Erro ibarra: Donejakue bidea eta mugalarien ibilbide ezkutua


1999ko abenduaren 19an
Gaurkoan Gerendiain herrian dugu ibilbide honen hasiera. Erro ibarreko herri gehientsuenak bezala Erdi Aroan sortu zen edo behintzat garai horretako dokumentuak aurkitu dira. Antza denez, Donejakue bide inguruan eraikitakoen adibide da hau ere. Gaurkoan, aurrenengo kilometroetan, bide ospetsu honen zati labur batean ibiliko gara, Lintzoain herria pasa eta aurreraxeago. Garai batean bideak aldaketa asko izan ez bazituen ere, azken urteotan, erromesen ugaltzearekin batera, bidexka eta mendibideen egokitzapen eta hobekuntzak direla medio, nahikotxo aldatu dute bere diseinua. Esate baterako, Agorretan, Gerendiain aurreko zatian, Erdi Aroko nagusigoa, gaur egun bidetik kanpo geratu da. Bidea, lehenengo lepora iritsi aurretik desbideratu dute oraingoan, duela hamar urte edo, goragoko bidegurutze batetik egiten bazen ere.
Hasieran beraz, ikur horiak jarraituta ez genuke inolako arazorik izan beharko Lintzoainera iristeko. Plazatik ezkerrera joan eta herria amaitzerakoan, errepidera irten gabe, ezkerretik jo hilerrira. Handik zuhaitzez inguratutako bide estu batetik zuzen segi, errepidera iristeko. Hau zeharkatuz, pista on batetik Lintzoain herriko frontoi eta iturrira helduko gara. (1,9 km). Egarria asetu eta gero, segi zuzen, ikur horiei jaramonik egin gabe, oinez doazenentzako dira-eta horiek. Aldapatxo bat amaitzean, ezkerrean eliza izango dugu. San Saturnino eliza hau, XIII. mendekoa bada ere, XVI. mendean eraldatu zuten. Gaur antzinakoaren atari erromanikoa dugu ikusgai. Hemendik gora joan behar dugu, lehenengo bidegurutzearekin topo egin arte. (2,7 km). Kontuz hemen, Donejakue bidea ezkerretik doalako, baina guk eskuineko aldapa jarraitu behar dugu. Hurrengo pare bat kilometrotan bidegurutze aunitzekin egingo dugu topo. Erne ibili eta krokisari so egin, norabide zuzenean joateko. (3,5 km). Zuzen jarraitu, ezkerretik lehenengo Donejakue bidera eta eskuinetik Tiratun mendira abiatu nahi ez baduzu. 200 metro aurrerago eskuinera desbideratuko gara eta (4 km) berriz ere eskuineko bidea segiko dugu. Azkenik (4,6 km) ezkerrera, aldapa beherako bidea jarraituko dugu troka eder batean barneratzeko.
Errekatxoak, inongo nekerik jasan gabe, Zilbeti ibairaino eramango gaitu. Bertan errepidea aurkituko dugu eta eskuinetik joz gero, herrira hurbiltzen da. Ezkerrean ikusgai den oin karratuko etxe handia antzinako karabinero eta ondoren Guardia Zibilaren egoitza ohia dugu.
Herriak eliza erromaniko bat izan omen zuen, baina gaur ikusten den eraiketa guztiz berria da. Errepidea jarraituz, eta beti ibaia erreferentzia dugula, eskuin aldetik joko dugu, herria atzean uzteko. (8,3 km). Kontuz ibili, eskuinetik abiatzen den pistari jarraitu behar diogu-eta, hots, zubitik ibaiaren bestaldera zuzen doanetik. Hemendik aurrera datoz aldapa gogorrenak, beraz patxadaz hartu. Gainera basoaren erdian ibiliko gara eta ez zaizkigu faltako gure izerdia murrizten lagunduko diguten itzalak. Kilometro bat inguru aurrerago, bidean kate bat aurkituko dugu; ez kezkatu eta jarraitu aurrera. Baso honetan nonahi ditugu txondorren arrasto zaharrak, garai bateko ikazkin trebe eta ausart aunitzen lekuko. Maldetan eraikitzen bazituzten ere, beti eremu laua osatzen zuen txondorrak. Lan honetan ateratako lurra, behin egur guztiak metatu eta gero, egitura osoa estaltzeko erabiltzen zen. Bere funtzioa, su eman ondoren, airerik sartzen ez uztea zen; bestela, egurra egosi edo ikatz bilakatu ordez, erre egingo zen.
Lepo batera iritsitakoan, gure aldapak amaitu dira, nahiz eta pistak oraindik gora segitzen duen. Gune horretan (12,3 km) erne ibili, eskuinetik desbideratu beharra dago- eta. Pista ona alde batera uzterakoan, bidegurutze bat dago. Hori da gure norabidea, ezkerretik abiatzen den mendi bidea jarraitzen duena.
Hemendik aurrera lurra, hostoa eta lokatza aurkituko dugu nonahi, baina ez kezkatu, dena aldapa behera da-eta. 500 bat metro aurrerago, ezkerretik desbideratzen den pista bat aintzira txiki batera doa, gero basoan murgiltzeko, baina guk behera jarraitu behar dugu. Pare bat kilometrotan zehar bidea ez da oso ona, baina bukaeran errepide bat aurkituko dugu, Sorogain ibaiaren ibarretik doana, (15,4 km). Norbaitek nahi badu, ezkerretik jarraituz, izen bereko aterpera igo daiteke, bertako ingurumen natural ederraz gozatzeko. Hemendik ibilaldi aunitz egiteko aukera dago. Urepelera joan daiteke edo Adi mendia ere igo genezake. Beraz astia baduzue hurbildu zaitezte hara eta norberak erabaki dezala zein txango egingo duen. Gure bidea eskuinetik, beherantz jarraitu, Sorabil izeneko lautadatxo batekin topatu arte. Bertan maiz ospatu izan da Erro bailarako eguna; egia erran, ez da harritzekoa toki horretan antolatzea, belardiak etzanda egotera gonbidatzen baitu. Aurrerago ibaian putzu txiki batzuk ikusiko ditugu eta gure gorputzaren izerdia garbitzeko eta freskatzeko putzu horiek balia ditzakegu. Errepide nagusira iritsi bitartean, eskuinetik zementuz egin berriko Donejakue bideari helduz, azkeneko aldapari aurre egingo diogu. Arnasaren ohiko erritmoa errekuperatu eta Gerendiain herrira iritsiko gara. Ibilbidearen amaierara heldu gara
Sorogaineko abereen xakituketa

Sorogainen ohikoa izan den modu berean, animaliak xakitzen dira aspaldi bezala. Haran eta mendi hauetan partzuergo zabala eta aberatsa dago. Urtean bitan biltzen da abeltzain aunitz, bailarakoak zein kanpoko franko, beraien ganadua larredi hauetan hedatzeko prest. Behi, ardi eta behorrak, egurrez osaturiko egitura estu batean pasarazten dituzte eta bakoitzari seinalea jartzen zaio.
Bertakoek dute aukera gehien lur hauetako larrediak erabiltzeko, baina kopurua betetzen ez denean, kanpotarrak ere balia daitezke hauetaz. Iparraldekoentzako animali kopuru zehatz bat gordeta dago, aspalditik egin den modura.
Hirugarren egun batean Urepeleko herrian bertan burutzen da pareko ekintza, mugaz beste aldetik eremu berdinetara abiatzen direlarik. Partzuergo izenekin ezagutuak dira lur eremu hauek eta Nafarroako mendi alde aunitzetan, udako larrediak erabiliak izan dira aspaldidanik honela


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude