"Zenbait alderdik ETAren kontrako foru gisa baino ez du ulertu Ituna"


1995eko urriaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Juan Mari Juaristi (EAJ) politikariari elkarrizketa
"Zenbait alderdik ETAren kontrako foru gisa baino ez du ulertu Ituna"
Juan Mari Juaristi, Eusko Alderdi Jeltzaleko legebiltzarkidea
Azkoitiar honek EAJren barruan bide luzea egina du: 82-84 bitartean Azkoitiko Uri Buru Batzarreko lehendakari, 88tik 92ra artean EBBko kide, 91tik hona legebiltzarkide... Solasean hasi bezain pronto, «abertzaleon zatiketarekiko» bere kezka azaldu digu.
Noizko Gernikako Estatutua erabat garatuta?
Erabat ezkor gara azken 13 urteetan alderdi sozialistak egin digun iruzurra ikusi eta gero. Iruzurra bai herri honi eta baita Ajuria Eneko 88ko akordioari ere. Herri hau ez bada orain 16 urteko antzeko giroan sartzen arazoak izango dira, abertzaleok zatituta gaudelako, eta zatiketak ez digulako batere mesederik egiten.
Zein arazo dira horiek?
Hemen argi dago ez hitzek ez sinadurek ez dutela balio zenbait alderdiren artean. Batzuek hemengo legeak ez badituzte betetzen, guk ere, baldin eta herriaren babesa badaukagu, espainolen beste zenbait lege zenbaiteraino bete edo ez aztertu beharko dugu.
Egoera hau luzatuz gero, EAJk presio-bideren bat ba al du eskuartean?
EAJk presioa orain arte ere egin du askotan, beti kontuan izanik hemen % 32ren inguruko ordezkaritza daukagula. Ordezkaritza horren arabera egiten dugu presioa Madrilen. Estatutuaren edukiak eztabaidatzen ditugunean, mahaian eseri eta gure argudioak botatzen ditugu, gure aldeko presio politikoa erabiliz. Baina emaitzarik ez dugu izan.
Horren eraginez, eta hori da negargarriena, abertzaleon artean gatazka sortu da. Eta hori Madrilek ez du begi txarrez ikusten. Estatutuak herri hau normalizatzeko eta bakebideratzeko tresna behar du izan, baina ez da bete. Euskal Herriaren txikitasunean gure presio maila mugatua da, are gehiago indarrak sakabanatuta ditugula.
Esan izan da EAJtik Estatutua garatu ezean Konstituzioaren zein zati beteko ez duzuen pentsatuko zenutela. Hori presiobide berria al da?
EAJk hori esaten duenean ez du esaten esateagatik, benetan pentsatzen duelako baino. Guretzako Estatutua bezain garrantzitsua da espainolentzat Konstituzioa, eta horren aurrean diogu: zuek lege organikoa den bat ez baduzue betetzen, guk ere zuentzako lege gorena den horren zenbait atal ez genituzke beteko. Baina oraindik EAJk eztabaida hori hezurmamitzeke dauka.
Estatutua erabat ez garatzeak ba al du eraginik hiruko gobernuan?
PSE-EEk Estatutuaren garapen osorako adierazpen argia egin zuen irailaren 12an eta hala alderdi sozialista oso jarrera erosoan dago: «Hemengo sozialistok prest gaude, baina honek ez du inolaz lotzen Madrileko alderdi sozialista».
Edonola ere, PSE-EEkoak neurri batean errudun izan dira. Jauregik askotan esan du Estatutuaren % 80 bete dela eta % 20 ez betetzeak ez duela horrenbesteko garrantzirik. Baina urteotan Estatutuaren garapen ez osoak Euskal Herriari kalte handia ekarri dio, dirutan neur daitekeena, langabeziari, krisi ekonomikoari eta horri guztiari erantzuteko eskuartean behar genituen tresna eta transferentzia batzuk ez baititugu izan.
Ez da kontraesana, batetik, transferentziak lortzearren Madrilen PSOErekin borrokatzea, eta bestetik, EAEn PSE-EErekin Gobernuan egotea?
EAEn aniztasun politiko handia dago, eta 86ko gure zatiketatik hona nahitaezkoa da bi edo hiruko gobernuak osatzea. Herri honek patxada behar du. Gobernuen egonkortasuna beharrezkoa da, bestela elkarren arteko ika-mikak gobernu-lana antzutu baitezake.
Zoritxarrez, HB erabat urrun daukagu guregandik. Gainera, azkenaldion modu bortitzean EAJren kontrako eraso zuzena dator HBtik. Bere ETArekiko lotura edo menpekotasuna ere hor dago, eta horrek erabat zailtzen digu HBrekin akordioetara iristea.
Gogoratu behar da EAJk 86an eta 92an izan zituela elkarrizketak HBrekin, baina ez zen gutxieneko bat ere aurkitu elkarrekin gobernuan egoteko. Beraz, beste aukerarik ezean, alderdi sozialistarekin osatu izan ditugu gobernuak. Zein da alternatiba bestela? HBrekin horretara iristeko gai izango bagina, agian herri honek beste etorkizun eta itxaropenik izango luke.
EAJ eta HBren arteko zubia gainditzeko zer behar da?
Indarkeria amaitzea ez dugu baldintza gisa jartzen. Indarkeria dagoen bitartean, orduan eta gehiago hitz egin behar da indarkeria hori ahal dela desagertarazteko. Elkarren artean gauzak leuntzeko uneotan daukagun mutur-joka ekiditea da lehen pausoa, eta elkarren arteko gutxieneko errespetua izatea.
Nola interpretatzen dituzu PSE-EEko agintari batzuek orain gutxi elkarrizketari buruz egindako adierazpenak?
Nik baikortzat hartzen ditut Egigurenen hitzak. Kritika erraza ere egin daiteke, ea orain arte non izan diren esanez. Baina iraganari gehiegi begiratzen badiogu etorkizuna ilunduko zaigu. Baina estrategia puntu bat ere izan dezake, «aleroiaren teoria» martxan jarriz: hots, alde batek elkarrizketaren bidea urratzen du, eta beste batek espainiar nazionalismoaren jarrerarik gogorrena adierazten du, eta biak uztarri berean dabiltza, ahalik eta jarrera onenean gelditu asmoz. Ez nuke sinetsi nahi hau guztia eszenografia denik, eta bai borondate onez dabiltzala.
PSE-EEko jarrera horiek eraginik izango dute Ajuria Eneko Itunean?
Ajuria Eneko Itunak zazpi urte t'erdi daramatza indarrean, eta gaur da eguna alderdi bakoitzak Itunari buruz duen iritzia ematekoa. Beraz, horren inguruan alderdi sozialistak ere bere gogoetan Egigurenek esandakoak kontuan hartu beharko ditu.
Ikusita batzuk bere kabuz dabiltzala, PPri begira diot hau, ikusi behar da Itunak orain zazpi urte t'erdiko izpirituarekin segitzen duen ala ez. Beharbada, orain arteko aho-bateko erabakiak etorkizunean ez dira izango, zenbait alderdi Ajuria Eneko izpiritutik kanpo geratzen ari direlako.
Une honetan impasse batean dago Ituna, batik bat zenbait alderdik ETAren kontrako foru gisa baino ez duelako ulertu. Itunak bere baitan helburu asko dauzka, eta horietako bat da indarkeria errotik herri honetan desagertzea, eta indarkeriaren alde dauden hainbat euskaldun besteon esparrura ekartzea. Batzuek horri, Estatutuaren garapenari, bergizarteratze prozesuari... ez diote horrenbeste begiratzen; elkarrizketa prozesuak Ajuria Eneko Itunean argi eta garbi jasotzen dira, baina horiek ez dituzte aipatu ere egiten.
Eta zer gerta daiteke etorkizunean?
Orain arte beren kasa ibili direnak edo ikuspuntu bat izan dutenak atzera jatorrizko izpiritura itzultzea, edota Ajuria Eneko Mahaiak kide bat edo beste gutxiagorekin aurrera egitea. Beharbada beste eduki batzuekin, beharbada beste helburu batzuekin... Itunak bere baitan sekulako ahalmena du, eta azken hilabeteotan aipatu ditugun gai askok lekua badu Itunean: elkarrizketak, giza eskubideen errespetu zorrotzak...
Alderdi politikoak hitz egiten hasteko aukeraz ari diren artean, kalean tentsioak gora egin du.
HBk egin duen barne hausnarketan «Oldartzen» txostenak aurrikusitakoa ari da ia hitzez hitz betetzen. Eta «Oldartzen» hori asmatu, sortu eta antolatu dutenek estrategia aldaketa bat egin dute, ustez horrekin beraien irteerarik gabeko bideari argia bilatuko dioten itxaropenarekin edo.
Egiten dituzten eraso askok jendea, neurri batean, beldurtzea lortu dute, baina halako harrokeria eta matoi itxura ere ematen ari dira. Inpunitateak ez du mugarik, eta zenbait gazterengan ere faxismoaren haziak ez ote diren ereiten ari, horrek beldurtzen nau. Horrek guztiak egiten du abertzaletasunaren kausaren aldeko jarrerara ordez jendea kontrako bidera eramatea: zenbat eta harri gehiago bota Aldaiaren askatasunaren alde dabiltzanei, orduan eta nazionalista espainol gehiago sortzen ari da Euskadin.
Norbaiti kalte egiten badio honek guztiak, abertzaleoi egiten digu. Abertzale izaeraren eta herri hau maitatzen dugunon kontrako eraso zuzena da. Askotan nire buruari ere galdetu izan diot ez ote dabiltzan eskutik Intxaurrondoko hariak mugitzen dituztenak eta hau guztia antolatzen dabiltzanak, ez ote dabiltzan hain interes bastardoak elkarri esku emanda. Bestela, ezin daiteke ulertu Euskal Herriaren aldeko borrokan Euskal Herriari, norberari, harrika aritzea, horrenbeste min eraginez, eta halako matoi eta faxismo izaerak agertzea.
EAJk bere mendeurrena ospatu du orain gutxi. XXI. menderako zein helburu izan behar ditu?
EAJk bere sorrerako helburuarekin jarraitzen du, eta Aberriaren Aldeko Agirian argi azaltzen da: «Euskadi da gure aberria, aberri bakarra, eta ez diogu beste inoren subiranotasunari men egingo». Hori lortze bidean pausoak emango ditugu, 100 urte hauetan alderdia egokitu den bezalaxe datozen aldi berriei egokituz.
Independentzia?
Jakina, Euskadi gure aberri bakarra izateko independentzia edo beste formularen bat behar dugu, baina gu geure buruaren jabe, izan dezagula gure etorkizuna erabakitzeko ahalmena. Eta horrek gaur independentziaren formula dauka.
Presoen egoera, sakabanaketa, Euskal Herriratzea. Berriro ere guztion ahotan dabilen gaia.
Litekeena da, eta beharrezkoa, presoak etxetik ahalik eta hurbilen egotea. Presoak barruan egoteaz at, beren senitartekoei aparteko zigorra ezartzeak ehundaka kilometrora eramanaz, ez du ezer konpontzen. Noski, desiragarriena presoak, ez etxetik hurbil, baizik eta bakoitza bere etxean egotea litzateke, bere lantokian, bere koadrilan... helburu politikoak defenditzen, armak hartu gabe, eta besteokin batera herri honen alde lanean. Horrek abertzaleok gutxieneko puntutan elkar konpontzeko gai garela esan nahiko luke, etorkizunari eusteko.
JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEuskal HerrItunakAjuria Enea
PertsonaiazJUARISTI4
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude