VALENTZIAKO KANTXETAN PILOTARIAK ETA IKUSLEAK ESKUZ ESKU

  • Valentziako pilota jokoak ezagun ditugu, hein handi batean, valentziarren eta euskaldunen arteko partidak jokatu izan direlako. Erronka bitxiak dira, bataren zein bestearen joko motak oso desberdinak baitira. Valentziako berezko jokoak "trinquet", "carrer" eta "galotxeta" dira.

2000ko irailaren 24an
Valentzia eta Euskal Herriaren arteko pilota erronkei esker dute euskal jokalari gehienek Valentziako pilotaren berri. Ez dago erreferentzia askorik, baina bi herrialdeetako pilotarien arteko lehia ez da atzoko kontua. Pilota erronka bat antolatu zen jada 1755. urtean Kartagenan.
Kirolaren ikuspuntutik begiratuta, erabat interesgabeak dira erronka horiek. Bere modalitatean ari den pilotariaren alde egiten du argi eta garbi gaur egungo errendimenduak eskatzen duen espezializazio mailak. Nazio mailako lehia apurrak baino ez dira geratzen, beraz.
Pilotari euskaldun batek ez du zereginik Valentziako baten kontra Valentziako edozein modalitatean eta alderantziz. Badago oraindik, hala ere, hori ulertzen ez duen jenderik. Genovés pilotari valentziar handiak erretiratu behar zuela-eta, omenaldia eskaini nahi izan zion Kataluniako Federazioak, eta euskaldun eta valentziarren arteko partida antolatu zuen Bartzelonako Val d'Hebron trinketean.
Valentziako bikotea hango pilotaren azken bi mitoek osaturik zegoen, Genovés eta Sarasolek, alegia. Euskal bikotea, berriz, askoz apalagoa zen: Bringas eta Larrañaga. Arin eta erraz irabazi zuten euskaldunek. Aho bete hortz geratu ziren Val d'Hebroneko instalazio olinpikoetara partida ikustera joandako ehunka zaletu valentziar, kazetari batzuk ere tartean zirela. Nola liteke Valentziako bi pilotaririk hoberenek afizionatu mailako bi euskal pilotariren aurka galtzea?


BISCOUBY-BELOKI TRINKETEAN

Modalitate ezberdineko pilotarien arteko erronkekin jarraituz, gustatuko zitzaidakeen bai Ogeta eta Garmendia edo Atano III eta Arrayeten arteko trinkete partidak ikusi izana! Imajinatzerik bai Aranburu-Eugi edo Biscouby-Beloki trinketean? Gaur egun argi dago Iparraldeko pilotariak Hegoaldekoak baino hobeak izango liratekeela.
Baina ildoari jarraiki, 1994. urtean Nazioarteko Lehen Pilota Kongresua egin zen Valentzian, Valentziako Pilota Federazioak antolatuta. Mundu osoko pilota-jokoak ezagutzeko aukera paregabeaz gain, Valentzian jokatzen diren modalitateak ere ezagutzeko aukera izan nuen.
Jokatzeko era asko dauka Valentziako pilotak. Instalazio motaren arabera "Trinquet", "carrer" eta "galotxeta" lirateke hiru modalitateak, ezker-paretako frontoi antzeko bat ere berezkotzat jotzen badute ere ("frontoi valentziarra" deritzona). Lehenengo hirurak izango ditut hizpide bereziki, hau da, euren berezko modalitateak, jokoen araberako zenbaketa sistema zaharrarekin jokatzen direnak.
"Carrer"ak pilotan aritzeko kaleak dira eta "llargues", "galotxa" eta "raspall" motak daude. Pilotan aritzeko baino egiten ez diren erreprodukzioak ere badaude, "kale artifizialak" deiturikoak, alegia. "Llargues" antzinako joko luzeen antzekoa da, bote luzearen antzekoa, gure kasuan.
"Galotxa"n aritzeko 1.60-1.70 m-ra jarritako sare baten alde bietan ipintzen dira bi taldeak. Gaur egungo trinkete valentziarretan "raspall", "escala" eta "corda" eran egiten da jokoa. "Corda" da, hain zuzen, Valentziako pilotaren modalitate nagusia. Net de Murla-k sortu zuen 1910. urtean, trinketean sare banatzailea ere sortu zuelarik.
"Eskailera" dugu Valentzia aldeko trinketearen beste ezaugarrietariko bat. Trinketearen alde batean harmaileria bat jartzen da pilotak errodatu ahal izateko, mugimendu hori botetzat jotzen ez delarik (Euskal Herriko trinketeen teilatuaren antzekoa). Eta harmaileria horren gainean, hain zuzen, esertzen da publikoa, beste inon ikusi ez dudan ezaugarria, jendea kantxaren barruan esertzen dela esan nahi baitu horrek.


40 GR.KO "VAQUETA" PILOTA.

Raspallari dagokionez berriz, ez dago ez eskailerarik ez sokarik. Jokoa erabat librea da eta pilota mugimenduan dagoen bitartean ez da jokoa eteten. Sakeak, oro har, ez du inolako mugarik lurrean jotzeko orduan, pilota airean edo arrastaka jo daitekeelarik.
Aurkariek atzealdean dagoen horman jo baino lehen itzuli behar dute pilota (arrastaka baldin badoa) edo lehenengo botea eman ostean (airean baldin badoa). Pilotari zilegi jotzen ez badio, orduan 15 "puntu" lortuko dituzte aurkariek.
Galotxetes de Monóver modalitatea Vinalopó eskualdean jokatu izan da azken 200 urteotan. Hain erroturik dago ezen sustapen eta garapenik handiena eskaini dion herriaren izena jaso duen. Instalazio luze batean jokatzen da eta horma bana dago lau aldeetan. Trinketearen antza dauka baina askoz txikiagoa da.
Valentziako pilotarik esanguratsuena "vaqueta" deiturikoa da. Honako hauek dira pilotari seniorrentzako araudiaren araberako neurriak: 42 mm-ko diametroa eta 40-42 gr-ko pisua.
Valentziako pilota indarberritu eta berpizteko ahaleginen adierazgarri ditugu liburu zaharren berrargitarapenak, eta orain dela gutxi, Alberto Soldadoren lanaren aurkezpena: "Joc de Pilota. Historia de un deporte Valenciano". Informazio etnomotrizaren gaineko benetako bitxia dugu hauxe, dotoretasun handiz eta aberastasun dokumentalez eginda. Liburu honetatik eskuratutakoak dira Valentziako bi joko mota adierazten dituzten ezkerraldeko bi argazkiak eta baita eskua babesteko bi moduak azaltzen dituzten besteen azpiko bi argazkiak


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude