TRENIK GABEKO BIZIKLETA BIDEAK

  • Bergaratik hasi eta Lizarrarainoko bidea egiten zuen... alderantziz ere bai. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako lurrak zeharkatzen zituen Vasco Navarro trenbideak. Lurrinezko zein makina elektrikoak zapaldutako bideak orain oinezkoen eta txirrindularien zain daude.

2001eko apirilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Vasco Navarro trenbidearen historia jaiotza luze eta zailaren eta bat-bateko heriotz saihestezinaren historia da. Duela 120 urte inguru planifikatu eta martxan jarri zenetik ez zen 1948. urtera arte guztiz bukatutzat jo. Handik 20 urtetara
-errepide eta kotxeekiko lehia zela-eta- bertan behera geratu zen trena. Garai horretan Euskal Herriak sekulako trenbide sarea zeukan eta Vasco Navarro armiarma sare horren harribitxia zen, bai luzeragatik (140 km) zein garrantzi estrategikoarengatik, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa lotzen baitzituen.
1967ko abenduaren 31tik, bere aldeko "requiema" izan zenetik, alegia, trenbidea zenak heriotz osteko deskonposizioa ezagutu zuen, hainbat zati hirigune zein industriaguneek jan dutelako edota nekazari-guneetan naturak bere legea ezarri duelako. Hala ere, zenbait zati, Arabako Lautadan batez ere, nahiko ongi kontserbatzea lortu da eta arazo handirik gabe ibil daitezke.
32 urte geroago, Patxi Arzamendi geografo eta historialariak ibilbide osoa, ongi zein gaizki kontserbatzen dena, ezagutzera gonbidatzen gaitu, "Vasco Navarro Trenaren Ibilbidea" izeneko gidaliburuaren bidez. Gida Eusko Jaurlaritzak argitaratu du, "Natur Bideak EAEn" monografiko sortaren barruan.


140 KILOMETROAK.

Patxi Arzamendik gidaliburu honetan Bergarako Mekolalde auzoan hasi eta Lizarrako geltokiraino trenbidearen ibilbideari errepaso zehatza egiten dio, lau atal nagusitan (Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Lizarrerria) eta hauen barruan hainbat tarte txiki dago banatuta. Ibilbide osoa zatiz zati aurkezten digu, bakoitzaren kokapen geografiko, ingurune natural eta egoera fisikoa deskribatuz.
Honez gain, egileak toki edo herri bakoitzean aurki ditzakegun monumenturik interesgarrienen zerrenda zein zerbitzurik garrantzitsuenen berri ematen digu, hala nola, turismo bulego, osasun zentru, ostatu edo jatetxeen berri. Eta, nola ez, gidaliburua batez ere ibilbidea bizikletaz egin nahi dutenei begira idatzi denez, txirrindularitzaren inguruko informazioa. Informazio hori batzuetan zehatza da, baina beste batzuetan datu orokorragoak dakartza. Ibilbidearen hainbat zatitan gaur egun, hiri edo industriak daude, eta, beraz, egileak hortik igarotzeko bide alternatiboak proposatzen dizkigu.
Gidaliburua, euskaraz eta gazteleraz idatzia da, bata bestearen ondoan dauden bi zutabetan, eta egileak berak egindako zein artxibategitatik ateratako hainbat argazki du. Ibilbidearen mapa orokorra (1:50.000 eskalakoa) eta zati bakoitzeko planoak ere badira. Argazkirik sartzerik izan ez den zenbait orrialdetan marrazkiak erabili ditu.


EZIN BUKATU LANAK.

Bizkaia eta Nafarroa trenez lotzeko lehen ekimena Juan Jose eta Joakin Herran anaia gasteiztarrena izan zen, eta ondorengo gauzatze praktiko osoa beraien "Ferrocarril ecónomico de Estella a Durango por Vitoria y ramal de Arroniz a Lerin" txostenean oinarritu zen. 1881ean Espainiako Sustapen Ministerioan aurkeztu zuten txostena.
Proiektua urtebete geroago onartu zen eta orduantxe hasi zen benetako arazoa: finantziazioa. Espainian diru publiko zein pribatuaren bila alferrik aritu ostean Europara jo behar izan zuten eta azkenean, Ingalaterran aurkitutako laguntzari esker, "The Anglo Vasco Navarro Railway Company Limited" elkartea sortu zen.
Eraikitze lanak 1887an hasi ziren, Gasteiztik Durangorantz, Arlaban (Leintz-Gatzaga) gainetik eta lehenbiziko 18 kilometro horietan ez zen arazorik izan. Bi urte geroago inauguratu zuten. Dena den, lanen hasiera-lekuak ez zirudien egokiena; oso herri txikiak igarotzen zituenez, errentagarritasuna ezinezkoa zen. Akats horrek ondorio larriak ekarri zituen epe motzean.
Lehen urte haietan trenbideak igarotako udalek lanak finantzatzen laguntzen zuten, akzioen bidez eta baita ardoaren gaineko zerga berri baten bidez ere, baina, nonbait diru gutxiegi bildu eta urtebetera elkarteak porrot egin zuen, lanak ere hainbat urtetan bertan behera utziz.
Laguntza 1912an heldu zen, sei urte lehenago sortutako Union Cerrajera enpresak Arrasateko eta Bergarako lantegiak lotzeko trenbidea erabiltzea erabaki zuenean. Garai berean, Eduardo Dato arabarra Espainiako gobernu buru izendatu zuten, eta honek arabar ekonomia berpiztu asmoz bertan behera utzitako Vasco Navarrori berrekitea agindu zuen. Ondorioz, lau diputazioek eta udalek jarritako diruarekin 1914an berriz ere lanak hasi ziren. 1919rako Gasteiz eta Deba Garaia arteko zatia inauguratzea lortu zen, hots, orografia aldetik zatirik zailena.
Azkenik, Gasteiztik Lizarrarainoko 70 kilometroak 1920an hasi ziren eraikitzen eta 1927ko irailaren 23an jarri zen abian, oraindik ere lurrinezko lokomotorekin. Sarea prest eta lurrinezko trenak martxan, egin beharreko hurrengoa elektrifikatzea zen, ondorengo hamarkadan ekin zioten lana, alegia. Hori bai, oraindik ere zatitxo txiki bat geratzen zen eraikitzeko, Estibalitz santutegira zeramana eta hau ez zen 1948. urtea arte iritsi.
Beraz, erabat amaitu zenetik trenbideak ez zuen 20 urte ere iraun. Emaitza ekonomiko txarrak eta errepideen gero eta konpetentzia handiagoa ikusirik, Espainiako gobernuak 1967an ixtea erabaki zuen, nahiz eta diputazioek erabakiaren aurka egin. Iñaki Suso Espadas historialariak treneko langile baten ahotan jartzen duen esaldiak dioen bezala: "Denon artean hil genuen eta bera bakarrik hil zen".

PATXI ARZAMENDI: "ARABAKO LAUTADAKO ZATIA, BIZIKLETAZ IBILTZEKO APARTA DA, LAU-LAUA ETA ETENDURA GUTXIREKIN"
Duela 37 urte Donostian jaioa, baina gaur egun Zizurkilen bizi den Geografia eta Historiako lizentziatu honek lehen ere zenbait ikerketa historiko burutu zuen. Azkenaldian, ordea, geografia eta natura gustuko dituenez, ingurumenean aritzea erabaki du.
Nola ekin zenion "Vasco Navarro trenaren ibilbidea" liburua idazteari?
1997an Eusko Jaurlaritzarentzat abandonatuta zeuden trenbide sarearen inbentarioa egin nuen. Vasco Navarro trenbidea zen luzeena eta Bergaratik Lizarrarainoko tartea motorrik gabeko ibilgailuentzako eta oinezkoentzako ibilbide bihurtzea gozamen hutsa izan zitekeela konturatu nintzen. Orduz geroztik, bidean zenbait hobekuntza egin da, Arabako Lautadan bereziki, eta egoera berriak ibilbide osoa ezagutzera animatu ninduen. Gida bat argitaratzeko une aproposa zela pentsatu nuen.

Hortik aurrera zein izan da lanaren garapena, zein urrats eman duzu?
Alde batetik bidea bera egin eta aztertu egin dut, apunteak jasoz -paisajearen marrazkiak, deskribapenak, bertakoei elkarrizketak- edota argazkiak ateraz. Bestalde, mapa berriak egiteko orduan kartografia zahar eta berriaz baliatu naiz eta azkenik, egungo zein antzinako agirien bila ibili naiz.
Informazio guztia (grafikoa zein idatzia) bildu ondoren, hurrengo urratsa dena laburbiltzea izan da, liburu itxura eman asmoz. Edukia egituratu eta ibilbidea eskualdeka sailkatu nuen lehenbizi, gero maketazio eta diseinu lana burutu nuen eta ondoren, neuk egindako zirriborroetan oinarrituta mapak egiteko Bilboko enpresa batekin jarri nintzen harremanetan. Lagun itzultzaile baten bitartez euskarazko testua txukundu nuen eta azkenik, grafikagintzan aritzen den enpresa batek, fotokonposaketa eta diseinua egin zuen. Orain, liburua kalean da.

Zein dira gehien eta gutxien gustatu zaizkizun ibilbidearen zati edo tokiak?
Vasco Navarrok igarotzen zituen zati politak asko dira. Arabako Lautadako zatia, esate baterako, bizikletaz ibiltzeko aparta da, lau-laua eta etendura gutxirekin. Arabako Mendialdean natura puri-purian antzeman daiteke. Tristetzen nauena, esate baterako, Bergarako geltoki eder bat bota izana da edo Oñatiko zatia gero eta etendura gehiagoz ikustea.

Nolakoa da ibilbidearen egoera?
Orokorrean ona da, azken bost urteetan poliki-poliki berreskuratzen ari da, batez ere Araban, baina askoz hobeto egon liteke. Txikiziorik handienak 70-80 urteetan gertatu ziren eta leku batzuetan kalteak behin-betikoak dira. Dena den, diru apur batekin elkarlotzeko falta diren zatitxoak erraz konpon daitezke.

Ibilbidea ezagutu eta gero, non bila genezake Vasco Navarroren tren edo lokomotoren arrastorik? Gordetzen al dira?
Oñatiko Vasco Navarro trenbidearen geltoki zaharraren ondoan, monumentu gisa, lurrinezko lokomotora bat aurki dezakegu eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan, berriz, zenbait egongela-bagoi gordetzen da, Ashbury konpainia britainiarrak 1887-95 urte bitartean egindakoak. 1960. urtean Sestaoko La Naval konpainiak egindako 3004 automotore elektrikoa ere Urola bailarako herri horretan dago.

FELIX BOLINAGA, ARLANGAKO RADARRA
Vasco Navarroren desagerpenarekin, Bergara eta Gasteiz arteko bidaiariak, besteak beste, Felix Bolinagaren agur atsegina jasotzeko aukera ere galdu zuen. Arlaban mendateko hesi zainak 30 urte egin zituen bere postuan.
Pasabidea bere Eritza baserritik kilometro erdira eta itsas mailatik 617 metrora egon arren, eta goizeko 6:30etatik aurrera dozena bat trenen igaroaldia zaindu behar zuen arren, Felixek bere lana modu atseginean betetzen zuen, eta bailarako jendearen zein bidaiarien estima eta errespetua lortu zuen.
Batetik, bere lana ezin hobeto bete zuen, mende laurdenean istripu txikienik ere ez zuelako jasan, baina, bestetik, pasabidea itxi baino lehen, ahalik eta kotxe, kamioi zein autobus gehienei pasatzen uzten saiatzen zen, gaur egun sinesgaitza dirudien metodoa erabiliz.
Kontuan izan behar da Arlabangoa Vasco Navarroren ibilbideko oztopo nagusia zela, eta askotan izaten zen behe-laino itxiak zein telefonorik ez izateak (azken urteetan jarri zioten baina berak aurrerapen honi uko egin eta bere estiloan jarraitu zuen lanean) ez zuten zereginak ondo betetzen laguntzen.
Western zinean bezala (belarria lurraren kontra jarriz, indioek bufalo multzo baten hurbiltasuna igartzen zutenean), Felix, bere belarria elektrizitate zutoin metalikoaren ondoan jarri, begiak itxi, eta jasotako zarataren indarragatik trenaren hurbiltasuna igartzeko gai zen. Horrela, giza radar honek egoera ziurtzat jotzen zuenean, hesia igo eta beso mugimendu ikusgarriekin ibilgailuei igarotzeko baimena ematen zien.
Maniobra hauek guztiak milaka aldiz burutuak zituen Felix Bolinagak ez zuen trenarekiko komunikaziorik eta inoiz ez zen ezer txarrik gertatu. Trena kendu zutenean umea jostailurik gabe bezala geratu zen. Berau izan zen Vasco Navarroren heriotzarekin negar gehien egin zuenetakoa, bere baserriko eta Gure Ametsa geltoki-jatetxeko lanetara itzuli aurretik. Betidanik gizon baikorra, bere trena itzuliko zela pentsatzen zuen.


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude