"‘Auspoa’ bilduma gabe ez dago Euskal Herriko historia egiterik."


2021eko uztailaren 19an
Joakin Berasategi, Sendoa argitaletxeko arduradunari elkarrizketa
"'Auspoa' bilduma gabe ez dago Euskal Herriko historia egiterik."
Joakin Berasategi, Sendoa argitaletxeko arduraduna
Sendoa argitaletxea azkenaldion zabaltze unean dela dirudi. Bertako arduradun den Joakin Berasategirengana jo dugu eta liburu gehitze honen arrazoiaz, «Auspoa» bildumaren etorkizunaz edota egungo liburugintzan ahozko literaturaren egitekoaz luze mintzatu zaigu. Gizon langilearen traza hartu diogu, euskal kulturaz kezkati lan egiteko grina nabarian.
Sendoak liburu mordoska kaleratu ditu azkenaldion. Zeri erantzuten dio honek?
Azken aldi honetan, bost bat hilabete hauetan zortzi ale argitaratu ditugu, bilduma 231 alera iritsi da, baita 10 ale mardul «Auspoa» sail nagusian, Lazkao Txikiren 2 ale, eta berrargitalpen batzuk ere bai. Baina argitaratze erritmo honek ez du zerikusirik argitaletxearen une egokiarekin, Antonio Zabalaren lan etengabearekin baizik.
Sendoa esan, eta liburu mota bat etortzen zaigu burura, ahozko literaturatik hurbil dagoena, euskalkietan landua eta batipat bertsolarien ingurukoa. Zein da Sendoaren irakurle mota?
Sendoak liburu mota asko argitaratzen ditu: historia, biografia, sukaldaritza... Aipatzen duzun ahozko edo herri literatura «Auspoa» bilduman argitaratzen dugu. Irakurle mota? Denetik egongo dela uste dut. Gazte askorik irakurri zuen Atxagak Pello Errotaren bizitza bere alaba Mikaelak kontatua, zenbat goraipamen egin dizkion! Bai esan ere ikastola guztietan irakurri beharko luketela!
Ahozko literaturari zer etorkizun ikusten diozu liburugintzan? Ez ote da egungo literatur joera nagusien bazterrean geratzen ari?
Ahozko eta herri literatura oinarria da beste edozein literatura motarentzat. Ez da modaz pasatzen urteen joan etorriarekin. «Auspoa» bilduma gabe ez dago Euskal Herriko benetako historia bat egiterik, bera baita herriaren arima eta nortasunaren kutxa. Horregatik ahozko literaturari ikusten diodan etorkizuna herriari ikusten diodan berbera da.
«Auspoa» sailak jasotzen duen oihartzunarekin kexu azaldu zinen azken prentsaurrekoan, harpide kopurua oso txikia dela azalduz. Zerk egiten du huts?
Egia da Auspoak oso oihartzun txikia duela, ezagutu ere jende gutxik egiten du, eta harpidedunak berriz urriak dira. Zerk egiten duen huts? Ez dakit. Agian korrontearen kontra goaz.
Bertsolarien axolagabekeria salatu zenuen. Bertsolarien munduak «Auspoa» saileko liburuak baztertu dituelako?
Hala da. «Auspoa» izan da, eta bere arima den Antonio Zabala, lozorrotik argitara atera dituena hainbat bertsolariren izen eta lanak, altxor harrigarri bat bilatu, zaindu eta herriari emanez. Hala eta guztiz ere, ukaezina da ez bertsolariek ez instituzioek ez diotela jaramonik egin, betiko batzuek izan ezik. Berdin gertatu zitzaion Joxemiel Barandiarani ere, peregrinazioak eta telebistak hasi ziren arte. Itxura ere egin behar izaten omen da!
«Auspoa» arriskuan legoke honen guztiaren ondorioz?
«Auspoa» saila ez dago arriskuan. Une txarragoak igaro ditu. Nork ez du ikusi Zabala hiru edo lau mutiko hartu, mahaia, eta liburu saltzera bertso jaialdietara joaten, kinkallero bat bezala. Berak idatzi, ikerketa egin, argitaratu eta saldu. Denok ditugu lotsatzeko arrazoiak.
Egun argitaratzen diren liburu gehienak euskara batuaz datoz. Zer leku eta funtzio ikusten diozu, honen erdian, zuek egiten duzuen lanari?
Geroak esan beza! Ez da nire eginkizuna gai hauek eztabaidatzea, nire lana maite dudan lan bati bultzada eta laguntza ematea da. «Auspoa»ren leku eta funtzioa? Nahitaezko erreferentzia izatea bertsolari eta herri literaturari buruz. Hori horrela izan ez balitz, bilduma hau ez zen sakeatua izango, izan den bezala.
Batipat garai bateko kontuak eta idazle zaharrak hurbildu dituzue argitaletxera. Kazabon eta Esnal berritze asmo baten adibideak al dira?
Haize berria da Esnal eta Kazabonen lanak «Auspoa»n argitaratzea. Egileak lanak ematen dituen eran argitaratuko dira. «Auspoa»k bere bidea jarraituko du egile guztiak errespetatuz.
Zeintzuk dira Sendoaren hurbileko proiektuak? Egun indarrean jartzen ari diren bestelako soporteei (CD-ROMak...) kosk egiteko asmorik ba al duzue?
«Auspoa»ko proiektua gaurkotasunez aurrera jarraitzea da. CD-ROMak ere egin litezke, baina horiek administrazioak egin beharko lituzke, «Auspoa»k irabazigarritasun gutxi baitu.
SARRIEGI, Patxi
40-41

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeAuspoa
PertsonaiazBERASATEGI3
PertsonaiazBERASATEGI3
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
2025-05-21 | Ahotsa.info
Erriberako Euskararen Eguna, lehenengo aldia arrakasta handiz

Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.


2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke

Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.


2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Deialdi antifaxista egin dute Donostiako Altzan, ostiralerako

Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira hurrengo 48 orduetan laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


2025-05-20 | ARGIA
Bilboko eta Gasteizko jaietan txosna jartzeko aukera “ukatu” diotela salatu du Mugimendu Sozialistak

Agerraldia egin dute Gasteizko GKS-k, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri konpartsak. “Hainbat hilabetez” Bilboko Konpartsekin eta Gasteizko Txosna Batzordearekin “egoera bideratu” nahian aritu direla ziurtatu dute, emaitzarik gabe... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da:... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


Putinekin bi orduko telefono dei bat izan ondoren, Trumpek dio Errusia eta Ukraina “berehala” hasiko direla su-etena negoziatzen

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


Seaskak salatu du Parisek hurrengo kurtsorako eskaini dizkion baliabideak ez direla nahikoa

Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]


Gizon bati hamasei urteko kartzela zigorra ezarri diote alaba bortxatzeagatik eta tratu txarrak egiteagatik

Gipuzkoako auzitegi baten arabera 2016 eta 2018 urteen artean bost aldiz bortxatu eta beste hainbat sexu eraso zein tratu txar egin zizkion, neskak 12-14 urte zituenean. Gizonari hamasei urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta kalte ordainetan 50.107 euro ordaindu beharra... [+]


2025-05-20 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Agintaldi erdiko hauteskundeak Filipinetan: korapiloak agerian

Filipinetako politikagintza klan oligarkiko ahaltsu batzuen esku dago gaur egun ere. Eta horregatik, emaitzen irakurketa xehatuak ñabardura asko ditu.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, “herri erantzunari esker”

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Eguneraketa berriak daude