EUSKAL ANTZERTIAREN ALDARE HUTSA


2001eko maiatzaren 06an
Izakiak bere historian zehar existentziari aurre egiteko hainbat trikimailu, hainbat jolas asmatu eta berrasmatu ditu. Jolas hauek bizitzaren aldare desberdinetan koka litezke: erlijioarena; kirolarena; politikarena; artearena; eta hor nonbait euskal antzertiaren aldarea (hutsa) aurkitu dugu. Gordon Craig antzerkigizonaren idatzi teorikoetan oinarrituta, aldare hauen arauei buruz gogoeta xume bat egitea da hemen nire helburua. Azken funtsean jolas guztiek arau aurreezarri batzuk baitauzkate.
Hiru adibide jarriko ditut euskal antzertiaren aldareari buruz hitz egin baino lehen.
Lehenengo aldarea kirolarena izan liteke, eta kirola aipatzerakoan pilotarena datorkit gogora. Pilotak bere arauak ditu, pilotariak arau hauek betetzen ditu, eta ikusleak -herriak- ondo asko daki kode hauek zeintzuk diren. Arau hauek mekanika bat eta poetika bat daukate. Alde batetik, arau mekanikoak, espazioan (falta, pasa, txapa...), jokalarian (pelotariaren biomekanika...) oinarritzen dira eta beste batetik poetikaren arauak daude (partidaren intentsitatea, emozioa...). Hala ere, kirolaren kasuan jokoa dago barne, hau da irabazle eta galtzaile bat dagoela.
Beste aldare bat, non galtzaile eta irabazlerik ez dagoen, artearena da. Aldare handi honetan, beste aldare batzuk daude eta pinturarena izan liteke horietako bat. Pintura ere kode mekaniko eta kode poetikoez baliatzen da. Adibidez, mekanikaz hitz egiten dugunean teknika piktorikoak datozkit burura. Pinturaren poetikaz hitz egiterakoan, historian zehar sortutako estetika desberdinen jolasa aipatuko nuke: pintura expresionista, surrealista, abstraktoa... eta ikuspuntu estetiko bakoitzak, bere jolasean, kode eta arau propioak ditu.


EUSKAL ANTZERTIAREN aldareari buruz hitz egin baino lehen, beste aldare txiki baina gure herriarentzako hain adierazgarri eta aberasgarri den bat aipatuko dut: bertsolaritza. Gure kulturaren sustraietatik irtendako arte honek ere bere arauak ditu, eta arau hauek funtzio mekaniko eta funtzio poetikoak betetzen dituzte. Bertsolaritzaren mekanikari dagokionez, esan dezakegu, bertsoaren neurria, errima... har ditzakegula arau moduan, eta poetika bati buruz ere hitz egin dezakegu, aitzitik, bertsoaren gaiaren erabileran bertsolariak ematen dion kutsu poetikoa (doinuaren erabilera, malizia, jatorria, bat batekotasuna...).
Antzertian ere arau batzuk badaude eta adibidez Indiako Kathakali antzerki-dantzan kode hauek bai aktoreek eta bai herriak ezagutzen dituzte. Horren urrun joan gabe, Zuberoako maskaradetan ere kode batzuk aurki ditzakegu, kodifikazio horiek herriak eta antzerki draman parte hartzen dutenek ondo ezagutzen dituzte (espazioaren erabilera, pertsonaien karakterizazioa, dantza kodifikatuak...). Baina, biziki eraberritu den gure antzerkiak bere norabidea kolokan jarri du, espiritualtasun gabeko antzerki psikologiko batera gehiago hurbildu delarik. Erritoaren eta kulturaren oinarriak ahaztuta, ikuskizun hutsa bilakatu da.
Euskal antzerti bat sortzeko ahaleginak egin dira, baina norabidea eta norantza falta zaizkio. Antzerki muntaiak ekoizteaz aparte, gogoetarako bide bat zabaltzea beharrezkoa da. Hortaz, euskal antzerkiaren gogoeta egiteko ordua iritsi zaigu, zeintzuk diren euskal antzerkiaren ezaugarriak, zein arauekin jolasten duen. Zein den bere estetika, aktorearen metodologia eta pedagogia. Antzerki amateurraren bultzada ezinbestekoa da, antzerkigintzaren profesionaltasuna eta nola ez zaletasuna, talde amateurretatik iritsiko baita, edota eskola eta unibertsitateetan ateratzen diren taldeetatik. Aktoreak bere indibidualtasuna alde batera utzi behar du. Antzerkiari zabaldu behar dizkio eskuak. Izan ere, bizitza moderno honek aktorea protagonista bilakatu baitu, antzerkia bera bere osotasunean alde batera utzita, eta nola ez, publikoa (herria). Horretarako artearekiko militantzia beharrezkoa da. Benetako komunikazioa antzerkiaren eta herriaren artean gertatu dadila. Kulturaren aberastasuna anonimatoan baitago, eta ez bizitza moderno honek saldu nahi dizkigun heroi faltsuetan.
Lantzeko dauden beste esparru batzuk: euskararen erabilera nola moldatzen den draman; dokumentazio zentro bat zabaltzea; euskal taldeen inplikazioa eta elkarrizketa; antzerkiari buruzko terminologia osatzea, pedagogiarako oso baliagarria izango baitzaigu; atzerritar dramagileen testuak itzultzea... Hauek lirateke jorratu beharreko gaiak, euskal antzertiaren aldare hutsa berreskuratu behar badugu; bertan, gure espresioa, gure garrasia eta barrea, gure irrintzia, gure izatea (pertsonala/ unibertsala) atontzeko intentzioarekin. Bota ditzagun haziak euskal antzertiaren aldare hutsean eta has gaitezen behingoz dantzan, jolasean, olgetan... horrela soilik hitz egin ahal izango baitugu benetako euskal antzertiaz.


ASTEKARIA
2001eko maiatzaren 06a
Azoka
Azkenak
Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude