URTAIN BOXEOLARIAK TXAPELA GALDU ZUENEKOA

  • Bi borroka eta bi porrot jaso zituen azaroaren 22ko aleak. De Gaulle eta Frantziaren artekoa bata eta Urtain eta Cooper ingelesaren artekoa bestea.

2000ko azaroaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Frantsesek "ez!" esan berri zioten ezetz esaten beti primeran jakin ei zuen gizonari, alegia De Gaulle jaunari. Horrela zioen 1970eko azaroaren 22ko Z. ARGIAk behintzat: "Ez. Itz honek adierazten du Frantzian Napoleon ezkero eta Europan gizaldi ontan izandu dan politiko aundienetakoaren izakera, De Gaullen izakera". Miresmen punttu bat nabarmentzen zitzaion astekariari politiko frantziarrak egindakoak aitatzerakoan, zela Hitler-en aurka, zela "Rusia, England, Iparamerika"koei aurpegia erakutsiz, zela bere herriaren iritziaren aurka jokatzerakoan.


FRANTZIA, UME TXIKIA.

"Algeriako arazoan frantses gehienen iritziaren aurka jokatzen du. EZ berriro ere militarrei eta EZ barrikaden babesean gorde ziran frantsesei", gogorarazten zuen suharki. Hori gutxi balitz, "nork ahaztuko du 1968-gnean, maiatzaren 30an telebistatik esan zuana: 'Ba... EZ Republikak ez du bere burua makurtuko, erria etorriko da bere onera...". Zenbat lagun egin ote zituen jarrera horrekin 1968ko maiatz ospetsu hartan? Borrokan zihardutenetatik, bat ere ez, pentsatzekoa da, baina borroka haien aurka zeudenetatik, asko, bistan da... Z. ARGIAk zioenera itzulita, gauza da, ezezko borobil horiek guztiak mahaigaineratu eta gero, bila zebilen iturrira iristen zela iruzkintzailea: "Ikusten danez De Gaullentzat oraingo frantsesak ez dira gudan agertu ziran bezain indartsu eta giartsuak", ondorioztatzen zuen. Ez hori bakarrik: "Gaurko Frantzia ezta berak amestu zuan Frantzia". Nolakoa ote, bada? "Askoz ere ahulagoa da". Ama nirea! "Ume txikiari bezala, agindu egin behar zaio eta eskutik artuta bidea erakutsi. Baiña auxe da Frantziak onartu nai ez duana". Kaskagorra gero! "Umetzat artzen zuala ikusi zuanean" -txan-ta-ta-txan! Zer egin ote zuen?- "EZ esan zion De Gaulleri". Umekeria galanta! Baina bazuen bere alde positiboa: "De Gaullek EZ esaten bada ere, erakutsi dio Frantziari". Hara! Halere, hauxe zen iruzkingilearen kezka larria: "Jakingo al du Frantziak orain BAI esaten beharreko zaizkion ekonomiko, sozial eta politiko aldakuntzei?".


GAL ALA IRABAZ, ZUREKIN BAT.

Aurreko kontuan nor izan zen galtzaile eta nor irabazle garbi gelditzen ez bazen, kontuak atera herriko seme bati boxeolarien txapela izan eta galtzea egokitzen zaionean! Urtain zeritzan boxeolari hura, ospe handiko gizona orduan, Estatu espainiarrean behintzat. Eta horregatik, ahobero xamarra zelako, Francok harrera egin ziolako (ospetsua izaki, azken batean) edo auskalo zergatik, aldeko zein kontrako asko zituen. Bada, ingeles batekin boxeo rrokaldi bat izan eta, galtzaile atera! Hara zer zioen Basarrik hura zela-eta, "Bakoitzari berea" izenburua zuen atal batean: "Ximak, temak, zitalkeri ta petralkeriak ez dute ezer balio. Inbiri ta ikusi-eziñak gutxiago. Bakoitzari berea ematen ez dakienak asko palta du gizona izateko. Cooper ingelesa obea atera da oraingoan gure 'Urtain' baiño". Horreraino konforme, baina "bat obea izateak bestea txarra dala adierazten al du? Ezta pentsatu ere orrelakorik! Oso bakanak eta kontatuak dira mundu ontan beti nagusi irtendakoak. Deportetik bizi bear duanak, eta deporteari urretik jarraitzen dionak, ez du batere arritu behar bein galdu eta bein irabaztearekin". Oharpen hau egin eta gero, "Ez da jostaillua" adierazten zuen. Zergatik? Berehala jakingo duzue: "Amarretik bederatzi inglesek etzuten gure 'Urtain' aintzat artzen. Jostaillu bat izango zala uste zuten Cooper aundiaren azaparretan". Oker zeuden, ordea! Urtain-ek "estuasun latzak pasa-arazi zizkion ingles txapeldunari. Arek lurra jo zuan: 'Urtain'ek ez. 'Urtain'i begia ondatu ziolako nagusitu zan Cooper, eta ez uste bezin mendean zerabilkialako. Zorigaitz ura ez izatera, ez jakin Londres'en zer gerta zitekean. Danak aitortzen dute inglesa nekatzen gogor asia zegoala".

Zergatik egiten zuen Basarrik horrelako defentsa, orduan? Bada, arazotxo batengatik: "Legezkoa da erratzari etxe aldera eragitea. Aukeran, etxekoa nagusi izatea nai izaten dute munduaren egal guzietan. Frantzesak, inglesak, amerikanoak, danak etxezale amorratuak dira. Alemanak zer esanik ez." Oi, enetxook, hona hemen haren zauria: "Gu, euskaldunok, gera besterik ez bezalakoak. Ez danok, baina bai asko. Kanpoko dana ona dugu. Etxekorik ez dugu estimatzen trapu zarra ainbatean. 'Urtain'ek ezin esango du behintzat bere erriaren laguntza ta ernas-emate geiegi izan duanik. Iru aldera ta lau kontrara. Bere balioz iritsi da gaurko mailla ortaraiño, ta ez guk asko lagundu diogulako. Au da egia" eta "negargura gogorra ematen dit; amildegira goazela adierazten dit". Dena den, zera adierazten zion "Urtain"i: "Guretzat ordea, Joxe Manuel, irabazle ziñanean bezin aundi zera galtzaile irten zeran ontan".

LEPORAINO!
Larresoro, 1970-XI-22
Aste honetantxe gertatu zaizkit ilaran. Egun batez, ikastola baten ondoan, gurasoak eta ikastolaren bultzatzaileak berak barra-barra erderaz ari. Beste batean, euskaltzale pare bat harriturik ikusia, geure etxean euskera hutsez egiten dugula jakinda. Hirugarrenik, oso "gogor" horietako baten etxean denak euskaldun gertatu ("gogor" hori ezik), eta "gogor" arengatik erderaz denok. Eta laugarrenik eta azkenik, euskal izena eta asmoa dituen elkarte bateko biltzarrera joan, denak euskaldunak ("gogor" horietako bat ezik), eta denok erderaz egin behar. ("Gogorra" bera, dudarik gabe, eta ez gu; baina ez uste duen aldetik...). Nork ez du horrelakorik egunero ikusten? Hots, jakina denez, LEPORAINO GAUDE! (...)
Frantsesik gabeko Quebec-ik eta flamenkerarik gabeko Flandes-ik ez dagoen bezalaxe, euskerarik gabeko Euskal Herririk ez dago. Hots, guhaurk behar dugu hori nortu eta obratu geure buruetan. Hau egin artean ez dago ezer itxaroterik geroan, gure amaia ezik. Zeren-eta helburua jokabideak mugatzen eta baldintzatzen bait du. Zuek "gogor"rok, beste gauza "inportanteago"tan ari zareten erdaltzale nazkagarriok, LEPORAINO GAITUZUE! Leporaino (...).

KRISTAUA ETA IRAULTZA
Agirre, 1970-XI-22
Gaurko munduak kristau-sinesmenari egiten dion galdera edo desafioa justizia edo zuzentasuna itzetan biltzen da. Zuzentasun au egitean edo ez egitean dago kristau joko guztia. (...)

Gaurko munduaren egoera: a) Zuzengabekerian edo injustizian oiñarritua. B) Alde batetik, kapitalismoa (lehengoa edo berria): irabazi-griña, euki nahi eten-gabea, bakoizkeria, zapalketa... Bestetik, gaurko sozialismo jakiñen sistema, beste oiñarri batzuen gaiñean jasoa, baiña beste eragozpen batzuren jabe azaltzen zaiguna: pertsonaren nortasunaren aurkakoa, totalitarismo-kutsukoa, materialista bidekoa... d) Bi indar auen erdian, Irugarren Mundua: menperatutako erriak, behartsu bizi diran erriak, besteak aberasteko erabilliak. (...) Erri menderatu eta behartsu auek, bakoitza bere lekura bihurtu dedin, munduaren sustrai-sustraiko aldaketa nagusia lehenbailehen eskatzen dute. Itz batean esateko, reboluzio edo iraultza. Egoera onen aurrean, kristauak zer? "Reboluzio" itza entzuteak kristau gehienei atzera eragiten die. Gaurko kristau gehienen iritzian, itz onek pekatu edo debekatutako zerbaiten usaia darama. Baiña, gaur kristauak norekin gelditu behar du?... Geldirik egotea, ez jokatzea da: gaizki esan det, barkatu! Geldirik egotea, egoera gaiztoaren alde jokatzea bezala da (...)


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude