Sagar errezetak

  • Sagarra ez da sagardotarako soilik. Huts-hutsean jateko fruta atsegina da. Sukaldariek berriz, zartagian, labean edota kazolan sartzen dituzte, makina bat osagai goxorekin batera. Juan Mari Arzak, Eva Argiñano eta Pelix Sarasolari errezeta bana otu zaie, sukaldea gustuko duenak proposatutako plater hauek egin ditzan eta probatzea gogoko duenak behatzak miazkatzeko.

2021eko uztailaren 15ean
Sagar erreak hostoreaz
Eva Argiñano

Osagaiak:
- 4 errege sagar
- 8 magurdi
- koilarakada bat azukre
- 250 gr. hostore
- irabiatutako arrautza
- laguntzeko: arrautzesnekia
Lehenengo sagarrak hezurgabetu eta azukre pixka batez, magurdi bat eta azukre gehiagoz bete.
Hostorea luzatu ondoren, moztu 8 zirkulu handi eta beste horrenbeste txikiagotan. Sagarrak borobil handi horien erdian ipini, beraiekin inguratzen dituzularik. Gainean hostore txikiak ezarri eta irabiatutako arrautzaz itsatsi. Labera sartu eta 175 gradutan 25-30 minutuz eduki.
Arrautzesnekiaz estali eta magurdiez ponpoxtutako sagarrak plater edo azpil batean zerbitu.


Tatin tarta

Pelix Sarasola

Osagaiak:
- 10-12 ale sagar (errege sagarra)
- 400 gr. azukre
- 80 gr. gurin
- hostorea
Pastaren osagaiak:
- 150 gr. brisse pasta pomada eran
- 60 gr. azukre
- 3 arrautz gorringo
- 150 gr. hirin
- gatz pixka bat
- ur pixka bat (baso txiki baten erdia)
Hau guztia kaiku batean jarri eta nahastu. Ondoren hozkailuan gorde. Bezperan egitea komeni da, bestela bigunegi gelditzen baita zabaltzeko.
Kazola itxi bat prestatu 250 gr. azukrerekin. Errege sagarrak zuritu eta bihotza kendu. Sagarrak erdibitu eta kazolan dagoen azukrearen bira osoan ipini, buelta osoa osatu arte. Ondoren 30-40 gramo gurin jarri sagarren gainean.
Hozkailuan duzun pasta zabaldu eta kazolaren gainean ipini, kanpoaldean gelditzen dena labanaz moztuz. Labean sartu eta bertan eduki 150 gradura sagarra eta pasta egosi arte.
Labetik ateratakoan hozten eduki orduerdi edo ordubetez. Ondoren patata tortila bezalaxe buelta eman eta azpil batean jarri. Epela dagoenean egitea komeni da, bestela, buelta ematean, itsatsita gelditzen da.

Pikantoia jengibrearekin errea eta urdaiazpikoarekin glasatutako sagarra

Juan Mari Arzak

Lau pertsonentzako osagaiak:
- 500 gramotako 4 pikantoi
- tipula ertain bat
- azenario txiki bat
- apio adar bat
- oliba-olioko lau koilarakada
- 20 gr. foie gras freskoa
- gatza
- piperbeltza
Honako osagaiak dituen belarren beratzea:
- 150 gr. perexil
- 80 gr. jengibre sustrai
- 150 gr. arto-olio
- gatza
- piperbeltza
- 4 koilarakada intxaur-olio pikantoiak erretzeko
Urdaiazpikoarekin glasatutako sagarrarentzat:
- 2 errezil sagar
- 15 gr. gurin
- 1 zl. oliba-olio
- urdaiazpiko xerra lodi xamar bat
- 5 gr. tipulin txikitua
- azukre koilara txiki bat
- gatza
Jengibre saltsarentzat:
- 4 pikantoi gibel
- 1/8 litro hegazti hondo edo oilasko salda kontzentratua
- 5 gr. sesamo txuri
- 5 gr. mitxoleta hazi
- 5 gr. perexil txikitua
- 3 gr. jengibre txikitua
- 6 intxaur xerratuak
- 2 koilarakada intxaur-olio
- tipulina bastoietan
- gatza
Patata erreentzat:
- 2 patata ertain
- 50 gr. gurin
- 1 dl. oliba-olioa
- gatza
- txikitutako perexila eta apoperrexila
- hosto batzuk
6 ordu lehenago prestatu behar da hegaztien marinatua. Horretarako, olioa perexila eta jengibrearekin nahastu behar da, ondoren ondo txikitu xehatzeko makina batean. Nahasketa txanotik pasa bahetzeko eta gatza eta piperbeltza gehitu. Bestalde, barazkiak txikitu brunoise erara eta oliba-olioarekin egin poliki-poliki.
Hegaztiak garbitu eta hankak zatitu. Ondoren hezurrak kendu barazkien brunoisea eta foie gras zati bana sartzeko zulo bakoitzean. Gatza eta piperra bota kanpotik eta barrutik hegaztien beste guztiari eta prestatutako marinatuarekin igurtzi pintzel batez.
Urdaiazpikoarekin glasatutako sagarrarentzat: sagarrak zuritu eta xerratu. Ondoren zartagi batean ipini olioarekin, gurinarekin eta azukre pixka batekin. Salteatu xigortu arte. Orduan gatz pixka bat bota eta koipea ondo xukatu. Txikitutako urdaiazpikoarekin eta tipulinarekin nahastu gero.
Jengibre saltsarako: gibelak salteatu olio pixka batekin. Gibelak baztertu eta gelditzen den zukuan jengibrea eta salda bota. Sutan jarri eta sesamoa, mitxola haziak, intxaurrak, perexila eta tipulina gehitu. Utzi saltsa koipetsu bat gelditu arte. Gatza bota.
Patata erreentzat: pataten azala garbitu eta zentimetro bateko xafletan moztu, azala mantenduz. Zartagi batean olioa eta gurina jarri eta patatak frijitu hiru minutuz su bizian. Denbora hori igarotakoan, patatak azpil batean jarri eta labera sartu, bertan mantenduz 8 minututan 200 gradutara. Ondoren xukatu eta gozatu.
Amaiera eta aurkezpena: Pikantoiak labean eduki 200 gradutara 7 minututan zehar intxaur olio pixka batekin. Atera ondoren, jalkitzen utzi 5 minutuz. Izterrak eta bularkiak atera karkasa kenduz. Patata xerra bat jarri plateraren albo batean. Bere gainean jarriko dugu pikantoia, lehenengo bularkiak eta gainean izterrak. Jengibre saltsa gainetik bota eta berarekin marra batzuk marraztu beste alboan. Goialdean, urdaiazpikoarekin glasatutako sagar batzuk jarri. Txikitutako perexila patata erreen gainean hautseztatu. Apoperrexilaren hosto batzuekin apaindu.


Azkenak
Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Eguneraketa berriak daude