«Ekologista batzuek mesede kaskarra egiten diote ekologismoari»


1994ko urriaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juanjo San Sebastian mendizaleari elkarrizketa
«Ekologista batzuek mesede kaskarra egiten diote ekologismoari»
Juanjo San Sebastian
Etxeko aurpegi egin zaigu Juanjo San Sebastian. K-2n bizitako penaldia eta Atxo Apellaniz lagun minaren heriotza ez zaizkio berehala ahaztuko, baina hala ere nekez huts egingo dio irribarreak begiradari, Makalu, Cho Oyu, Broad Peak eta K-2, lau zortzimilako igo dituen gizonari.
Esperientzia latz haren ondoren askok esan dute birjaio egin zarela, beste batzuek infernutik itzuli zarela. Zuk, ordea, une oro salbatuak zinetela pentsatzen zenuen. Zein ezberdina barrutik ala kanpotik ikustea.
Une txarrenak, agian, behe kanpamentuko gure lagunek pasatu zituzten, ez baitzen behetik deus ikusten, K-2 ere ez, eta ez zekiten ezer gutaz. Hemen berriak zabaldu zirenean ere, soilik esan zen Atxo hila zela eta ni arriskuan nengoela. Albiste lasaigarririk ez zegoen. Bestalde, abuztua egunkarientzat ez da garai ona eta horregatik normala dena baino oihartzun handiago eman zitzaion gure kasuari.
Ez dakit Atxok nola ikusten zituen gauzak bere azken egunetan, baina nik oso garbi neukan handik irteteko aukera dexente genituela. Sokak geneuzkan beheko kanpamenturaino eta hori bizitza ziurtagiri baten parekoa da. Atxo hil zitekeela sentitu nuen aldi bakarra serac-aren azpian hirugarren gaua pasatu zuenekoa izan zen, «ezinezkoa da hiru gau segidan altuera horretan irautea» nioen neure baitan. Baina biharamunean mugitzen hasi eta lortu nuenean Atxo laugarren kanpamentura iristaraztea, dena egina zegoela pentsatu nuen, are gehiago Sebas De la Cruz eta Ramon Portilla hirugarren kanpamentura igo zirenean.
Noizbait esana duzu K-2 gaiztoa izan dela zuekin. Badirudi mendiari izaki bizidunen ezaugarria ematen diozula. Nola ikusten duzu mendiaren eta mendizaleen arteko harremana, borroka gisa agian?
Borroka gisa ez, pertsona harreman bezala baizik. Nik baditut asko maite ditudan mendiak, eta gorroto hitza ez nuke aipatuko, baina interesik sortzen ez didaten mendiak ere bai. Manasluk, esaterako, ez dit batere interesik pizten. Eta maiteenen artean, Txindoki maite dut asko. Pentsatzen hasten naizenean, zein mendi igotzea gustatuko litzaidakeen, Izenik gabeko Dorrea, Gasherbrum IV, Cerro Torrea... izen berak etortzen zaizkit beti burura. Lehen K-2 ere bai, baina orain, igo ondoren, ez dut lehen beste maite, lagun baten bizitza eraman zuelako eta oso gaizki tratatu baikaitu.
Mari Abregok esan zidan mendiak igotzean burumakur eta asko sufritzen joaten zela. Maiz esaten duzue, halaber, gailurra behean disfrutatzen dela. Badirudi mendira sufritzera zoaztela.
Nik orain ditudan oroitzapenak oso bereziak dira, gailurreko oroitzapenik, adibidez, apenas daukat. Tontorreko unea oso etsigarria iruditu zitzaidan. Ilunabarrean ailegatu ginen, lainoa oso sartua zegoen eta ez zen ezer ikusten. Buruan nuen gailurreko une berezi hura ez zen nik uste bezalakoa izan. Aurrez ezagutzen nuen Pakistango alderdi guztia ezin ikusi izana, irudirik ezin hartu izana, horrek guztiak zeharo gogogabetu ninduen.
Askoren ustez mendizaleak nahiko egoistak zarete, denbora asko pasatzen duzuelako kanpoan eta.
Ni elur-jauziak harrapatu ninduen unean gehien sentitzen nuena, nire heriotza baino askozaz gehiago, Violeta neska-lagunak nire heriotzaren berri jakitean sentituko zuena zen. Pentsatzen nuen ez nuela eskubiderik Violetari horrelakorik egiteko. Baina nahiz eta hori sentitu, iruditzen zait Himalayara beste espedizioren bat ez egitea zaila izango dela. Ez dakit noiz eta nora, baina ziur aski itzuliko naiz.
Eta orain nola planteatuko duzu mendia?
Lehenbizi osatu egin beharko naiz eta gero hatz hauek erabiltzen ikasi. Behin hori lortuta, harkaitz beroan eskalatu nahi dut, Yosemiten adibidez. Baliteke orain beste bide batetik jotzea, baina ikusiko da nola datorren bizitza. Hotzaren edo elur-jauzien beldurrik ez dago han. Nahi beste tentsio pasatu ahal duzu, baina heriotzaren arrisku hori ez dago present.
Myriam Garciak, Meru mendian hil zen zure lagunak, «Bajame una estrella» liburuan esaten duenez mendian dago askatasuna, baina maiz askatasun horren ordaina bakardadea da. Hala ote?
Bai, baina nire kasuan ez da horrela izan. Violeta, gainera, nirekin etorri da zenbait alditan. Bestela, itzultzen naizenean badakit hemen izango dela, ez zain, berak bizimodua berea duelako, baina etortzean laguna izango dudala badakit. Myriamek nik ez bezelako bizia zeraman gainera: gaur hemen, bihar han eta etzi ez dakit non. Liburuko beste pasarte batean zera zioen:
«Ni txori jaio nintzen eta lurrean zoriontsu den jendea inbidiaz begiratzen dut, basahuntzak arranoaren hegaldia mineriz begiratzen duen bezala».
Bera ezin zen denbora luzez leku batean pausatu. Nik, ordea, Bilbon daukat errotuta bizitza, lana ere badut eta maila horretan oso ezberdinak ginen, nahiz eta beste batzuetan ondo hartu elkar.
Egungo espedizioak lehen ez bezalakoak dira: arinak, estilo alpinoa nagusitzen ari da...
Aldatu da, baina ez maila guztietan. Nik argi daukat, adibidez, K-2ra ez ginela estilo alpinoz igo, soka jarriak eta espedizio astunetan erabili ohi diren gauza guztiak erabili genituelako, altuerako sherpak izan ezik. Erraza eta polita da, estilo alpinoz igo zarela esatea, soka jarriak zeudela jakinda.
Nora joko du mendizaletasunak eta nora jo beharko luke zure ustez?
Azken urteotan indar handia hartu du kirol-eskaladak eta hau dela medio, mendizaletasuna nolabait hiritartu egin da. Nora jo behar duen? Nire ustez, zazpi mila eta dexenteko mendi ugari daude eta zortzimilakoen zailtasun maila parekoa edo handiagoa izan arren, jendea ez da horietan sartzen. Sei milako mendietara jotzen du gehiago, big wall eskaladara. Hau ere ekintza interesgarria da, dudarik ez. Hala ere, zazpi mila eta metro askoko mendietan bide zail bat saiatzera ez gara maiz ausartzen, horrelako pausorik ez dugu oraindik eman eta horretara jo behar dugu nire ustez. Gainbeherako 3.000 metro, IV. graduko eremua, mistoa eta estilo alpinoan; horiek dira egiazko jarduera interesgarri baten osagaiak eta munduan oso gutxik jotzen du horretara.
Beste libururen bat idazteko asmorik?
Gustatuko litzaidake. Baina K-2n gertatu denari buruz izatekotan, ez da mendiari buruzko liburua izango, neure barne inpresioei buruzkoa baizik. Askoz intimistagoa.
«Cuando la luna cambie...» liburuan diozu mundua ez dela inoiz izan orain bezalakoa. Nora goaz?
Ez dakit nora goazen, gure etxebizitza bakarra deuseztera ez bada. Orain dela urte asko ekologia mailan militantzia politiko oso bizia izan nuen. Dena den, uste dut ekologista batzuek mesede kaskarra egiten diotela ekologismoari.
Nire iritziz, ekologia eta hirugarren munduarekin banatzen gaituzten amildegiak dira egungo arazorik latzenak, bakoitza bere mailan. Ekintza politikoaren bidez konpon daitezke, baina nik ez dut batere federik horretan. Lehengo egunean hauxe irakurri nuen, esate baterako: «Hamabiek ezingo dituzte Rioko gailurrean hartutako konpromezuak bete».
Intsumisoen sakabanatzea zer iruditzen zaizu?
Nafarroa beti izan da herri berezia. Errepresiorik handiena bertan gertatu da betidanik. Eta kontu horrekin asko harritu ninduen Alliren jarrerak. Dena dela, Alli oso politiko berezia da niretzat, mundu politikoan kolore tanta da. Intsumisioarekin jarraituz, iruditzen zait gauzen analisi sinpleegia egiten dugula batzuetan. Arin samar hitz egiten dugu militarrei buruz, esate baterako, eta nik mendian ezagutu ditut militar benetan harrigarriak. Beste adibide bat jartzeko, Petra Kellyren senarrak, jenerala uste dut, erabat ezkerreko tesiak defenditzen zituen. Esan nahi dut gauzak ezin direla sinpleki juzkatu.
Nola ikusten duzu euskararen egoera oro har eta Bilbon bereziki?
Ez dakit, niri euskaraz hitz egitea asko kostatzen zait, erraztasuna galdu dut. Pena ematen dit horrek, baina bestetik hizkuntzak komunikatzeko tresnak dira eta ikusten badut nire aurrekoa euskaraz egiteko sekulako ahalegina egiten ari dela, nahiago dut kasik erdarara jo komunikazio ona lortzeko.
Euskara desagertzeak, baleak desagertzeak bezainbesteko pena sortuko lidake, handia jakina, baina esan nahi dut euskarari dagokionez ez dudala abertzaletasun sentimendurik.
Nola geldituko da hauteskundeen ondoren EAEko panorama politikoa?
Lehengoaren oso antzerakoa. Baina inkestek dioten bezala, EAJk irabaziko duen kontu horrek asko harritzen nau. Hala ere, betiko legez izango da, hautes-programa bat egin eta gero hortik komeni zaien zatia besterik ez dute beteko.
Ez naiz analisi politikoen zale baina Atxartekoa da adibide garbia. Atxarten prozesu demokratiko baten bidez hitzarmena lortu zen, baina gero politikariek ez zuten hitza bete. Hala ere, konturatu gara, horman egindako lau hilabeteek izugarrizko indarra izan zutela, euren proiektua askoz ere erasokorragoa izango baitzen bestela.
Bestetik, ordea, hitzarmen demokratikoak betetzen ez dituztela ikusita, konfiantza eza besterik ez didate sortzen politikariek. Hala ere, oso zaila da gauzak konpontzea politika bitarteko ez bada.
RAMON OLASAGASTI
28-32


GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazSAN SEBAST2
EgileezOLASAGASTI5Kirola

Azkenak
2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude