Gesaltza-Arrikrutz sistema


1999ko uztailaren 25ean
Konplexu karstiko izugarri hau bi hustubide aktibok eta bi iturburuk, fosila bata eta aktiboa bestea, osatzen dute. Arantzazu erreka barneratzen den Gesaltzako hustubidea —Gesaltzako lizuna bezala ezaguna da. Kandido Izaguirreren «El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate» hiztegian (1969) Gesaltzako lizuna terminoa agertzen da; zona horretan horrela deitzen baitzaio hustubideari)—, da zalantzarik gabe, ikusgarriena. Gesaltza baserriaren inguruan lekutua, Arantzazu errekaren ibilgua eteten du, harana ixten duen hormatzarraren beheko aho beltz itzeletik urak irentsiz. Hain ikusgarria ez bada ere, Aldaolako hustubideak —Aldaolako lizuna—, Aldaola edo Aitzkorbe errekastoaren urak antzera jasotzen ditu.
Bi erreka hauek sortzen dute kobazuloaren alde aktiboa. Zati honetan ura egoten da ia beti eta uraren dinamikak ez du uzten estalaktitak eta antzekoak eratzen, aurrean duen guztia eraman egiten baitu. Aitzitik, bat-batean kobazuloaren zoruan barrena galdu egiten da bi errekotako ura, Jaturabeko iturburu aktiboan metro batzuk aurrerago irteteko. Neurri handiko urbegi hau, ordea, eskuarki kobazuloaren barneko ur-maila ezartzen duen urtegiaren urak estaltzen du. Beraz, urtegiaren ur-maila altua denean, lur azpiko errekako urak ez du kanpora irteterik, sifoia eginez. Zorionez, ur-maila baxua topatu genuen Jaturaben, eta zeharkaldia eragozpenik gabe burutu ahal izan genuen. Egungo baldintzetan, urbegiaren batez besteko ur-emaria 550 litro segunduko dela uste da. Berezko egoeran, berriz, Iritegiko ur-eroapenera bideratuak diren segunduko 400 litroak gehitu beharko zitzaizkiekeen. Jaturabeko iturburua baino gorago, Araotz eskalada eskolako hormatzarretara bidean, zulo txiki eta estu batek metro gutxi batzuk arrastaka ibiltzera behartzen zaitu. Berehala, pasabide meharra zabaltzen doa eta beheranzko malda labankor batek lur azpiko galeria sarera jaitsiaraziko zaitu, alde fosilera honakoan, non estalaktitak, estalagmitak eta antzekoak ugariak diren. Dena den, Arrikrutzekoa ez da konkrezioengatik nabarmentzen den horietakoa.
Zeharkaldiak zailtasun teknikorik ez du, hau da, sokak eta beraietan gora eta behera ibiltzeko jumar, croll eta jaitsigailuak ez dira behar. Alabaina, batez ere alde fosilean dauden galeria eta areto itzelak hain dira antzekoak, ezen ez baita zaila nahastea eta zure burua galduta ikustea. Aldaola errekaren alde aktiboan, berriz, hankak bustitzea izan ezean, ez dago bestelako arazorik. Hori bai, adi egon behar gara uraren mailarekin, oso denbora gutxian ur gorabehera handiak gerta baitaitezke leizezuloetan. Gesaltzako errekaren alde aktiboa, berriz, erabat da nahasi eta arriskutsua, eta espeleologo zaildua izan ezean bertara ez sartzea izango dugu zentzuzkoena.


PROIEKTU TURISTIKO BERRIA.

Arrikrutz leizezuloa bisita turistikoetarako zabaldu asmo du Oñatiko Udalak. Beste zenbait kobazuloren artean, azkenean, Arrikrutz izan bide da hautatua eta berau egokitzeko asmotan dabiltza. Oraindik proiektua definitzeke badago ere, Aloña Mendi Espeleologi Taldeak eta Aranzadiko Karstologia sailak aipatu bisita turistikoari buruzko aurreproiektua egin dute. Proposamenaren arabera, 53. galeria egokituko lukete lehenik. Galeria Handira igaroko ziren ondoren, Korskotegi aretoa deritzon gunean. Inguru hau kobazuloaren alde aktiboan egonik, pasabide baten bidez erreka zeharkatu beharko lukete bisitariek. Marcel Loubans galeri ederraren espeken —koral itxurako estalaktita bitxiak— aurrean amaituko lukete, azkenik, lur azpiko bidaia berezi hau.
Bisitarientzako atondu asmo dituzten bi areto hauek, Aranzadi galeria itzela bezala, guk burutu genuen zeharkalditik at geratzen dira. Izan ere, bide zuzenak, inoiz ez bada zuzena ere, Lehoiaren gela eta Maravillas gelak zeharkatu ostean, Galeria Handian barrena Aldaolako sarrerara garamatza zuzenean. Bide egokiarekin lehenengoan joz gero, beraz, areto hauek ezagutu gabe amaituko genukeen. Halabeharrez, baina, ez zitzaigun hori gertatu. Izan genituen zenbait hutsegiteei esker, okerreko bidea hartu eta aipatu beste galeria horiek ezagutzeko parada izan genuen.
Amaitzeko, ondorengo abisua gogorarazi gabe ezin gera ninteke: haitzuloaren bila irtetea erabakitzen duzuenoi, eta proiektu turistikoa aurrera ateratzen ari direnei berdin, ahalik eta kalte gutxien eragin dezazuela guztiok baitakigu, lur azpiko mundua ahula eta hauskorra dela, eta hemen ere bandalismo asko dagoenez, mineral munduarekiko —estalaktitak, kobak— eta flora eta faunarekiko ere, erabateko begirunea eskatu beharra daukagu

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude