Lourdes Fernandez: «Atzerriko artistak hemengoak kanpora irten daitezen ekarriko ditut»


1994ko abenduaren 25an
Lourdes Fernandez DV galeriako arduradunari elkarrizketa
Lourdes Fernandez: «Atzerriko artistak hemengoak kanpora irten daitezen ekarriko ditut»
ARGIA. Ez al da gertakari berezia egunkari batek arte galeria bat irekitzea?
LOURDES FERNANDEZ.
Ekimen berezia da, baina «El Diario Vasco»k, egunkaria izateaz gain, beste hainbat arlo ere ukitzen ditu, eta zergatik ez artegintza.
A. Zer berri ekarriko du galerien mundura zuen ekimenak?
L.F. Besteek egiten ez dutena egin nahi nuke, nahiz eta oso zaila dela ohartzen naizen. Jende gaztea promozionatzeko asmoa dut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, eta era berean, nazioarteko hainbat artista ospetsu ere ekarri nahi nituzke gurera.
A. Hemengo arteak zer leku beteko du?
L.F. Atzerriko artistak hemengoak kanpora irten daitezen ekarriko ditut. Oso zaila da arte zirkuituetan sartzea eta alde horretatik eman nahi dut pausoa, jende gazteari kanporako ateak irekitze aldetik. Hori ezingo nuke lortu programazioa hemengo artistekin soilik osatuko banu, ez nuke ezer lortuko kanpoan, inork ez baititu ezagutzen, eta beraz, ezagutaraztera emateko zirkuituaren baitan jokatzeko saioa izango da galeria honek egingo duen ekarpena.
J.J. PETRIKORENA
46

GaiezKulturaArteaAretoakGaleriak
PertsonaiazFERNANDEZ11

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude