ez, antza! Izan ere, "funtsean eta nor beraren barne muinean azalezko sozializazio hori, benetakoaren itxura arlotea baizik ez da. Jendetzaren barnean gorderik norberaren baldintzak ukatzen ditugu". Kontuan eduki, beraz. Ondoko mezutxo hau ere bai, badaezpada: «Agian, hondartzako sozialismoa, balizko amets baten inurria dugu. Eta jakina, uda sasoian, hondartzan lortzen den gizarte leuna eta epela, klaserik gabekoa, neguak zapuzten du». Argi, bada!
Amaitzerakoan, oso zuhur izaten saiatzen zen Haranburu-Altuna: "Orain artekoa irakurri ondoren norbaitek pentsa dezake, hondartza begitan hartu dudala. Ala fede! Ez zezakean norbait horrek okerrago pentsa. Jatorra, bidezkoa, zuzena, ongarria... hori guztia eta gehiago deritzat hondartzari. Baina... Bakar bakarrik, eta udaitzanaren mugan, hauxe esan nahi nion irakurleari hasera haseratik: Agian, udako eguzkiaren argitan itxura alaiagoz ikusi duzu Euskal Herria. Behar bada pentsatua duzu Euskal Herria hondartza bat dela, osatua eta penarik gabea. Baina aski duzu hondartzatik bi pausoz aldaratzea, Euskal Herriaren aurpegi gaizto eta egoera tristeaz jabetzeko. Agian errealitatea itzalean datza. Han... eguzkirik ez den tokian. Nahiz euskaldunok bakantzak har, Euskal Herriak ez du oporrik"

Zenbat Gara
Donostiako Euskal Jaiak polit samarrak izan dira aurten. Danetatik izan dugu, folkloreari aukera gehiago eman bazaio ere. Hala ere horra hor gutienez jaialdi bikainak, antzerki saioak, hitzaldiak (HERRIAko zuzendari eta euskaltzaina den P. Lafitte jaunarena debekatu izan arren) eta haurrentzako idatz lehiaketa. Baina batez ere, euskarazko ginola, gure iritziz haurrei eskaini diezaiekegun saio interesgarrienetakoa. Bestalde, eman diezaiogun Jabier Aranburu albistariari zorion sutsuena hautatu digun informazio ugari eta kritikoagatik (1971-IX-26)

Entzun, Zeruko Argiaren irakurleek!
Oharra, 1971-IX-26

Datorren illetik ZERUKO ARGIA-ren ofizinetako ateak goizetik bakarrik irikiko dira: goizeko 8-etatik 2-ak eta laurden arte. Arren, zuen urrutizkin-deitzeak eta bisitak goizetik egin; bestela, arratsaldetik, inork ez dizue erantzungo

Sinodoa
Laster dugu Sinodo deritzan batzarra Erroman. Apaizen arazoak aztertuko dituzte an biltzen direnak. Izan ere, ez da berriketa apaizari gertatu zaiona! Au bai gelditu dela ez zerurako ez lurrerako! Zenbat galdera, zenbat kezka, zenbat zalantza, zenbat aldaketa! Zer da apaiz izatea? Zertarako apaiz? Zer eginkizun du apaizak? Kristau-erritik urrun ala bertan bizi behar du? Edozein kristauek bezala artu behar al ditu famili, lan eta politikako erantzunkizunak? Zer gertatzen da orrenbeste apaizek beren apaiz biziera uzteko? Zabarkeria? Siñesmen eza? Etsipena? Ala kristau izatea familiko, laneko eta gizarteko lotura guziekin sakon bizi nahia? Elizak daukan buruausterik aundienetakoa: apaiza (...) (1971-IX-26)

Organistarik baden ala ez
Tarteka tarteka entzun oi ditut alako uskeri maatillak: Ez omen dugula gaurko egunean organista gizonik. Leen ere orrelako esaera merkeari esker, ur otzak erreta nago. Iñoiz baiño organista geiago ditugu gure errian eta ala ere negarra besterik ez dariote. Ez da leenbiziko aldia, ateraldi oni erantzuten diotala. Auetako bat Igeldoko apaiza: bertako organista zaarrari, alegia, omenaldia egitekoak zirela eta egun ortan organoa mutu egongo zela, ordezkaririk aurkitu ezin eta. Orain berriz esan didate Arteche mintzatu ote den radio bidez gai bera jokoan arturik. Organistarik ez dela, nork erakutsi ere ez eta orrelako esamesak. Emezortzi urte luze organoa irakasten daramazkit Donostiako Kontserbatorioan eta orain dator nunbait orrelako txorakeri-porrusaldarekin. Aurten bertan bi gizon-emakumek bukatu dute beren organo-karrera eta biek sari bereziarekin (premio extraordinario delakoa). Leendik baditut orrelako beste zortzi. Ongi esateko, nerekin organoa jotzen ikasi dutenak, erabat jota, izango dira berrogeiren bat Gipuzkoan. (...) San Bizente elizan, orain berriro omenaldia egin zidaten egunean, biak nerekin ikasitako organistak ziren: Esteban Elizondo eta Mari Koro Saenz. Etxe zuloan lo egoten al dira garai ortan, ala erri guziaren aotan dabillen berria jasotzeko ere ez al dute aukerarik izan sekulan? (...) (1971-IX-26)


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude