KATU ETA XAGUEN KONDAIRA


1999ko irailaren 12an
Euskal Herrian giro berri bat somatzen dela bada dagoeneko urtebete. Etxean, lantegietan, eskoletan, kalean, denok dakigu esperantzaren leihoa zabaltzen ari dela, poliki-poliki. Itxaropen berri honen abiapuntuak zeintzuk izan diren denok jakin badakigu. Nagusiki, esan daiteke Lizarrako akordioa eta ETAren su-etena izan direla faktore nagusiak, baina egoera berri hau ez da bapatean sortu, urte askotako lan baten emaitza baizik.
Azken egunotan Aznarren Gobernuak bake eta normalizazio prozesuan eta baita nazio eraikuntzan ere euskaldunok jarritako esperantza eta ahalegina zapuztu nahi izan baditu ere, euskal gizartea eta kanpotik gureganaino iritsitakoak beste giro berri batekin topatu dira, arazoak berean mantenduz, soluziobidea iritsi ez delarik.
Gauza jakina da hiriburuetako giroa eta kultur egitaraua ez direla Euskal Herriak udan dituen eskaintza bakarrak, baina gaur egungo egoera itxaropentsuaren neurria eman dezaketela deritzot.

UDAKO
kultur eskaintzaren azterketa honetan, jendearen partehartzeaz gain, badago eragin handia izan duen beste eragile bat, azpiegitura sonatuaren hedakuntza. Guggenheim Museoa alde batetik eta Euskalduna nahiz Kursaal jauregiek bestetik erakutsitako erakarrindarra ukaezina da. Areto hauek eskaintzen dituzten aukerak kontuan hartzekoak dira (Kalterako izango litzateke erakusleiho horietan agertzen zaizkigun kultur agerbideak aukerarik interesgarrienak direla ustea, baina hori beste kontua da).
Beste lankide batzuk nonahi izan diren kultur emanaldietaz beren iritzia emango dute. Ni, ordea, jazz eta zinemari dagozkien kontuei lotuko natzaie, soilik.
Uztaila jazzaren hilabetea izan zen. Getxo, Gasteiz, Baiona eta Donostiako jazzaldiek urtean zehar jazzaleok pairatzen dugun lehortearen ondorioetatik suspertzeko aukera bakarra dugunez, ezinezkoa zaigu aukera hau alperrik pasatzen uztea. Bertako oholtzetatik pasa diren musikari guztiak aipatzea luzeegia suertatuko litzatekenez, aitatu ditzakegu behintzat Getxon izan ziren Paolo Fresu eta Phil Woodsen izenak, Gasteizeko entzulegoa txundituta utzi zuten Brad Meldhau, Chick Corea, Pat Metheny, Bill Frisell, Kenny Werner, John Scofield, Joe Lovano eta Shirley Horn, besteak beste. Ezin ditugu ahantzi ere Aturri ibaiak zeharkatzen duen hirian, Ellington maisu bikainari eskainitako omenaldietatik at ikus eta entzun ahal izan genituen James Morrison, Nicholas Payton, Marcus Roberts edota B.B. King bezalako musikariak. Jazzaren ibilaldi honek azken geltokia Donostian izan zuen. Bertan izan ziren, beste askoren artean, Max Roach, Steve Coleman, Ravi Coltrane, McLaughlin, Brandford Marsalis, Niels Henning Orsted Pedersen eta Van Morrison. Euskal musikariek karezkoa eta hondarrezkoa eman zizkiguten. Tapia eta Leturiaren saioa oraindik heldu gabe badago ere, Iñaki Salvadorren kontzertuek (Carmen Canelarekin alde batetik eta Chano Domínguezekin bestetik) garbi adierazi ziguten donostiar pianojolearen une ezin hobea.

ZINEMARI
dagokionez, asko dira hilabeteotan estreinatutako filmeak, horien artean famatuenak, behar bada, merkatuaren arauak jarraitzen dituzten «

Star Wars. La amenaza fantasma
», «

Matrix
», «

La momia
» eta «

Wild Wild West
». Gure artean egiten den zinemari dagokionez, ez da «

Pecata minuta
» eta «

Sí, quiero
» bezalako filmeak ikusteko aukerarik falta izan. Zoritxarrez, bi filme hauen izenburuak gaztelaniaz idatzi behar izan ditut. Egunotan Kursaal jauregia Roman Polanskiren «

La novena puerta
»-ren munduko estreinaldia egiteko aukeratua izan da, Donostiako Musika Hamabostaldia hasia da ere zenbait kontzertu eskaintzen bertako aretoetan eta laister Zinemaldiaren gune nagusia bilakatuko da, baina hemen zerbaitek huts egiten du, euskaldunontzat gure filmeak euskaraz ikustea ezinezkoa denean. Kursaalaren inaugurazioak aro berri baten hasiera zekarrela zioten agintariek. Baina zein izango da aro horren edukia? Duela gutxi kazetari ezagun batek esaten zuen Kursaal eta Euskalduna bezalako jauregiak (katuak) gure artean ditugunez, hobe xaguak harrapatzen hasten badira. Ondo deritzot horri, baina zer nolako xaguak nahi ditugu? Ez dezagun pentsa kultura neutrala denik


ASTEKARIA
1999ko irailaren 12a
Azoka
Azkenak
Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsa
Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten

Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]


Hilberria
Richard Irazusta politikaria hil da, 66 urterekin

Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


2025-05-27 | Jon Torner Zabala
Artzain eta sukaldariak eskutik, Ja(ki)tea elkartearen liburu berrian

2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]


Analisia
Aroztegiko epaiketa: sorgin ehiza modernoa

Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]


2025-05-27 | Mikel Aramendi
Distopia orwelldarra beste 99 urterako Txagos uhartedi urrunean

Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


Getxoko Udalak EH Bildu zigortu du Palestinari elkartasuna adierazteko mural bat egiteagatik

Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]


2025-05-27 | Gedar
Ekainaren 30ean hasiko da Pasaiako Escalerillaseko bizilagunen aurkako epaiketa

Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude