Deialdi antifaxista egin dute Donostiako Altzan, ostiralerako

  • Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa eragile faxistek ere deialdia egin dute bertara.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 21ean - 07:22
Azken eguneraketa: 08:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azaldu dutenez, elkarretaratzearen leloa “gure hiri/auzoetan delinkuentzia gehiago ez” bada ere, talde horien “izaera arrazista, matxista eta klasista ezagutzen dituenak badaki, funtsean esan nahi dutena, ‘gure hiri/auzoetan migrante gehiago ez’ dela”. Eragile hauen ustez, “politikari profesionalek eta oligarkek dute gure pobretzearen zein segurtasun ezaren erua”, eta haiek dira “seinalatu” behar direnak, “ez guzti horren ondorio latzenak jasaten dituztenak”.

“Diskurtso arrazistek geure artean etsaitu” nahi gaituztela uste dute eragile antifaxistek. “Alabaina, guk argi dugu zapalduenen aurkako autoritarismoak ez gaituela askatuko. Ez dugu faxismoaren bozgorailu izan nahi, guretzat aterabide bakarra langile ororen kalitatezko bizi baldintzen alde lan egitea da”. Honela, “pobrezia, arrazakeria eta faxismoari aurre egiteko” deia egin dute, datorren ostiralean, Altzan.

IRUTXULOKO HITZA-k deialdia egin duen emakumearekin hitz egin du, eta berak azaldu duenez, elkarretaratzeak “ez du faxismoarekin zer ikusirik”. Frente Obrerok deialdiarekin bat egin duela onartu arren, berak horren inguruan ezer ez dakiela ziurtatu du, eta “elkarretaratze baketsua” izango dela.


Antifaxismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.