ARGOTA: HITZ-JARIO EZEZAGUN HORI


1999ko otsailaren 21ean
Iparraldeko historia berrian

buhameak
–ijituak– edota

kaskarotak
mintzo izan dira nolabaiteko argota. Beren hizkuntza euskararekin nahasten zuten, eta hartara, hizkuntza berezi eta mordoiloa egin ere. Iragan mendeko Jean Barbier apez garaztarrari esker ezagutzen ditugu Euskal Herrian bizi eta bertan integratu ziren buhameak. Idazle baxenafarrak Garazi eskualdeko Antxitxarburuko Buhamiak izeneko liburuxkan, haien nondik norakoak agertu zizkigun, baita agertu ere, beren hizkuntzak euskararekin egin nahasketak.
Adibide baterako, hona aita batek bere haurrari errana: «

Xaua, goli keau-zak, mol buterrago ajinen duk
». Hots, «

haurra kanta zak, arno gehiago ukanen duk
». Hona hemen euskaraz aritzean zerabilten hitz sorta:

Xori
: ohoin;

Xoritu
: ebatsi edo lapurtu;

Marrun
: senar;

Miruni
: emazte;

Mitxai
: alaba;

Xaho
: seme;

Puxka
: arma;

Buterrago
: gehiago. Hauek guztiak argotatzat jo ditzakegun ez dakigu, baina Barbierren aburuz, arrotzek, euskaldunak kasu, ez konprenitzeko horrela mintzo ziren buhameak.


BUHAMEAK ETA KASKAROTAK.

Alicia Stürtze historialariak, «Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian» izenburuko liburuan,

Lapurdiko kaskarotak: ijito ala agotak?
diren itauntzen digu. Agotak Nafarroa Garaiko iparraldean bizi zen jatorri ezezaguneko giza taldea izan zen. Agot hitza ere, XVI. eta XVII. mendeetan irain gisa erabilitako hitza da. Stürtzeren aburuz, kaskarotak buhameen kastakoak ziren, Lohizune eta Ziburun kokatuak batez ere. Euskaraz ederki mintzatzen zuten, nahiz azkeneko silaban kargatzen zuten beren hitz jarioa. Erromintxela mintzatzen zuten, eta haien pasadizoak eta kontakizunak albokoek uler ez zitzaten erabiltzen zuten.
Mintzaira haren berezitasuna hiztegian omen zetzan, ez ordea egituran. Alegia, joskeran eta aditz jokoan. Elementu hauek euskaratik jasoak zituzten hein handi batean. Hiztegi hura urri samarra zen, 350 bat hitzek osatua. Hona zenbaitzuk:

Aria
: harria;

Pishia
: pixa;

Orga
: kotxea. Goardia zibilak izendatzeko

bruia
hitza zerabilten. Larrua jotzeari edo txortan egiteari

txibatu
zeritzoten. Eta nahikoa dut berriz,

buterrau ez dut behar
konparazione.


XAKILIXUTEN ARGOTA.

Gure egunotara etorriaz, euskaraz ez da ia-ia argotik egiten. Buhame edota kaskaroten kasuan ez bezala, egungo haurrek, esaterako, espainol eta frantses joskera darabilte gehienbat. Hendaia eta Ziburuko ikastolaraino iristen da espainolaren eragina ere. Euskarazko hitz berriak urriak dira, eta argot molde bakarra frantsesez egina da. Ladix Arrosagarairen ustez –Ziburuko Piarres Lartzabal kolegioan irakasle egun–, ezin da ziur erran argotik ez dela, edo ez dela izan. Iparraldeko laboral herri euskaldunetan sakonki aztertu beharko litzateke hori ziurtatzeko. Amikuze, Garazi eta Baigorrin bereziki, oraino antzerki herrikoia egiten den eskualdetan.
Bere zalantzaren froga gisa Ladixek irakaskuntzan eginiko ibilbidean bilduriko hitzak ditugu (alboan jarriak). Irakasle honen iritzian, ontsalaz, egungo argota euskarazko hedabideek sortu beharko lukete. Horren adibidetzat, Antton Olariaga komikigileak sorturiko

Xakilixut
pertsonaia eredu bezala jarri ere. Xakilixut litzateke argota mintzo den bakarrenetarik bat. Beldur da Ladix, egon dagoen argot apurra galduz joanen ote den, eta berririk sortzeko gauza ez garela izanen.
Argotaz mintzo garelarik, aipatzekoa da Ipar eta Hegoalde artean azken hogei urteotan hizkuntzan nabari den distantzia. Distantzia hau erdaren eraginez zabaldu da hain justu. Eguneroko mintzaira, frantsesaren nahiz espainolaren argotaz edo ironiaz kutsaturik dago. Euskaraz hazi eta hezi diren gazteengana hurbildurik, hezkuntza osoki euskaraz eginik ere, haien zirkuluetan ez dager argotik. Hizkuntza berezia egiteko orduan frantsesean aurkitzen dituzte argotean aritzeko erreferente bakarrak

Argotezko zenbait esamolde Iparraldean

Iritziak: «Segurtamena emateko»:

leher'in baietz/ezetz, leher'in ta zapart, leher'in ta zin, ehun mila sorgin/debru
. «Iritzia ezezkorra»:

ez du tirrit ulertu, ez du tirrit/alferrik/kaka balio/merezi, hau edo uli putza...
«Gezurra»:

zipotza
.

Kalifikapenak:
«Zozoa»:

zapart joana burutik, net zozoa, buruan teila bat(zu) eskas, buruan bi sosenik ez ukaitea, buruko hariak kurutzatuak, buru nahasia. Ergel, ments, perreka, tristea, triste paketa, tetele, tetele borda.
«Motela»:

malestruka, tipula, kakola, bare-kurkuila, kuia lilia, eskalapoina, lukinka, ttarttaleta, torta, ttuta, ttuttulina, minttulina, errementa.
«Ezdeusa»:

herresta, behar gabe sortua, tzarpila, zirtzila, pistoleta, perttoila, brilila, kixkila, pipila.
«Espantua»:

aho haundia.
«Burugogorra»:

koska, gauzak buruan ukaitea ez aztalean.
«Arbuiagarria»:

urdea, urde-urdea, urde ustela, urde mekanika, hastiala, urde ustel zikina.
«Ederra»:

Katzo
. «Kuriosa»:

kutzu, kurios pint'erdia.
«Irringarria»:

zapart'ingarria
. «Usain txarra»:

usain pestia.
«Beti zerbait gehitzeko»:

mokotila, ttarttala.
«Isti barrasta dabilena»:

barraka
.

Egoerak
adierazteko esaerak, hauek: «Akitua»:

kakina izan.
«Beldurtua»:

kaka saltatua.
«Sosik gabe»:

tturrindua izan.
«Zainetan»: pil-pil. «Arrabots, gorabehera frango»:

gaitzeko/debrien komeria/korrida/pataska
.

Ekintzak
aipatzeko esamoldeak berriz, honako hauek: «Norbait jo»:

oloztatu, kalitu, egurtu, jipoitu, galtzak berotu, zafratu, txintxinfrikatu, birrindu.
«Jokabidea aldarazi»:

haxean/plomian ezar.
«Norbait aizatu, kasatu»:

pikutara/antzaren ferratzeara igorri, pakemazu hortik.
«Indar egitea»:

gostian sakatzea.
«Bost axola zait»:

ontsa futitzen naiz, ontsa kakite'ut.
«Irri egin»:

irriz urratzea, hertzeak botaka irriz aritzea.
«Nahitaez lortzea»:

zakutik edo zorrotik.
«Kexatzea»:

norbaitekin paperak makurtzea.
Eta azkenik, «norbait nardatzea»:

norbaiti ezkilak joitea, norbaiti gaita hanpatzea
Euskaraz berez sorturiko egoera bitxiak

Ipar eta Hegoaldeko euskaldunen harremanek egoera eta hitz nahaste-borraste anitz ekarri dute zenbaitetan. Nik nehaurek irri eta barre egin izan dut zenbaiten hitz mordoiloa entzunik.

Agur:
Topo egitean, agur batez egiten da diosala Iparraldean. Hegoaldiar zenbaitek, iritsi orduko kanporatzen ari ote ziren uste izan dute orain gutxi arte.

Sarri:
Iparraldean sarri arte batez erranen dizute gero arte. Sarri hitzak berehala erran nahi du ere.

Usaia:
Usaia hitza, ez da usainaren esanahi berekoa. Iparraldean usaian diote ohikoan esateko. Beraz, kasu nahaste-borraste usaingarria senti baitezakezu Iparraldekoekin solastatzean.

Ardura:
Ardura hitzaren esanahia guztiok ezagutzen dugu. Iparraldean, ardura hitza usaia hitzaren sinonimoa bezala erabiltzen da. Kasu! berriz.

Mentsa:
Zuberotarrek ergela esateko mentsa diote. Iparraldean ametsa ez baizik amentsa diote, baita mentsa elearen bitartez gutxi adierazi ere. Adibidez: eguerdiko 12ak hamar ments dira. Ments hitzak zerbaitek edo norbaitek zerbait eskas duela esan nahi du hortaz. Horregatik ergelarena, kontuz!

Aizturra:
Aitzur hitzaren sinonimoa dira guraize eta artazia. Ez dezagun aitzurrarekin nahastu gero. Behinola Iparraldetik idatzi artikulu batean honela idatzi nuen: «

Ikastolako haurrek hiru urterekin badakite aizturrak ondo erabiltzen...
» Aldizkari honetakoek, haurrek aizturrak ez baina aitzurrak ederki zerabiltzatela jarri zuten. Perurena eta Saralegi harrijasotzaileek badute segida, ez kexa! Pasadizo bat azkenik. Herri Urratsen karietara, Senpereko aintziran bi euskaldun ari dira solasean. Iparradekoak zera erraiten dio hegoaldiarrari: «

Beraz, egungo kultur pestan engaiatua zira zu ere?
». Hegoaldiarrak, gaizki ulertu nonbait eta hona erantzuna: «

Ez motel, ni ez naiz hona engainatua etorri, inondik ere
». Hura enkontru lazgarria. Bati gogoa samurtu zitzaion, bestea erabat samurtu zen berriz. Engaiatua ez da engainatua izatea, konpromezua hartzea esan nahi du. Samurtua egotea Iparraldean hasarre egotea da berriz


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude